Prentsa-aretoa

Berriak

Yolanda Vicentek Gobernuari eskatu dio azal dezala zergatik atzeratu diren Euskal Abiadura Handiko Linearen Gasteiz-Burgos tartearen lanak

Arabagatiko senatari sozialista eta Senatuko bigarren presidenteordeak kritikatu egin du urtarrilaren 28an Sustapeneko ministroak “Bergarako lotune” izeneko lanak bisitatu zituela eta 2019rako Abiadura Handiko Linea abian izango dugula finkatu zuela, baina ez zuela ezer zehaztu Gasteiz eta Burgos arteko tarteari buruz eta, bere ustez, “ezinbesteko ardatza da Estatuaren abiadura handiko gainontzeko lerroak lotzeko”

Gainera, Gobernuak argitu beharko du azken hiru urtean Sustapeneko Ministerioak txostenik egin duen Vitoria-Gasteiz Udalarentzat hiriko Abiadura Handiko lineari buruz, eta egin badu, horren edukia ezagutu nahi du

Yolanda Vicente, artxiboko argazkia. [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Yolanda Vicente, artxiboko argazkia. [Argazkia: Euskal Sozialistak]

Arabagatiko senatari sozialista eta Senatuko bigarren presidenteordeak, Yolanda Vicentek, Ganberako Erregistroan zenbait galdera aurkeztu dizkio Gobernuari, azal dezan, besteak beste, zergatik atzeratu diren Euskal Abiadura Handiko Linearen Gasteiz-Burgos tartearen lanak, eta aipatutako tartea 2019an amaituta izango dugun edo ez azal dezan.

Yolanda Vicentek adierazi duenez, urtarrilaren 28an Sustapeneko ministroak “Bergarako lotune” izeneko lanak bisitatu zituenean, 2019an Euskal Abiadura Handiko Linea amaitzeko datatzat jarri zuen, baina ez zuen Gasteiz eta Burgos arteko tartearen loturari buruzko zehaztapenik egin. Bere ustez, “ezinbesteko ardatza da Estatuaren Abiadura Handiko gainontzeko lineak lortzeko”.

Gobernuari egindako beste galdera batean, senatari sozialistak azaldu du Valladolid-Burgos-Gasteiz Abiadura Handiko Linea Sustapen Ministerioak 2005-2020 eperako egin zuen Azpiegituran eta Garraioen Plan Estrategikoaren prestazio handien sarean, eta azpimarratu duenez, “Europa mailan, Europako Trenbidearen Ardatz Atlantikoan 3. lehentasunezko proiektua dela, eta Espainian Madrid-Valladolid-Gasteiz-Frantziako muga linearen jarraipena da".  Hori dela eta, Vicentek jakin nahi du zer data eta urrats aurreikusi diren Abiadura Handiko Linearen Burgos eta Gasteiz arteko tarteen lizitaziorako, Gobernuak aurreikusitako helburuak betez".

Horrez gain, parlamentari sozialistak dio Burgos eta Iruña Oka artea (Araba) 990,8 kilometro daudela, eta Abiadura Handiko Linearen 15 azpi-tarte daudela; Sustapeneko Ministerioaren Azpiegituren eta Garraioen Plan Estrategikoan jasota daude, eta oraindik proiektua idazten ari direla dio.  Beraz, Yolanda Vicentek gobernuari informazioa eskatu dio, Abiadura Handiko linearen Gasteiz eta Burgos arteko tarteari dagokionez 2015. urterako zer helburu lortzea aurreikusi duten jakitearren”.

Horrez gain, orain arte Gasteiz-Burgos Abiadura Handiko Linearen obretarako Kohesio funtsak lortzearren Gobernuak egin dituen jarduerei buruzko informazioa eskatu du Vicentek, eta idazkian eskatu du, halakorik ez badu, azaltzeko zergatik ez diren lortu.  Gaur arte Gasteiz-Burgos Abiadura Handiko Linearako esleitutako proiektu eta zerbitzuei buruz eta horien datei buruz ere galdetu du.

Eta beste idazki batean, Yolanda Vicentesek, Estatuaren 2013ko eta 2014ko Aurrekontu Orokorrean Valladolid-Burgos-Gasteiz arteko Abiadura Handiko linearako diru-kopuru jakin bat aurreikusi zutela gogoratu ondoren —eta  hirietako geltokiak sartzen ziren—, gobernuari informazioa eskatu dio jakiteko zenbat diru emango den Abiadura Handiko Linea Gasteizko hirian integratzeko.

Arabar senatariak, gainera, Gobernuari galdetu dio ia azken hiru urtean Sustapeneko Ministerioak Gasteizko Udalarentzat txostenik egin duen Abiadura Handiko Linea hirian integratzeari buruz eta, halakorik egin bada, edukia ezagutu nahi duela dio.

Beste galdera batean, Yolanda Vicentek gogoratu du Gasteizko Udalak eta Sustapeneko Ministerioak egindako azken bileran hirian trenbidea sartzeari buruz, 2012an izan zela eta, hortaz, jakin nahi du ondoren horren inguruan aritzeko beste bilerarik egin duten. Daten eta hartutako erabakien inguruko informazio xehatua nahi du eta, horrez gain, jakin nahi du erakundeen arteko bilerarako deialdirik egingo den Abiadura Handiko linea Gasteizen integratzearen inguruko jarraipena egiteko eta noiz izango den aipatutako bilera.

Amaitzeko, PSOEko senatariak, Abiadura Handiko Linearen Argantzuneko tarteari dagokionez (Burgos-Iruña Oka-Araba), noiz gauzatuko duten jakin nahi du. Tarte horrek probintzia biak batzen ditu eta 2009an esleitu zen.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak