BAKE GARAI BATEN HASIERA DUGU HAU
ETAk publikoki egindako su-eten iraunkorraren oharra aintzat hartzen du Eusko Alderdi Sozialistak,- PSE-EE (PSOE)k. Berri on bat nahiz eta zuhurtasun eta erantzunkizunez hartu behar izan. Pake garai baten hasiera izan behar dena.
Ekintza terroristaren alderdi guztien behin-betiko amaieraren bermea ekartzea espero dugu; bai atentatuei dagokienez baita indarkeri, xantaia, mehatxu, kale borroka eta edozein modutan ETAren indarkeriarekin zerikusia duen edozein gertaerari dagokionez ere.
Edozein modutan, bake garai bat hurbil dugula badirudi. Bizi garen guztiz ezarritako demokraziaren barruan bortxakeriak ez bait du lekurik. Horregatik, ETAren komunikatua bortzakeriaren amaieraren hasiera izan dadila nahi dugu. Bakerantz eta askatasunerantz hasiera ematen behar duen bidea.
Bortzakeri terroristaren amaierarekin hiritarrok gara irabazle, askatasuna da irabazle, erakunde demokratikoak dira irabazle.
Eta gaur, oroimen oso berezi bat eskaini nahi diegu ETAren bortxakeriaren biktemei, izatez euskal gizarteari bere proiektu totalitarioa indarkeriaren bitartez inposatuz suertatu izan bait dira. Ez daitezela hildako gehiago egon atentatuetan, ez mehatxatu ez eta bortxatuak ere; hauxe dugu, Eusko Alderdi Sozialistaren ustetan, terrorismoak eragindako biktimei egin diezaiekeen omenaldirik hoberena.
Gaur duintasuna eta demokraziaren haunditasunaren eguna dugu. Alderdi guztiok, salbuespenik gabe eta fisurarik gabe dagoenera jartzeko garaia dugu, garai berri hau kudeatzeko, bakea eta askatasuna sendotzeko eta euskal gizartea eta Espainia osoak dituzten esperantzak bertan behera ez uzteko.
Gaur ere, herri eta Estatu ikuspegiz politika egiten hasteko garaia dugu. Bakea guztioi dagokigu eta alderdikeriak alde batera utzita, aurre egin behar diogu, erantzunkizunez.
uskal Sozialistok, Rodríguez Zapatero Presidentea aintzindari izanik, konpromezua mantenduko dugu, orain arte bezala, ekimen honetan.