Prentsa-aretoa

Berriak

Idoia Mendiak Araban Errioxan aldeztu du Rajoyren murrizketak baino, berrikuntza eta inbertsioa behar dituela etorkizun ekonomikoak

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak ardoaren sektorearen dinamismoa eta lehiatzeko gaitasuna nabarmendu ditu

Idoia Mendiak Arabar Errioxako upeltegi bat bisitatu du [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Idoia Mendiak Arabar Errioxako upeltegi bat bisitatu du [Argazkia: Euskal Sozialistak]

Euskal Sozialisten idazkari Nagusiak, Idoia Mendiak, gaur esan du garapen eta aurrerapen ekonomikorako beharrezkoak dela enpresak berritzea, nazioartekotzea eta horietan inbertitzea, eta ez Mariano Rajoyren murrizketa-politikak eta soldata txikiak.  Arabar Errioxara egindako bisitan, I+G inbertsioak bikoizteko eta herrialdea berrindustrializatzeko Pedro Sanchezek egindako proposamenen aurrean, PPren iruzurrak eta zergak jaisteko promesak aipatu ditu Idoia Mendiak.

“Gure ekonomiaren etorkizuna ez da doikuntzen eta iruzurren bidez bermatuko, esaterako, esku batekin zergak murriztuko dituztela esan eta bestearekin Bruselari murrizketa gehiago iragarriz.  Ezta soldata txikiekin ere, koste txikiko langileek koste txikiko gizartea sortzen baitute.  Gure ekonomiaren etorkizuna, baita hemen, Arabar Errioxan ere, lehiakortasunaren, berrikuntza handiagoren, kanpora ateak ixtearen bidez lortuko da", esan du Altos de Rioja upeltegietan; Bilarren dagoen upeltegi gazte bat da.

Idoia Mendiak ardoaren sektorearen dinamismoa eta lehiatzeko gaitasuna azpimarratu ditu, baita jardueraren gizarte-egokitzapena eta turismoarekin lotutako beste batzuekin duen konexioa ere.

“Hemen, Arabar Errioxan, 350 upeltegi baino gehiago ditugu, gehienak 10 langile baino gutxiagoko enpresa txikiak dira, baina eskualdeko BPGren erdia dira, industria laguntzailea ere aintzat hartuta.  Eta ardoaz hitz egitea, turismoaz hitz egitea ere bada.  Aurreko Gobernu Sozialistaren sailburu izan nintzen, eta harro ikusten dut eremua helburu turistiko gisa egindako apustuak ondorioak izan dituela”, azaldu du.

Horrez gain, Arabar Errioxako upeltegiak dira, Bilbo eta Donostiarekin batera, Euskadin ditugun turismo-pizgarri nagusiak eta bisitarien helburuak.  Arabar Errioxa UNESCOKO Gizateriaren Ondareko kultura-paisaia izateko hautagaitza ere aipatu du.  Mendiak azpimarratu du Euskal Sozialistek eskualdearekin eta sektorearekin dutela konpromisoa “hazkundea, balio erantsia eta desberdintasuna ematen digulako, eta zaintzeko beharra dugu”.

“Eusko Jaurlaritzan egin genuen.  Gobernatzen ditugun udaletan egiten dugu.  Eta Arabako Foru Aldundian egiten dugu, non Cristina Gonzalezek eta Josu López Uberinak lan handia egiten duten eremu honen eta hemengo bizilagunen alde, turismo-ibilbide berriak sortuz eta eskualdeko komunikazioak hobetuz", azaldu du. 

Beste berri batzuk...

Iruzkinak