Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EE ez da Euskal Eskola Publikoaren Jaira joango, eta lehendabiziko aldia da 25 urtean

“Ez zen Hendaian egin behar, nazionalismoaren kontzepzio ideologikoa eta guztiena den zerbait batzen baititu" esan du Isabel Celaak

Euskal Eskola Publikoaren Jaia
Euskal Eskola Publikoaren Jaia

Sozialistok beti egon eta egongo gara Eskola Publikoaren alde.  Eusko Jaurlaritzatik protagonismo berezia izan dugu euskal hezkuntza-sistemaren osaketan, non Eskola Publikoa den ardatz egituratzailea.  Eta sailburu sozialista batekin sortu zen urteko Jaia, gure gizartean sustraitzeko eta horren esanahia nabarmentzeko.

Baina, bihar, 25. edizioa ospatzen denean, Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra ez da joango, lehendabiziko aldiz, Euskal Eskola Publikoaren Jaian, Hendaian egiten delako.  Ez gara joango ez gaudelako ados edizio honetan antolatzaileek proposatu duten ikuspuntuarekin, ezta jaia lurralde-esparrutik kanpo egiteko erabakiarekin ere, hemen baitu Eskola Publikoak bere esanahia.

“Erabateko akatsa da 25. urteurrena Frantzian, Iparralden egitea.  Batez ere, gure herrialdea denaren eta izan behar duenaren inguruan anitza den zerbait nazionalisten proposamenekin bateratu nahi delako.  Eta Euskal Eskola Publikoa denona da, baina ez du nazionalista eta alderdi baten interesen araberako izan behar”,

“Bestalde”, gaineratu du Celaak, "ulertzen dugu ikasleak euskalduntzea oso lan garrantzitsua dela gure hezkuntza-sistema publikoan, baina ez dela lan bakarra eta garrantzitsuena.  Eskolak batez ere zenbait ezagutza eta balio transmititu eta zenbait eskumen eta gaitasun garatu behar ditu".

PSE-EEren ustez, “Denon Eskolak” islatu behar den oreka eta aniztasuna hautsi dituzte antolatzaileek urteko jai honetan, nazionalismoak eraiki duen kontzepzio ideologiko baten alde egin dutelako.

Hori dela eta, PSE-EE ez da Hendaiara joango, kalitatezko Euskal Eskola Publikoa anitza eta integratzailearen aldeko konpromisoa badu ere.  Dena dela, konpromiso hori duten Euskadiko eta Iparraldeko zenbait sozialista han izango dira.  Baina, zoritxarrez, ez da gure alderdiaren ordezkari ofizialik egingo. 

Beste berri batzuk...

Iruzkinak