Zaragozako bilera egin ondoren, Mendiak Konstituzioa aldatzeak zer aukera eskaintzen duen nabarmendu du
PSOEko Lurralde Batzordeak finkatutako helburuak lortzen lagunduko dutela Euskal Sozialistek ziurtatu du PSE-EEko idazkari nagusiak
![Idoia Mendia Zaragozan egindako PSOEren Lurralde Batzordean. [Argazkia: Euskal Sozialistak]](/upload/foto-original-Idoia-Mendia-en-el-Comit-Territorial-del-PSOE-celebrado-en-Zaragoza-Foto-Socialistas-Vascos-Idoia-Mendia-Zaragozan-egindako-PSOEren-Lurralde-Batzordean-Argazkia-Euskal-Sozialistak-5469b82757f88.jpg)
PSE-EEko idazkari nagusi Idoia Mendiak Zaragozan nabarmendu du gaur Konstituzioa aldatzearen aldeko apustua, PSOEk aldezten duena, aukera bikaina dela gure demokrazia modernizatzeko eta askatasun eta eskubideen sistema bat bermatzeko; izan ere, eskuinak krisitik irteteko proposatzen dituen errezetek arriskuan jartzen baitute aipatutako sistema.
Mendiak aipatu du Euskal Sozialistek ahalegin guztiak bideratuko dituztela “Herritartasun-akordio berri baten alde” agirian finkatutako helburuak zehaztera. PSOEko Lurralde Kontseiluak onetsi du gaur aipatutako agiria, eta PSE-EEko idazkari nagusi denez, Idoia Mendia kontseilu horren kide da.
Gainera, agiri horretan erkidegoek, esaterako Euskadik, dituzten bitxitasunak eta ezberdintasunak berariaz onartzen direla dio; horixe bera egin zuten Granadako adierazpenean, Alderdi Sozialista Estatuaren egitura federal baten alde egin nahi zuela jaso zuenean. “Euskal herritarrok ere proiektu honetan eskumen esleipen argia aurkituko dugu, baita lankidetzarako mekanismo hobeak ere, eta gehiengoa horren aldekoa izatea espero dugu", azpimarratu du PSE-EEko idazkari nagusiak.