Patxi Lópezek ziurtatzen du "jarrera partikularrak" "baztertu" behar direla "herri jarrera bat" dagoenean
"Herri honen lehentasuna ETArekin amaitzea izan behar da, taldeak herriarekin bukatu nahi duelako".
Bere "elkartasun eta hurbiltasun guztia " hilako brigadako ahaideei luzatzen die eta baita beste zaurituei
SANTOÑA
Euskal Sozialisten Idazkari Orokorrak, Patxi López, gaur ziurtatu du Santoñan "jarrera partikularrek baztertu" behar direla "herri jarrera" bat dagoenean, eta momentu honetan izan behar litzake "denok ETAren kontra eta Zuzenbidezko Estatuaren alde".
Komunikabideei eginiko deklarazioetan, Euskal Sozialisten liderrak berretsi du "Estatuko ikuspenak eta herri zentzuak alderdien iskanbilen gainetik egon behar dira", beraz, "ezin da isladatu ez tarte, ez arrail txiki bat ere" terrorismoaren aurkako borrokan.
Honela erantzun zuen Lópezek kazetariei, momentu batzuk lehenago Antonio Basagoitik, euskal PPko lehendakaria, Santoñan egindako deklarazioei buruz, lehendakaria, Juan José Ibarretxe, salatu zuen esanez "Euskadiren etorkizunerarako eragozpen" bat zela.
***Foto2***Euskal Sozialisten liderrak argi utzi zuen bera ez zela "iskanbila" politiko horretan sartuko, Santoñan egusentian gertatuko atentatuaren ondoren, 46 urteko brigada baten heriotza eraginez. "Ez dakiena bere ardurak bete bere arazoa da", azpimarratu zuen.
Patxi Lópezentzako, mementu hauetako lehentasuna izan behar da terrorismoaren aurkako "gizartearen arbuioa" lortzea eta aldi berean biolentziaren "deslegitimazioa" eta horretarako "egin beharreko guztia egin behar dugu".
PSE-EEko liderrak esan zuen egun hau balio behar zuela "birbaiezteko etengabeko konpromezua, lan egiten dutenena ETArekin amaitzeko", eta hala atentatuaren egileek "kartzela baino beste patuik ez izan".
"Herriaren lehentasuna ETArekin amaitzea da, ETAk herriarekin bukatu nahi duelako", egiaztatu zuen euskal sozialisten liderrak komunikabideei, Santoñako ez ohiko osoko bilkura amaitu orduko.
Azkenik, Lópezek bere "elkartasun eta hurbiltasun guztia" luzatu zien bai hildako brigadaren ahaideei, bai zaurituei, adieraziz "berreskurapen azkarra izatea " espero zuela eta euren familiei ere.