Prentsa-aretoa

Berriak

“Zuk zeuk egiten duzu PSE”, parte-hartze eta gardentasun handiagoa

Euskal Sozialisten web berriak “Alderdiaren eta herritarren” arteko zubia izan nahi du

Diseinua baina, batez ere, edukia hobetu dute.  Euskal Sozialisten web orria guztiz birmoldatu dute herritarrek alderdi politikoei eskatzen dizkieten parte-hartze eta gardentasun beharrei eta exijentziei erantzuteko; horrela bada, elkarrekin komunikatzeko eta aritzeko bideak erraztu dira.  “Zuk zeuk egiten duzu PSE” atalaren bidez herritarrek Batzorde Exekutiboko kideen agendei buruzko informazioa, eztabaiden inguruko streaming-a, konferentzia eta ikuskizun garrantzitsuenak, alderdiaren politika eta parlamentu jarduera eta alderdiaren kontuen eta aurrekontuen egoera (Aurrekontuak web-ean jarri dituen lehen euskal alderdia dugu PSE-EE) ikus ditzakete eta Batzorde Exekutiboko kideei zuzendutako galderen bidez edo alderdiak aintzat hartu beharko dituen proposamenak eginez parte har dezakete.  Gainera, PSE-EEk web-a erabiliko du militanteen artean kontsulta-mekanismoak sustatzeko erabaki politiko eta organikoak hartu behar dituenean.

PSE-EEko bozeramaileak, Idoia Mendiak, eta Organizazioko Idazkariak, Rodolfo Aresek, web aldaketa hori aurkezteko ardura izan dute; herritarren, eta bereziki maiz internet eta sare sozialak erabiltzen dituztenen, eskakizunei egokitzeko legegintzaldian egingo duten aldaketa askoren lehena izan da.

"Zuk zeuk egiten duzu PSE” atalak dituen berritasunen artean, Batzorde Exekutiboko kideei galderak egiteko aukera dugu; gainera, Idazkaritzetako arduradunek galdera horiei erantzuteko konpromisoa gain hartuko dute.  Herritarrek egiten dituzten proposamenen kasuan, gutxienez bete beharreko parte-hartze irizpide bat finkatu da (100 boto eta erdiek baino gehiagok alde bozkatu beharko dute) ekimen horiek organo eskudunetara bidaltzeko eta, Idoia Mendiak azaldu duen bezala "helburua eztabaida arduratsua bermatzea da".  “Ez dugu nahi eztabaidatzeko eta aurka egiteko soilik erabiliko den eremua izatea (Interneten badaude horrelako asko), elkarrekiko konpromisoa sortu nahi dugu (herritarraren eta alderdiaren arte) han proposatutako egia bihurtzeko”, argudiatu du.

Arlo horretan, herritarren proposamenen egoera zein den uneoroko kontsultatzeko aukera dagoela nabarmendu du, onartu dituzten edo ez edo gai bakoitzean eskumena duten erakundeen bidez izapidetu dituzten edo ez ikusi ahal izango dute.  

Idoia Mendiak, web-ean egindako lanaz gain, esan du alderdiak sare sozialetan jarraituko duela herritarrek proposatzen dituzten gaien inguruan arreta eskaintzen, etengabe modu aktiboan entzuten egon nahi duelako.

Berrikuntza hau bat dator Gobernu Sozialistak pasa den legegintzaldian gardentasunaren, parte-hartzearen eta lankidetzaren alde sustatu dituen ekimen garrantzitsuekin:  Irekia, Open data, Kontratatzailearen Profila, Administrazioko enpresa Esleipendunen Profila.

PSE-EEk gardentasuna eta parte-hartzea handitzeko eman duen lehen urrats honek jarraipena izango du gerora begira; urrats batzuek PSOErekin batera egingo ditu (horien inguruan eztabaidatzen ari dira), maila federalean; gardentasunaren arloan zer urrats emango diren definitzea izango dute helburu.

Negoziaketa EAJrekin

Prentsaurrekora agertu diren komunikabideei erantzuteko, Rodolfo Aresek esan du EAJrekiko negoziaketa aurrera doala baina ohartarazi du hori egiten duten bitartean "Gobernuak gobernatu eta kudeatu behar duela eta ezin dela ezer egin gabe gelditu akordioak noiz zehazten diren zain”.  Hori dela-eta, Aresek berriz esan du negoziaketak "osotasun baten inguruko" akordioan amaitu behar duela, eta PSEk Euskadin egun dugun ekonomia krisia gainditzeko ezinbestekotzat jo dituen honako 4 ardatz nagusi hauek hartu beharko dituela aintzat: 

  • Ekoizpen ekonomia sustatzea eta enplegua sortzea.
  • Oinarrizko zerbitzu publikoen jasangarritasuna. 
  • Erakunde-egituraren aldaketa sustatzea efizienteago izan dadin. 
  • Eta iruzurrari aurre egitea eta zerga-erreforma egitea, zerga-sistema bidezkoago bat finkatu ahal izateko.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak