Prentsa-aretoa

Berriak

Zapaterok berriro dio ez duela negoziatuko proposamen bat "jakin gabe bere asmoa" eta arau demokratikoak onartzen ez duena

"Euskaditik bakartasun gutxiagokin eta elkarrizketa gehiagorekin etorri behar da".

Zapaterok, Lehendakariari adierazi dio dagoen "ezinegona" Eusko Jaurlaritzak onartutako torturei buruzko mozioarengatik.

   MADRIL 

  Gobernuko lehendakariak, José Luis Rodríguez Zapatero, gaur baieztatu du berriro ere Lehendakariak, Juan José Ibarretxe, eskainitako "itunari" bere ukamena eta berresan du ez duela negoziatuko Ibarretxerekin proposamen bat "dituen asmoak jakin gabe", ez duena euskal herritarren adosmena eta Konstituzioa eta Gernikako Estatutua errespetatzen ez duena. 
 
   "Etortzen den bakoitzean zerbait ezberdina dakar", esan zuen, eta "abentura" eta "norabide gabeko bidai" gisa kalifikatu zuen lehendakariaren proposamena.  http://www.socialistasvascos.com/weblog/?p=346

  Bilera ostean izandako prentsaurrean, bi ordu ta erdiko izan zena, Exekutiboaren Buruzagiak, Lehendakariari eskatu zion "gauza zehatzez" hitz egitea. Prest zegoela hitz egiteko konpetentziak ematekoari buruz eta Gernikako Estatutuaren erreformari buruz "baina egokiak diren bidetik", baina gogoratu zuen Ibarretxeren plana deiturikoa, bere ustetan proposamen honek "gogorarazten du", Diputatuen Kongresuak ez zuela onartu. 

  "Euskal gizarteak autonomia eta autogobernuko marko juridikoa du enpresari, sindikatuentzako, segurtasuna eta ziurtasuna eskaintzen duena, Konstituzioaren marko juridikoaren barne eta benetan uste dut, gobernu batek ezin duena egin da marku horren inguruan zalantzak ezarri, lehenengo ez duelako beharrezko den gehiengoa eta bigarrenik, ez dugulako ezagutzen bere norabidea", amaitu zuen. 
 
  "Euskaditik bakartasun gutxiagokin eta hizketa gehiagorekin etorri behar da. Ulermen gehiagorekin eta zozer prestatua ekarriz, hausnartua dagoena, irmoa dena", Zapaterok ziurtatu zuen, eta gogoratu zuen biek "adosmenetara heldu direla", "gauza zehatzetaz hitz egin dutenean eta ez espekulazio politikoetaz edo alderdi bateko ponentzi politiko bat izan behar litzakenari buruz edo mintegi batena". "Gobernuen artean hitz egiten ari gera eta horrek garrantzi bat du, noski, esparru bat eta ekite eta lan modu bat ere", gehitu zuen.

***foto2***Exekutiboaren buruak oso zorrotz baloratu zuen Ibarretxeren proposamena. "Ez dakit oso ondo zerekin etorri den", adierazi zuen, aldi berean ziurtatzen zuen bere jarduera, datozen hurrengoko planekin, betikoa izan dela, ETA talde terroristarekin edukitako bake prozesua baino lehen, zehar eta ondoren. 

  Loiolan egondako negoziazioei buruz ez zuen hitz egin, PSE, EAJ eta Batasunak izandakoak 2006-ko urrian, bertan oinarritzen da Ibarretxeren proposamena, nahiz eta Lehendakaria publikoki kexatu esanez, Gobernuak ez duela berarekin negozaitu nahi ETA-kin, momentu horretan, negoziatu nahi zuena.

  Zapaterok esan zuen, kazetariei galderei aurre egiteko, "konparaketa ez zela logikoa" eta esan zuen "agian jarduera hori bere ahultasunaren ondorio izan litekeela". 
 

  Gainera azpimarratu zuen oraingo egoeran baldin bagaude, "ekintza biolentoekin, atentatu eta ETA-ko erahilketekin, ez da izango Espainiako Gobernuak amore eman zuenik edo ezer adostu zuelako" taldearekin. "Zentzutasun pixkat eskatzen dut hausnarketa edo deklarazio batzuk egiterakoan, eduki, eduki dezaket balorazio bat baina publikoki nahiago dut ez esatea", azpimarratu zuen.  

  Ibarretxeren proposamenaren puntu zehatzei buruz ez zuen hitz egin ere, baina bai erantzun zuen, galdetu izandakoan, hizketan ez zela Nafarroa aipatu. 

  "GAUZAK ARGI DAUDE"

  Zapaterok esan zuen bilera ostean, "gauzak argi daude", nahiz eta lehendakariak esan oraindik posible zela adosmen bat lortzea Gobernuko lehendakariarekin, Eusko Legebiltzarrera igortzeko, bere 'elkarbizitzako paktu" proposamena, hain zuzen ere. Exekutiboaren buruak baieztatu zuen ez duela inolako arazorik izango Ibarretxerekin berriz elkartzeko, Euskadin legealdia amaitu aurretik.  
 

  Hala ere, egiaztatu zuen ez zekiela zer egingo zuen Ibarretxek, Eusko Legebiltzarrera doanean, hurrengoko ekainak 27-an, bere deialdiari buruzko osoko bilkura egingo da, edo agian haueskundeak urrira aurreratuko dituenm edo azkenik legealdia agortu, hurrengoko 2009-ko udaberriraino.

  Hala ere, beste batzutan bezala, Zapaterok argi esan zuen ez del aegongo inolako deialdi ilegalik. "Ez da herri honetan gertatuko inolako ekiterik Konstituzioa errespetatzen ez duena, ezta arau demokratikoak, deialdi eta erreferendumez buruzkoak. Hori hala izango da, inork zalantzarik ez du izan behar", epaitu zuen.
 

INOLAKO INTERESIK HAUTESKUNDEAK AURRERATZEKO 

  Lehendakariak salatu zuen esanez buruan bakarrik hurrengoko hauteskundeak zituela, Zapaterok erantzun zion, gai hau Ibarretxe berak bileran atera zuela, baina esan zuen ez zegoela berarekin ados esatean "hauteskundeak ez dutela irtenbiderik ekarriko". "Espainian hauteskundeak sarri irtenbideak ekar ditakete", baieztatu zuen.
 
  Gainera, ziurtatu zuen PSE-k zitarako gertatzen ari dela baina ez duela "inolako interesik" hauteskundeak urriara aurreratzeko. "Hauteskunde kanpaina egongo da eta bertan parte hartuko dut", ziurtatu zuen. Hala ere, azpimarratu zuen sozialistak Eusko Jaurlaritzarekin lanean jarraituko dutela "ekonomia, aurrekontu edo bestelako gaietan". 

   Ibarretxeren kexaren aurrean esandakoan, bera dela Gobernuko lehen lehendakaria, Euskadiri konpetentzia tranferentziarik egin ez duena,  Zapaterok esan zuen lehenengo aldia dela Ibarretxek tranferentzietan hitz egiten diona eta egin zuela bere proposamenako argudio bezala erabiliz. Gainera esan zuen, Ibarretxeren baieztapena "harrigarria dela" konparatzen badugu beste "inguru politikoetatik" jasan dituen kritiken ondoren, Euskadiri buruz egindako politikagatik.

"EUSKADI ESPAINIAKO ZATI BAT DA"

  Gainera, azpimarratu zuen Ibarretxek "aske dela esateko nahi duena", baina berak argi du Euskadi "Espainiako zati bat dela eta autogobernu zabal bat duena".

  Eusko Jaurlaritzako buruak kexatu ondoren 'bere plana' Diputatuen Kongresuan onartua ez zelako izan, 2005-an, Zapaterok ziurtatu zuen euren arteko bileran hitz egin zutela Ganbara bakoitzak zituen konpetentziei buruz. "Ez da Gobernuko lehendakariak dioena, demokrazia, Konstituzioa eta Gernikako Estatutuak dioena baizik", esan zuen. 

  Bide berdinean, gogoratu zuen bere Espainiako ideian "identitate eta ideologi guztiak lekua dutela", eta bere esanetan, nortasuna mantentzeko eta autogobernu "burutsu eta laguntzaile bat" garatzeko beharrezkoa da proiektu komun bat edukitzea. "Lehendakariak ulertzen duela uste dut, ez dut esango ahaleginak ez dituena egin behar, ordea", gehitu zuen.

EUSKO LEGEBILTZARREKO EBAZPENA

   Zapaterok adierazi zuen biak, ETA-ren aurkako borrokaz hitz egin zutela eta Gobernuaren asmoa adierazi zion terroristei aurre egiteko. Gainera, bere "egonezina" azaldu zion eta Exekutiboak "injustoa" zela, Eusko Legebiltzarrak adostutako ebazpena, bertan Exekutiboa torturak bermatzen dituela onartzen da. 
  
   Hala ere, argi utzi zuen, jarduera hori EAJ-ri isladatzea, alderdi bezala, - ebazpena Legebiltzarrekoa bait da eta ez Eusko Jaurlaritzakoa -, eta aprobetxatu zuen unea gogoratzeko, Poliziak eta Guardia Zibilak egindako "lan gogorra" ETA-ren kontra.  

   Exekutiboaren buruak azpimarratu zuen bileran beste gauza batzuetaz hitz egin zela, abiadura handiko trena hiru lurraldeetara heltzeko egon den elkarriko lana edota erkidegoan zentro teknologiko bat garatzeko.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak