Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEk, EAJ “noria aberkoiaren” biratzen den bitartean, benetako arazoei ekin behar zaiela aldarrikatu du

José Antonio Pastor Eusko Legebiltzarrean goizean emandako prentsaurrekoan
José Antonio Pastor Eusko Legebiltzarrean goizean emandako prentsaurrekoan

Euskal Sozialistak Legebiltzarkide Taldeko bozeramaileak, José Antonio Pastorrek, herritarren benetako arazoak konpontzeko ekintza politikoa aldarrikatu du eta sozialisten ekimenak horretara zuzentzen direla dio, “EAJk eta Gobernuak noria aberkoiaren etengabe birak ematen dituzten bitartean".

Euskal Legebiltzarreko prentsaurrekoan Pastorrek Legebiltzarraren gaurkotasunari errepasoa egin dio eta gogoratu du sozialistek  landutako gai batzuk etxebizitzarekin, osasunarekin, hezkuntzarekin, gizarte elkarrizketarekin, lankidetzarekiko laguntzarekin lotura dutela eta, aldiz, nazionalistek "jarraitzen dutela eztabaidatzen euskal herritarrek gure jaia egun batean edo bestean ospatu behar dugun edo noraino heltzen diren Euskal Herriko isobarak, eta han gelditzen dira, noria aberkoian birak ematen”.  Nabarmendu duenez, “sozialistentzat kalean gertatzen den hori da erroa.  Eta horiek ebazteko hemen eta kanpoan egiten dugu lan.  Eta ez digu ezerk helburu horretatik aldendu beharko, batek baino gehiagok jendeari benetan interesatzen zaionarekin zerikusi gutxi duten zenbait eztabaida artifizial atera nahi badu ere”.

Hori dela-eta, Kontzertuaren inguruan hasitako polemika ere aipatu du. Eztabaida hori “artifiziala eta artifiziosoa da, Pere Navarrok hasi du eta komunitateak duen benetako arazoarekiko arreta aldendu du, hau da, janaren inguruko gaien kudeaketa txarra dela; gainera, EAJk eta PPk pozik eta modu artifizialean ere bat egin dute eztabaida horrekin, helburu bakar batekin, sua piztekoa alegia”.  “Kontzertua ez dago zalantzan, eta Kupoa definizioz itzulgarria da, urtero kalkulua egiteari dagokionez eta bost urtean behin proportzioari dagokionez", gogoratu du. Halaber, Gobernu zentralari eta euskal Gobernuari, “EAJri eta PPri”, zer egin nahi duten definitzeko eskatu die “Kupoa gobernu biren arteko bileretan finkatzen baita”.

Hori guztia dela-eta, garrantzitsuena oposiziotik “kalera begira” lan egitea dela dio, eta ohartarazi du Urkullu lehendakariak berandu erantzuten badu eta herriaren arazoei aurre egin gabe jarraitzen badu "sozialistak ez garela ezer egin gabe geldituko, oposizioan orain arte izan dugun lidergo politikoarekin lan egiten jarraituko dugu”.  “Herria aurrera ateratzeko dugun ekimen-gaitasuna burutzen jarraituko dugu, legegintzaldia hasi zenetik egin dugun bezala.  Gobernu paralizatu eta kaskarraren aurrean, sozialistek jarraituko dugu konponbideak eta aukera eskaintzen euskal gizarteak dituen arazoen aurrean”, esan du amaitzeko.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak