Prentsa-aretoa

Berriak

“Zerga-oporrengatik jarritako isuna: 30 milioi euro, estrategia oker baten kostua”

Txikizioaren arduradunek, duten ardura gain hartu behar dute eta ez beste polemika artifizial batzuk piztu

Luxenburgoko Auzitegia  (Argazkia: Wikipedia)
Luxenburgoko Auzitegia (Argazkia: Wikipedia)

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak (Luxenburgon du egoitza) gaur eman du zehapenaren berri, eta PSE-EEren ustez, EAJk eta PPk Foru Aldundien aurrean egin dituzten okerren eta erakutsi  nahi izan duten nagusikeriaren ondorioa da; izan ere, biderik okerrena hartu zuten Europar Batzordearekiko auzia ebazteko orduan, hots, inbertsioengatiko zerga-pizgarrien inguruan ("zerga-oporrak") laurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran sortutako auzia ebazteko.

Jarritako isuna (kontzeptu horrengatik egun arte jarritako handiena) ez da jarri legea ez betetzeagatik, baizik eta Aldundiek asko berandu bete zutelako 2006an Europar Epaimahaiak emandako sententzia, Europar Batasuna gutxietsi eta erotu ondoren. Holaxe jaso zuen ahozko bistan Europar Auzitegiko abokatu nagusiak.

PSE-EEk zehaztu nahi du Europar Batasunak ez duela inoiz zalantzan jarri lurralde historikoak enpresei zerga-laguntzak emateko gaitasuna dutenik, ezta Itun Ekonomikoa ere.  Europar Batzordeak kontra egin zion, eta Europar Batasunak berretsi zuen, hiru Foru Aldundiek laurogeita hamarreko hamarkadan ezarritako pizgarriak, “zerga-oporrak” deitutakoak, eta zenbait inbertsiorengatiko % 45eko zerga-kreditua aplikatu zutelako zenbait europar arau urratuz, eta aldez aurretik Bruselari jakinarazi gabe.

Europar Batasunak 2001ean esan zuen pizgarriak ez zirela legezkoak.  Hala ere, EAJk eta PPk kudeatutako aldundiak, Confebasken patronalaren laguntzarekin, emandako laguntzak berreskuratu beharrean, Bruselak esan bezala, aurrera egiten saiatu ziren.  Lehendabizi, inora eraman ez gaituzten errekurtsoen estrategiaren bidez, eta, ondoren, geure buruaz beste egiteko moduan atzeratuz pizgarriak berreskuratzeko aukera, ez baitzuen horrekin hasi 2011ra arte, Europako Auzitegiak epaia eman eta sei urte igarota.

Denbora luzez jolasten ibili dira, eta euskal herritar guztientzat oso garesti izan da.

30 milioi euro ordaindu behar ditugulako, eta une honetan behar-beharrezkoak ditugu. Baina horrez gain, euskal erakundeek jada prozesu amaigabe horretan beste milioi batzuk gastatu dituzte, enpresa askori kalte handia egin diete, krisialdian emandako laguntzak itzuli behar izan zituztelako, eta Euskadiren eta hemengo erakundeen irudiak ere kalteak jasan ditu horrekin guztiarekin.  Erakundeek kontratatu dituzten abokatuek eta aholkulariek baino ez dute irabazi, eta asko gainera.

Hortaz, sozialistok Foru Aldundiko arduradunei eskatzen diegu gai horretan duten ardura gain har dezaten, batzuek beste batzuek baino gehiago baitute.  Ez dezatela dena nahastu arreta galtzeko zenbait maniobren bidez, diputatu nagusiek egiten duten moduan.  30 milioi euro ordaindu behar izateaz gain, eta zerbitzu publikoetarako oso beharrezkoak ditugu une honetan, ez dezatela lurraldeen arteko istilu artifizialik sortu.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak