Zentzuzko lan handiagoa eta parte-hartzailerik gabeko “plan pilotuen" inguruko propaganda gutxiago eskatu dio PSE-EEk Urkulluri

Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerrak (PSE-EE) Eusko Jaurlaritzari berriz eskatu dio bizikidetzaren inguruko politikak birbidera ditzala adostasunaren eta zuhurtziaren esparrurantz, eta alden dadila propaganda egiteko asmoz presoentzako planak (presorik gabe eta eskumenik eduki gabe) egiteko nahitik.
PSE-EEk berriz adierazi du ondoko bizikidetza-prozesuarekiko konpromisoa: memoriatik, legaltasunetik eta biktima-eragileek egin duten kaltearen onarpenetik abiatutakoa, ezinbestekoa baita Konstituzioak delituak egin dituztenentzat aurreikusten duen gizarteratze-prozesurako. Eta horretarako, eskumena duten erakundeek eta eragindakoek eurek etengabeko ahalegina egin beharko dute. Hori dela eta, kezkatuta dago Eusko Jaurlaritzak nahiago duelako aldeak azaleraztea akordioak lortzearen alde lan egitea baino.
Euskal Sozialistok ez gaude Espainiako gobernuaren jarrera burugogorraren alde, aurreko legegintzaldian irekitako bideak itxi baititu, eta geldiarazi baitu terrorismoaren aritu zirenak eta gizartean oro har, eta biktimen aurrean, zehazki, beraien jarrera ez zuela justifikaziorik eta konpondu ezin den kaltea sortu zutela onartu dutenak demokrazian birsartzeko prozesua. Baina burugogortasun horri aurre egiteko, ezin dugu komunikabideetan tartea duten eta ibilbide praktikorik ez duten planak aurkezten jarraitu.
Gaur Lehendakariak eta Bakearen eta Bizikidetzaren idazkariak iragarritakoa Hitzeman planaren ibilbidean jarraitzea baino ez da. Sozialistok ez gaude horren alde, ezta beste indar politikoak, biktimen elkarteak eta, ikusi denez, presoak ere. Plan pilotua iragarri dute eta onartu egin dute zigortu batek ere ez duela Gobernuaren proposamenarekiko interesik erakutsi, eta hori oso deigarria da. Are gehiago esan dutelako plana hauteskunde-kanpainatik kanpo iragarri dutela, “zarata saihestearren”, baina hauteskunde-kanpainan gaudela, eta udaren ostean, beste bat izango da.
Hori guztia dela eta, PSE-EEren ustez, azken iragarpena Lehendakariaren politika okerraren beste kapitulu bat baino ez da, eta ez dago zuzentzeko prest. Gainera, Bakearen eta Bizikidetzaren idazkaria abalatu nahi du, solaskideek zalantzan jarri badute ere. Idazkaria saiatu da bizikidetzaren arloan zerbait egitearen itxura ematen, baina legegintzaldian ez da aurrera pausorik eman. Aldi berean, arriskuan jarri dituzte aurreko legegintzaldietan luze landutako adostasunak.