Zaballos eta Totorika Batzorde Exekutiboan eta FEMPeko Lurralde Kontseiluan sartu dira
Vigo Abel Caballero lehen zinegotzi sozialistak zuzendutako hautagaitza-zerrendan dago Lasarteko alkatea
Jesús Zaballos eta Carlos Totorika euskal sozialistak Batzorde Exekutiboan eta Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioko (FEMP) Lurralde Kontseiluan sartu dira. Azken horrek XI. Osoko Bilkura egingo du larunbatean Madrilgo Kongresuen Udal Jauregian, eta Espainiako 800 bat alkate eta zinegotzi bertaratuko dira.
Aipatutako bilkuran Federazioko bazkide guztiek hartuko dute parte, eta zuzendaritza-organoak, Gobernu Batzarra eta Lurralde Kontseilua aukeratuko dituzten datozen lau urterako. Abel Caballero sozialistak, Vigoko alkateak, elkarteko presidente izan daiteke, eta Lasarteko alkate Jesús Zaballosen zerrendako burua da. Bestalde, Carlos Totorika Ekonomiako Eztabaida eta Toki Administrazioko Batzordeko lehendakariorde izango da. Batzorde horrek gai garrantzitsuak eztabaidatuko ditu, udalen finantzaketa edo Iraunkortasunaren Legearen geroa, besteak beste.
Zaballosen eta Totorikaren izendapenen bidez, argi gelditu da PSE-EEk udalen alde egiten duela, Euskal Sozialisten ibilbidean nabarmen izan den moduan. Udalek, demokrazia sendotzeko orduan eta totalitarismoaren aurka funtzio erabakigarria izateaz gain, azken urteotan, politika publikoen eta gizarte-babesaren aldeko tresna izan dira; eta helburu hori izango du bi alkateen lanak, baita batzordeetara eta lantaldetara sartzen diren gainontzeko euskal ordezkariena ere.
Udalen aldeko euskal sozialisten ahotsa entzun egiten da FEMPen osoko bilkuran; izan ere, Bilboko, Gasteizko, Barakaldoko, Portugaleteko, Sestaoko, Getxoko, Santurtziko, Ortuellako, Trapagarago, Ermuko, Irungo, Eibarko, Lasarteko, Iruña Okako, Eltziegoko, Erribera Betiko, Oiongo eta Moredako udaletako PSE-EEko taldeen ordezkariak han izango baitira.
“Parte hartu dugun foroetan, eta, zehazki, EUDELen eta FEMPen, Euskal Sozialistok erakutsi dugu konpromiso handia dugula udalekin. Udalen autonomiaren aldekoak gara, eskumenak argitzearen aldekoak eta finantzaketa egokia ematearen aldekoak”, aipatu du PSE-EEko Erakunde Politikako ordezkariak, Begoña Gilek.
Horrez gain, arduradun sozialistak nabarmendu du udalek aurrera egi duten herritarrei zerbitzuak emateari dagokienez. “Euskal udalerriek aldaketa sakonak jasan dituzte azken urteotan, eta euskal sozialismoak akordioak bilatu nahi izan ditu eta nortasun sozialistarekiko errespetua exijitu du: gizarte-justizia, berdintasuna eta askatasuna”, gaineratu du Begoña Gilek, euskal ordezkarien buruak.
Jesús Zaballos Zarautzen (Gipuzkoa) jaio zen orain del 33 urte. Donostiako Zuzenbide Fakultatean (UPV/EHU) Zuzenbidean lizentziatu zen. 2013tik 2015era euskal legebiltzarkide izan da, eta Lasarte-Oriako alkate 2010ean eta 2011n. 2015eko maiatzean berriz alkate izateko aukeratu zuten.
Bestalde, Carlos Totorika Ermuan jai ozen 1956an. Bilboko Unibertsitatean Ekonomia Zientzietan lizentziatu zen, eta 1991tik Ermuko alkatea da. Horrez gain, bozeramaile sozialista da Bizkaiko Batzar Nagusietan.