PSE-EE-k salatzen du Eusko Jaurlaritzak egiten ari den publizitate instituzionalarekin aldeko erabilpena
"Adibide onena dugu Enplegu Sailak egin duen publizitatea Pentsioei buruz"
KOMUNIKATUA
Talde Sozialistak salatu du “hirukoak ez duela inolako interesik, Eusko Legebiltzarrak publizitate instituzionalari buruz arautzea, hala bere alde erabiltzen jarrai dezakete, Ibarretxeren Gobernuaren zerbitzura, euskal zergadun guztien diruarekin”. Parlamentari kidea eta PSE-EE-ko Exekutibako bozeramaileak, Rodolfo Ares, kritikatu du “legebiltzarrean dagoen paralisia tramitatzeko Lege Proposamen bat, Euskal Publizitate eta Komunikazio Instituzionalari buruzkoa, nahiz eta 2007-ko martxoan Eusko Legebiltzarrean aintzat hartu izana”.
“Geroztik –Rodolfo Aresek azpimarratu du-, ia urte eta erdi pasatu da, legebiltzarreko ponentzia geldia dago, nahiz eta legebiltzarreko taldeek euren zuzenketak zegoen epean aurkeztu. Baina argi dago, Gobernua bermatzen duten taldeek, eta Talde Nazionalista bereziki, ez dutela nahi Exekutiboko publizitate instituzionala kontrol demokratikoetara menperatua izatea”.
Rodolfo Aresek adierazi du “ez dago arautua ezer ere ez publizitate instituzionalari buruz Euskadin, dekretu batek erregulatzen du soilik, baina ez Lege batek, Espainiako Gobernuak igortzen duen publizitate instituzionalarekin gertatzen den moduen”. “Egoera honek -gehitu du- posible egiten du, Euskadin, publizitate instituzional batek ezin duena urrundu Gobernuko eritzi politikoa benetako eta neutral informazio bategatik, bere politika publikoei buruz”.
“Eta posible egiten du –parlamentari sozialistak zehaztu du- honelako publizitatea bihurtzea Gobernuko ekiteen gorespenean, edo txarragoa dena, beste Administrazio batzuek egiten dituzten ekiteen kontra dijoaztenak. Egoera hauek, guzti guztiak, Publizitate Instituzionalari buruzko Lege Estatalak prebenitu egiten du, 2005 urtekoa”.
“Publizitate instituzionala azpijokuaz erabiltzeko adibide argi bat dago -Rodolfo Aresek dio- Enpleguko Sailburuak, Joseba Azkarraga, bidalitako informazio publikoan, Pentsio Osagarrien Legeari buruzkoa. Informazio honek aitzaki moduan erabiltzen du Legeak gizarte edukin garrantzitsua duela, defendatzeko beste gauza politiko batzuk, erlaziorik eduki gabe hartzaileen benetako interesekin”.
“Benetan doilorra da -Rodolfo Aresek dio-, Eusko Jaurlaritzako Sailburu batek bere alde erabiltzea Lege bat euskal sozialistak eragin dutena eta gurekin adostu zuena eta aldi berean Espainiako Gobernu Sozialistaren aurka jo. Eta txarrena ez da egitea, txarrena da egin dezakeela zigorgabetasun guztiz. Beste gauza batzuen artean, Gobernuko hirualdeko errudunaren bermea duelako, erabaki duena publizitate instituzionala ez arautzea”.