Prentsa-aretoa

Berriak

Zergatik agindu du Eusko Jaurlaritzak ez gastatzeko gastu arruntetarako, diru-laguntzetarako eta inbertsioetarako aurrekontuan sartutakoaren % 20?

Euskal Sozialistek 30 galdera aurkeztu dituzte diru-kutxa publikoen benetako egoera zein den jakiteko

Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeko bozeramailea, José Antonio Pastor
Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeko bozeramailea, José Antonio Pastor

Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak 30 galdera aurkeztu ditu “jakiteko zer gertatzen ari den adostutako planekin, Lanbideren jarduerarekin eta zein den denon diru-kutxaren egoera”. Legebiltzarreko bozeramaileak, José Antonio Pastorrek, kritikatu egin du “entretenitu" egin delako ezker abertzaleari Aberri Egunera begira abertzaleagoa dela erakustearren, eta horren bitartean, Euskadin langabeziaren kopurua handitu da.  “Sozialistok ez gaude jolas horretan aritzeko prest; izan ere, euskal herritarrek beste urtebete galduko dute Jaurlaritzaren ezgaitasunagatik. Hori dela-eta, ez jarraitu oposizioa egiten, eta Euskadiko herritarren herrialdea zuzen dezazun, eta ez abertzaleen herrialdea", esan du.

Eusko Jaurlaritzan egindako (Vitoria-Gasteiz) prentsaurrekoan, Pastorrek esan du Jaurlaritzak hitzez agindu ziela Sailei gastu arrunten, diru-laguntzen eta inbertsioen kapituluetako ehuneko 20ko “kreditua atxikitzeko".  “Beraz, urte hasieran aurrekontuetan adostutakoa ez gastatzeko agindua eman zuen”, esan du Pastorrek. Gainera, Jaurlaritzari informazioa eskatu dio, atal, programa, partida eta enpresa zein sozietate publiko bakoitzean aginduak zer nolako eragin izango duen jakiteko, ez baitu horren inguruan informaziorik eman, ez Legebiltzarrari, ez herritarrei.

Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldea kezkatuta dago Urkullu gobernuaren geldialdiagatik; izan ere, noiz erantzungo dion zain dago, hainbat galdera aurkeztu dituelako jakiteko non dauden iazko maiatzean diputatu nagusiekin defizitaren tarte handiagoa aprobetxatzeko adostutako jarduerak, eta “jarraitzen dugu langabetuentzat eta lana dutenentzat trebatzeko programen deialdia noiz egingo duen zain, 2014ko aurrekontuetan jaso baitziren”.  Pastorrek azaldu du galdera horiekin guztiekin jakin nahi dituztela aurtengo hilabete bakoitzean Lanbideko Kontseiluarekin egindako bilera bakoitzaren zehaztasunak, baita 2013ko aurrekontua nola gauzatu duten ere.

Euskal Sozialistek, gainera, industria-politika argia erreklamatu dute, balio erantsi handia edukitzeko eta lehiakorragoak izateko.  “Gaur egun 2012ko partidetan baino 22 milioi gutxiago daude eta, gainera, partida horiek ez dira behar bezala kudeatzen:  enpresek 2012an emandako batzuk noiz jasoko zain daude, eta orain dela hilabetera arte ez dira 2013koak eman”, gogoratu du Pastorrek.

Gobernuari egindako galderen bidez, jakin nahi dute zergatik ez dituzten aktibatzen enpresei laguntzeko eta enplegua sortzeko planen partidak, irailean adostutakoak alegia; izan ere, Udalek jakin nahi dute noiz erantzungo dieten kontratatzeko laguntza-eskaerei; gainera, gogoratu nahi diote gobernuari langileek eta enpresek oraindik ere zain daudela 32.000 enplegu sortzeko, beste 134.000 enplegurekin jarraitzeko eta 23.000 gazteri lehen lan-esperientzia eskaintzeko Enplegu Planak jaso zituen ekintzak noiz egingo diren.  “Denok gaude agindu ekonomikoen eta gizarte-eragileekiko akordioen zain, prentsaurreko bakoitzean Jaurlaritzak azaltzen dituen asmo onak egia bihurtuko dituzten horien zain”, esan du.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak