PSE-EEk, Ganbararen Mahaira babesa eskatzen du, Gobernuak euren galderei derrigorrez erantzuteko
“Gobernu honek, eskatzen duena, euskal herriari hitza ematea, herriko ordezkariei informazioa ukatzen die"
KOMUNIKATUA
Talde Sozialistak gaur aurkeztu ditu hamabi eskaera, Eusko Legebiltzarreko Mahaiari babesa eskatuz, “Eusko Jaurlaritzak duen atzerapen zentzugabeko eta justifikaezinaren ondorioz, euren ardura galderei eta informazio eskaerei erantzutea bait da, Talde Sozialistak igorri dizkionak”. Eskaera horietan eskatzen da Mahaiak Gobernuari igortzea idatzi bat gogoratuz zeintzuk dira euren betebeharrak Legebiltzarrarekiko eta eskatuz berehala erantzutea bidalitako informazio eskaera eta galderei.
Talde Sozialistak dio planteatutako hamabi galdera eta informazio eskaerek orain arte erantzun gabe daudela Exekutiboaren aldetik, nahiz eta honetarako araututak dauden epeak soberan beteak egon. Kasu argiena da idatziz erantzuteko igorrita dagoen galdera bat -diabetikoek eta beste kolektibo batzuk dituzten oztopoei buruz gorpu batzuetan sartzeko-, erantzuna espero dute aurreko abenduak 10-tik, data horretan bidali bait zuten galdera.
Erantzun gabe dauden beste galdera batzuk, Eusko Jaurlaritzaren aldetik gai hauei buruz dira: egindako gastua dibulgatzeko Pentsioi Osagarriko Legea, hizkuntz eskakizunen emaitzak; Iberbaskek kontratatuko ikerlariak; Arte eszenikoen goi mailako ikastetxearen sorkuntza Euskadin; Gobernuaren negoziazioa fondu publikoekin mantentzen diren hezkuntza zentroen zuzendariekin; genero indarkeriaren biktimen babesa edo atzerritako ikasleei buruzkoak dira.
Talde Sozialistako bozeramaileak, José Antonio Pastor, azpimarratu du “gure Taldeko galdera gehienak eta erantzun gabe daudenak bildutak daude Euskadi sozial bat eraikitzeko gaiekin, honek argitzen du Ibarretxeren Gobernuak ez duela interesik, ezta gaitasunik ere herri honek eta euskal hiritarrek dituen arazoei aurre egiteko”. “Ikaragarria da -Talde Sozialistako bozeramaileak azaldu du-, Gobernu honek erreklamatzen duena euskal herriari hitza ematea, gero ukatzea bere ordezkarie informazioa, interes publikoko gaiei buruz”.
José Antonio Pastorrek gogorarazi du ere “hamaika agertzeko eskaerak daude, behintzat, Gobernuko kideena, batzar ezberdinekoak eta batzuk Justiziako Administrazioen funtzionarioek egindako grebari buruzkoak, 2006ko abenduak 13tik zain dugunak”. Gobernuak ez dio legebiltzarrari adierazi interes sozialeko gaiei buruz, adibidez, Gasteizeko Santiago Ospitaleko pediatriako larrialdeko zerbitzuen ixteari buruz, Hezkuntzak dituen planak Erlijio irakasgaiak jasako duen tratamenduari buruz euskal ikastetxeetan edo Euskadiko Udal Legea zein egoeratan aurkitzen den”.