Zapaterok, Ibarretxeri esango dio herritarrek ez dutela nahi "jokoaren arauak onartzen ez duten abenturarik"
Lehendakariari Euskadin hitz egiteko eskatuko diola ziurtatu du, López eta beste alderdiekin.
Sei erkideetako lehendakariak eta lau ministro, Zapatero eta Patxi Lópezekin egon ziren Barakaldon.
BARAKALDO (BIZKAIA)
Gobernuko lehendakariak, José Luis Rodríguez Zapatero, gaur aurreratu du, hurrengo maiatzaren 20-an lehendakariarekin, Juan José Ibarretxe, biltzen denean, argi esango diola herritarrek "jokuaren arauak onartzen ez dituen abenturarik nahi" eta eskatuko dio mintzatzea "Euskadiko alderdieekin" eta euskal sozialisten idazkari orokorrarekin, Patxi López.
"Entzungo diot eta helaraziko diot elkarbizitza eta ulermenaren aldeko mensaia. Euskadiko herritar gehienek nahi dute etorkizuna ez izatea iragana bezalakoa, ez dute banatasuna nahi, identitateen arteko aurkakotasuna, elkarbizitza, ulermena, begirunea, norabide zuzen bat, bide zuzena baizik, ez dute abenturarik nahi eta gutxiago jokuaren arauak onartzen ez dituzten abenturarik, arau hauek denok onartu ditugu eta gure autogobernua permititzen dute eta autogobernu gehiago, honen bidez, aurrerakuntza, ulermena, euskara bermatu dezakegu eta herri honek bere nortasuna eduki dezake eta errespetatzen dut, hala egin dut Gobernuko lehendakaria izendatu zidaten unetik", Zapaterok adierazi zuen.
Exekutiboaren burua eta PSOE-ko idazkari orokorrak bere mensaia helazi zion lehendakariari 'Arrosaren Festan' egindako interbentzioan, euskal sozialistak ospatutako Barakaldoko Bilbao Exhibition Center-ean, hala ospatu nahi izan zuten hauteskunde orokorretako emaitzak eta aldi berean bermatu Patxi Lópezen kandidatura Eusko Jaurlaritzako lehendakari izateko. Bere interbentzioan, Zapaterok berresan zuen, sozialistak ez dutela amore emango ETA,talde terroristaren "amaiera lortu arte, bere deskonposaketa" eta beste alderdiei exijitu zien "zintzotasuna" terrorismoaren aurkako borrokan.
Moncloan, 20-an eduki behar duten zitari buruz, Zapaterok esan zuen, zortzigarren aldia izango dela Ibarretxerekin elkar ikusten dela. "Asko entzun dut, mintzatu eta errespetatu, baina agian, Ibarretxe jaunak egin beharko lukeena da nik berarekin egindakoa, Euskadiko alderdiekin gehiago hitz egin eta Patxi Lópezekin mintzatu, Euskadiko lehen alderdiko liderra delako".
***Foto2*** Honela, esan zion "euskal gizarteari lasaitasun guztia edukitzeko, ez delako inolako abenturarik egongo". "Seriotasun bideagatik jarraituko dugu, ulermenaren aldekoa, autogobernua irmotu eta elkartasunakoa, oparotasunean jarraitzeko eta bide berriak eta eragingarri berriak ekartzeko, nazkatuta dagoen gizarte honi", sozialisten buruak aldarrikatu zuen "euskaldun gehienek nazkatuak daude politiko askok euren asmoak lortzeko arduratzen direlako soilik" eta ez herritarren arazoei irtenbidea bat bilatzeko."Hori da aldatuko duguna, Patxi Lópezen eskutik", gehitu zuen.
Horregatik ziurtatu zuen, lehendakariarekin izango duen bilera "abiadura handiko trena bizkortzeko adosmenak" eskainiko diola eta "ikerketaren alde egiteko", horretarako, garrantzi handiko izango zela Zientzia eta Berrikuntzako ministraren lana, Cristina Garmendia donostiarra, hain zuzen ere. Bide honetan egiaztatu zuen, sozialistak Euskadiko eguneratzearen alde lan egingo dutela eta bere ongizaterako, nahiz eta lehendakariarekin "ezberdintasunak" egon, bitartean "beste batzuk bakarrik gogaitzen dute". "Eta ez dut esango zeinetaz ari nazen mintzatzen", esan zuen.
EAJ-REN PATUA IBARRETXEREKIN LOTUA
Hala ere, PP eta EAJ bai izendatu zituen gogoratzeko biak buru belarri daudela "euren barneko arazoei eta liderko arazoei erantzunak emateko, PSOE-k aldiz duen lan bakarra da euskal eta espainiako gizarteak dituzten arazoei irtenbideak aurkitu". Zapaterok mensai gogorra bidali zion lehendakariari, baieztatu bait zuen "errespetatzen" zuela "EAJ-ak bere patua Ibarretxerekin lotu izana". "Nik lehendakariarekin mintzatzen jarrituko dut, gaur Ibarretxerekin, bihar Patxi Lópezekin", esan zuen. Egitan, Arrosaren Festa aurrekanpainiako ekite baten bihurtu zen Lópezentzako eta Zapaterok bere hitza eman zuen esanez hurrengo urtean itzuliko zela erkide autonomikoetako hauteskundeko garaipena ospatzeko. "Euskadiren etorkizuna Patxi López da", gehitu zuen.
Sozialisten liderrak bere interbentzioa hasi zuen eskertuz euskaldunei euren bermea hauteskunde orokorretan eta Isaías Carrasco zinegotzi ohia gogoratzen, bi egun aurretik erahildakoa eta sozialista guztiak "krimena, eromena eta fanatismoa jasan dutenak", aldi berean abertitu zien "erahiltzaileei", "bere askatasun gogoa amaigabea dela". Hala, eskertu zuen laguntza, "euskal kideak egindako ahaleginengatik, biolentziaren amaiera ikusteko" eta abertitu zuen ez duela "amore emango amaiera lortu arte, erahileen deskonposaketa lortu arte, biolentzia praktikatzen dutenena eta mehatxatu egiten dutenena, ez bakar batzuei, gizarte guztiari baizik".
MINTZAMEN ESKAINTZA EGITEN DU BERRIRO
Gainera, aprobetxatu zuen "exijitzeko" bai estatuko alderdiei, bai erkidegokoei "leialtasuna terrorismoaren kontrako borrokan", berdin berdinak, esan zuen, PSOE-k izandakoa oposiziotik. Aldi berean, berriro ere eskaini zuen bere gonbidapena alderdi guztiei "mintzamena era aadosmenarako", "gai garrantzitsuenetan", Estatuko gaietan, erkidegoetako finantziazioa eta uraren politika aipatu zituen eta baita Espainiko presidentzia EB-an, 2010-an.
"Espainiaz gutxiago hitz egin dezaten espero dut eta gehiago lan egitea Espainiako Gobernuarekin, Espainiaren alde", gehitu zuen PP-ri zuzendutako mensaian.
Espainiako alde guztitik heldutako milaka pertsonen aurrean (8.000 pertsona baino gehiago egon ziren ohiko festako bazkarian), Zapaterok berresan zuen, bai Espainian, bai Euskadin, PSOE dela "kohesioa eta aniztasuna, integrazioa eta denon pentsatzeko modua errespetatzen duen alderdia", eta hoberen ordezkatzen duena "norabide zuzena nahi duen gehiengoa, ulermenako politika".
"Guk badakigu lan egin elkarbizitzeko eta elkar aurrera egiteko, Espainiako herrien aniztasuna errespetatuz", adierazi zuen, bertan zeunden PSOE-ko lurralde ezberdinetako ordezkari ugari, horien artean sei lehendakari: PSOE-ko lehendakaria eta Andaluziako Juntakoa, Manuel Chaves; Kataluniako Generalitat-koa José Montilla; balearko lehendakaria, Francesc Antich; Aragoikoa, Marcelino Iglesias; Extremadurakoa, Guillermo Fernández Vara eta Galiziakoa, Emilio Pérez Touriño.