Prentsa-aretoa

Berriak

Idoia Mendia: “Pablo Iglesiasek haserretuei egin die iruzur, Alderdi Sozialista baino ez da PP botatzeko eta politikak aldatzeko gai”

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, PSOEk baino ez duela PP Gobernutik atera, politikak aldatu eta gazteei aukerak bermatzeko moduko aurrerapen proiektu bat burutu nahi.  Eta azaldu du Pablo Iglesiasek iruzur egin diela 15-Mko haserretuei, eta aldaketa galarazi du aulki bat izateko eta Kataluniako erreferendumaren inguruko gaiekin amore ez emateatik.

“Hilabeteotan ikusi dugu.  Sozialistok aurpegia eman dugu eta akordioa bilatzen saiatu gara.  Baina ez dugu lortu Pablo Iglesiasek amore eman ez duelako, eta aulkien banaketa eta Kataluniako kontsulta baldintzatu ditu.  Herrialde honetan 15-ko plazetan oihukatu zena ez da ez du Pablo Iglesiasek ordezkatzen; Espainian aldaketa baldintzatu zuen nazionalistak pozik uzteko.  Pablo Iglesiasek haserretuei iruzur egin die, gogortasunarekin eta harrokeriarekin akordioak dinamitatu baititu”, esan du Podemoseko agintariei buruz.

Idoia Mendiak Gasteizko Foru Plazan egindako ekitaldi politikoan hartu du parte Jon Nogales eta Javier Lasarterekin batera. Gazteentzako ekitaldia izan da.  PSE-EEko idazkari nagusiaren ustez, pena bada ere, gazteen arazoei konponbideren bat bilatu beharrean, zenbait indar politikok nahiago dute Venezuelaz, Greziaz edo Panamaz hitz egin.

“Edozein gaitaz hitz egiten dute, baina ez benetan axola zaigunaz:  gazteok.  Utziko dizuegun herriaz.  Horixe da hauteskunde hauetan jokoan dagoena.  Zer Ongizateko Estatu utziko dizuegu? Zer lan-merkatu? Zer hazkunde-eredu? Zer pentsio-sistema? Sozialistoi axola zaigu azken lau urteetan gertatu dena, zer ondorio izan dituen PPren politika atzerakoiek.  Eta axola zaigu beste lau urte jarraituz gero kalte konponezina egiten badute", azaldu du .

Idoia Mendiak azaldu du mailaka gaztek etxea utzi behar izan dutela lan-baldintza ezegonkorrak ez onartzeko.

“Rajoyk langabezia murriztu du jendea kanpora bidali duelako eta kontratu egonkor bat hiru behin-behineko kontratu bihurtu duelako.  Eta kontuak erraz egin ditu! Baina Rajoyren diskurtsoetan nagusi diren datu makro-ekonomikoak alde batera utzita, errealitatea beste bat da.  Gazteen errealitatea oso bestelakoa da”, ziurtatu du. Gainera, salatu ditu beketan egindako murrizketak, hezkuntzaren narriadura eta pentsioen murrizketa. Horrek guztiak, PP ez dela herrialdea kudeatzeko gai erakusten du.

Euskadin eta Espainian gazteek behar dituzten aldaketak abian jartzeko gai izango dela Pedro Sanchezen gobernua aldeztu du Idoia Mendiak.  “Lan-erreformarekin amaituko duen gobernua behar dugu, gazteei lan duin eta kalitatezko lanak hemen eskuratzeko aukera emango dien gobernua.  Gobernu egonkorra eta aurrerapenaren aldekoa, ikerketaren eta ezagutzaren alde egingo duena.  Bekak eskubidetzat joko dituena, eta hezkuntzan inbertitzea gastua baino, gerora begira lehiakorrak izateko inbertsio emankorra dela ulertuko duena.  Emakumeak bigarren mailako herritar bihurtu dituen desberdintasunei aurre egingo dion gobernua", aldeztu du.

PSE-EEko idazkari nagusiak, gainera, dugun klima-aldaketa ulertuko duen Gobernu eta presidentea behar dugula dio, energia berriztagarrien aldekoa, “ez du Garoña berriz irekitzearen alde egingo eta ez ditu Euskadin Frackingaren aurkako Legeen arauketa geldiaraziko”. 

Idoia Mendia, Javier Lasarte eta Jon Nogales Gasteizen [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Idoia Mendia, Javier Lasarte eta Jon Nogales Gasteizen [Argazkia: Euskal Sozialistak]

Beste berri batzuk...

Iruzkinak