Prentsa-aretoa

Berriak

Yolanda Vicentek PPko senatariei eskatu die PSOEren “ikatzaren zuzenketaren” alde egin dezaten

PSOEk ziurtatu du 2016rako Aurrekontuak ez direla “sinesgarriak, eta herritarren ongizatea murrizteaz gain, haien geroa ere murrizten duela”; hori dela eta, erretiratzeko eskatu dio Gobernuari

Yolanda Vicente Senatuan. [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Yolanda Vicente Senatuan. [Argazkia: Euskal Sozialistak]

Arabagatiko PSEko senatariak, Yolanda Vicentek, PPko senatariei deia egin die arratsaldean, eta PSOEk aurkeztutako “ikatzaren zuzenketa”ren alde egiteko eskatu die, euren botoaren bidez sektorearen alde egin, eta gure herriko meatze-arroetan ekoizten den ikatza sustatuko baitute.  Modu horretan azaldu du ganberako Osoko Bilkuran, 2016rako Estatuaren Aurrekontu Nagusiak eztabaidatu dituztenean. Goi ganberan bihar amaituko dute aipatutako aurrekontuak izapidetzen.


Euskal agintari sozialistak esan du “Gobernuak egin dituen energia-politiken ondorioak jasan dituzten lurralde askotako PPko senatariak —Gaztela Leongo presidenteak berak, Herrera jaunak, egunotan berriz eskatu du— gurekin ados egongo dira, Alderdi Sozialistarekin, eta gure lurraldeetan ekoizten den ikatza sustatzeko beharra dugula usteko dute.


“Gainbeheran dagoen sektorearen eraginpean dauden eremu horietako senatariei eskatzen diet, edozein kolore politiko dutela, gure proposamenaren alde egin dezatela, zehazki, 3417 zuzenketaren alde, ikatzaren sektorearen alde egitekoa”, eskatu du senatari andreak.


Horrez gain, Yolanda Vicentek aipatu du gobernuak 2016rako egindako kontu orokorrak “ez direla sinesgarriak, eta herritarren ongizatea eta geroa murrizten dutela.  PSOEko senatariak Europar Batasunak emandako "zartada" gogoratu du, esan berri baitu ez “aurrekontu irrealak direla”, ezingo direla burutu eta, beraz, Gobernuari "erretiratzeko eskatu dio”.


Yolanda Vicentek PPren gobernuari leporatu dio “azkar-azkar” aurkeztu eta onetsi dituztela aurrekontuak, eta ez dutela "lagunduko ekonomia berpizten”, aldiz, gizarte-desberdintasuna handituko dutela, eta, are okerrago dena, “ez dute Espainiako ekonomia indartzen eta modernizatzen lagunduko”.


“Egia esanda, PPk aurrekontuengatik interpretazio onenarengatiko Goya saria merezi du”, esan du ironiaz. Gainera, “Alderdi Sozialistak zuzentzeko erraztasunak eman zizkion, halako lotsa pasa behar ez zezaten, eta Europar Batasunak berak belarrietatik tiraka egin die", azaldu du.


Euskal parlamentari sozialistak PPri esan dio “ezin izan dutela behar-beharrezkoak diren zenbait zuzenketa onetsi, epe motz edo ertainean Espainiako ekonomia biziberritzeko, berritzeko eta modernizatzeko”. Halaber, PSOEk aurkeztutako zuzenketak baliagarriak direla esan du; izan ere, zuzenketa guztiek Legearen testua hobetzen dute, zenbait aurrekontu-partida eskatu baitituzte gizarte-inbertsioari dagokionez, “esaterako, hezkuntza, ardatz estrategikoa baita aukera-berdintasuna bermatzeko beken bidez, edo Lanbide Heziketa”. Horretarako, industria-garapenerako eredu berria sustatzen lagunduko duen Plan Nazional bat jaso da, ekoizpen-sektoreen eskaerei arreta egingo diena.


PSOEko senatariak PP kritikatu du, batez ere, enplegu politikak aintzat hartu ez dituelako, eta gazteen edo 45 urtetik gorakoen enplegurako talka-planari lehentasuna eman ez diolako. Gainera, Vicentek salatu du ez dagoela aurrekontu-partidarik laguntza behar duten eremuak berriz industrializatzeko, ez dagoela garraio-azpiegiturak modernizatzeko partidarik eta ez dutela landa-eremuan ekonomia jasangarriaren aldeko apustua egin.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak