Prentsa-aretoa

Berriak

Idoia Mendiak Lehendakari izateko lehen hautagai sozialista izan nahi du eskuinaren eta nazionalismoaren aurrean "ezkerreko proiektu progresista eta federal bat" zuzentzeko

Euskal Sozialisten egungo idazkari nagusia prest dago “sozialistei Ajuria Enea itzultzeko, berriz aurrerapenaren eta askatasunen herrialdea diseinatzearren"

Mendiak militanteen babesa eskatu du orain dela 500 egun, PSE-EEko idazkari nagusi aukeratu zutenetik, sustatutako eraldaketa osatzeko, eta Euskadin beharrezkoa dugun "ezkerreko proiektu bat zuzentzearren"

PSE-EEko lehendakaritzarako hautagaia aukeratzeko primarioen prozesua gaur hasiko, hautagaitzak aurkezteko epea irekiko baita

“Proiektu hau zuzentzeko gogoa, indarra eta ilusioa dut".  Modu horretan hasi du Idoia Mendiak Euskal Sozialisten primarioetako hautagaitzaren aurkezpen ofiziala; Lehendakarirako hautagaia aukeratzeko primarioak gaur hasiko dira.  PSE-EEko egungo idazkari nagusiak esan duenez, “gaur seguruago nago gai garela eta badakigula herritarrek behar dutenari erantzuten”, hori dela eta “sozialistei Ajuria Enea itzuliko dien lehen emakume izan naiteke, berriz aurrerapenaren eta askatasunen herrialdea diseinatu ahal izateko”.

Idoia Mendiak “beste Euskadi bat lortzeko" proiektua aurkeztu du, herritarrek pairatzen dituzten ezberdintasunen inguruan lan egingo duena; beste batzuek, aldiz, bandera baten bidez ezkutatu nahi dituzte horiek.  “Ezkerreko proposamen progresista eta federal bat zuzendu nahi dut, eskuinaren eta nazionalismoaren aurrean”, ohartarazi du.

Sozialismo erabilgarriaren proiektuaren arabera Euskadiko agenda politikoaren “ardatzak” jendearen lehentasunak dira:  lana, ekonomia, enpresak, kalitate oneko zerbitzu publikoak, gizarte-politikak... “Pertsonen behar eta kezketan arreta jarriko duen gobernu baten lehendakaria izan nahi dut”, azaldu du Mendiak. Horrez gain, “gazteei, langileei, emakumeei, pentsionistei, autonomoei, ekintzaileei etorkizun hobearenganako konfiantza itzuli nahi diet”.  “Lidergoaren eta gerorako begiradaren falta sumatzen duen herriaren buruan jartzea nahi dut”, gaineratu du.

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak eskerrak eman dizkie militante guztiei (PSE-EEko lider aurkeratu zutenetik 500 egun igaro direla), eta euskal sozialismoaren indarrarenganako eta gaitasunarekiko konfiantza erakutsita, euren babesa eskatu du.  “Hauxe da nire aurkezpen-gutuna militanteentzat gaur irekiko dugun prozesuan. Hauxe da sozialismo erabilgarriaren proiektua .Euskadirako beharrezkoa dugun ezkerreko proiektuaren oinarriak dira hauexek", nabarmendu du. 

Idoia Mendia Lehendakaritzarako PSE-EEko primarioetarako hautagaitza aurkezteko egin duen prentsaurrekoan [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Idoia Mendia Lehendakaritzarako PSE-EEko primarioetarako hautagaitza aurkezteko egin duen prentsaurrekoan [Argazkia: Euskal Sozialistak]

Beste berri batzuk...

Iruzkinak