Irismena
Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra (PSE-EE) alderdiak dituen gune eta on-line zerbitzuetara sartzeko eta horiek erabiltzeko baldintza orokor nagusiak jaso dira agiri honetan. Aitorpen hau jaso duten edo horretarako esteka duten PSE-EEren Interneteko gune eta zerbitzu guztietan aplikatzekoa da. Partido Socialista Obrero Español alderdiaren titularreko gune eta zerbitzuak; alderdiak Errekalde Zumarkalea kaleko 27. zenbakiko 4. solairuan (Bilbo, Bizkaia) du egoitza soziala eta G-28477727 IFK du.
Webgunea edo horren on-line zerbitzuak erabiltzeak berariaz berekin dakar baldintza orokor hauen onarpena, erabiltzaileak horietan sartzen denean argitaratuta dagoen bertsioan jasotakoak, alegia; horrez gain, web gune edo zerbitzu jakin batzuetan beste baldintza partikular batzuk ezarri ahal dira. Aipatutako Baldintzak aplikagarriak dira, kasuan-kasuan derrigorrez beste beharreko Baldintza Orokorrak edozein izanda ere.
Pribatutasun politikaren laburpena.
Partido Socialista Obrero Español alderdiak jakinarazten dizu galdeketa elektronikoen edota posta elektronikoaren bidez emandako datu guztiak konfidentzialtasun osoz landuko direla, Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Legeak, abenduaren 13koak, xedatutakoarekin bat etorriz.
Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra
Errekalde Zumarkalea, 27. zk.a, 4. solairua,
Bilbo (Bizkaia)
Edo ondoko helbide elektronikoaren bidez: prensa@socialistasvascos.com.
PSE-EEk gain hartzen du datuak arduraz eta konfidentzialtasunez erabiltzeko konpromisoa; erabiltzaileen datuak lege-eskakizunekin bat etorriz tratatuko direla agintzen du, eta PSE-EEk bakar-bakarrik erabiliko dituela aipatutako helburuarekin: komunikatzea, informatzea eta administratzea, baita datuak biltzeko galdeketan azaldutako xedearekin ere.
Bildutako datuak aproposak eta egokiak dira, ez dira gehiegizkoak izango datuak biltzen diren bakoitzean azaltzen den esparru eta helburuak aintzat hartuta. Erabiltzaileak izango du, kasu guztietan, emandako datuen egiazkotasunaren ardura, eta PSE-EEk ondoko eskubidea du: kanpoan utz ditzake erregistratu diren eta datu faltsuak eman dituzten erabiltzaileak. Gainera, egokiak izan daitezke beste lege-ekintza batzuk gauza ditzake.
Orrialdeetan edo web aplikazioetan dauden galdeketak bidaliz gero (aldez aurretik "klik" egin behar da Lege-ohar hau onartzeko), edo posta elektronikoko mezu bat bidaliz gero, bidaltzaileak galdeketetan sartutako datuen tratamendu automatizatua egiteko baimena ematen du. Edozein kasutan ere, emandako datuak ezingo zaizkio beste bati eman, dagokion aplikazio edo webean berariaz azaldutako kasuetan izan ezik.
Erabiltzaileak onartzea.
PSE-EEren "gune" edo on-line zerbitzuek, Interneten dauden eta PSE-EErenak diren hainbat informazio, zerbitzu, programa edo datutan sartzeko aukera ematen dute (aurrerantzean, "edukiak"), baita gara daitezkeen eta ERABILTZAILEAK eskura ditzakeen beste batzuetan ere. ERABILTZAILEAK gain hartzen du guneen eta on-line zerbitzuen erabileraren ardura. Ardura horren barruan, zenbait zerbitzu edo edukitara sartzeko beharrezkoa izan daitekeen erregistroa ere sartzen da. Erregistro horri dagokionez, ERABILTZAILEAK egiazko informazio bidezkoa emateko ardura izango du.
PSE-EEk bere gunearen bidez eskaintzen dituen eduki eta zerbitzuak egoki erabiltzeko konpromisoa gain hartzen du ERABILTZAILEAK, eta, ondoko betebeharra ere hartzen du gain, besteak beste: ez ditu erabiliko (i) bidezkoak ez diren, legez kontrakoak diren edo fedearen edo ordenu publikoaren aurkakoak diren jardueretarako; (ii) ez du eduki edo propaganda arrazistarik, xenofoborik, pornografiko ez-legalik, terrorismoaren apologia egiten duen edukirik, edo legeak baimentzen ez duen beste bazterkeria motarik zabalduko; (iii) ez du kalterik sortuko PSE-EEren edo PSOEren, horien hornitzaileen edo beste hirugarren batzuen sistema fisiko edo logikoetan; ez du sarean informatika-birusik edo lehen aipatutako kalteren bat sor dezakeen beste sistema fisiko edo logikorik sartuko; (iv) ez da saiatuko beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoko kontuetan sartzen edo, kasua balitz, erabiltzen, eta ez da saiatuko beste horien mezuak manipulatzen.
Informazio pertsonalari eta pribatutasunari buruz
PSE-EEk bere web-guneetako erabiltzaileen pribatutasuna babesteko konpromisoa du; datuak babesteko oinarrizko eskubidea aldezten lagundu nahi dugu, herritarrek euren buruari buruzko informazio guztia eduki eta erabiltzeko duten gaitasuna baita. Horretarako, zehatz-mehatz betetzen ditugu Europar Zuzenbidea, Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoa eta aipatutako Legea garatzeko arautegia, eta gure web-guneetako erabiltzaileak diren edo gure on-line zerbitzuetara sartzen diren pertsona fisikoen datu pertsonalen tratamendua, askatasun publikoak eta oinarrizko eskubideak babesteko betebeharra dugu, bereziki, bakoitzaren eta familiaren ohoreari eta intimitateari dagokienez. Horretarako, datuen tratamendu konfidentziala bermatzeko beharrezkoak diren baldintza teknikoak garatu ditugu, baita galdu, aldatu edo beste batzuek iruzurrez eskura ez ditzaten beharrezkoak direnak ere.
Euskadiko Alderdi Sozialista- Euskadiko Ezkerrak (PSE-EE) jakinarazten dizu galdeketa elektronikoen bidez, posta elektronikoaren bitartez edota web-guneetako zerbitzuetan izena emanez ematen dizkiguzun datu pertsonal guztiak konfidentzialtasun osoz tratatuko dituela, Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoak, abenduaren 13koak, exijitutakoarekin bat etorriz. Hori dela eta, bermatu egiten dugu aipatutako datuak Legeak xedatutako segurtasun-mailaren arabera tratatzen direla, eta horien manipulazioa edo erabilera galarazten dela, baita beste batzuek baimenik gabeko erabiltzea ere, zein helbururako eskatu diren eta beste helburu batzuetarako erabili ahal ditzaketelako.
Emandako datu pertsonal guztiak Datuak Babesteko Agentziaren Erregistro batean inskribatuko fitxategi batean sartuko dira, eta PSOE da fitxategi horren titular eta arduraduna.
PSE-EEren guneetan edo on-line zerbitzuetan eskatzen diren datu pertsonalek --esaterako, helbide elektronikoa, izena, etxeko posta-helbidea, telefono-zenbakia, demografia-informazioa (adina, generoa, lehentasun eta interesak, posta kodea...)--, helburu bakarra izango dute: zein zerbitzuetarako eskatu eta horiek ematea, eta erabiltzaileekin komunikazio arina izatea; horretarako, edozein bitarteko erabiliz (posta-helbidea edo helbide elektronikoa, telefono finkoa edo mugikorra, SMS, Internet, berehalako mezu-aplikazioak etab.) erabilgarritzat jotzen dugun informazioa eta gure jarduera politikoari buruzko berri garrantzitsuenak bidaliko ditugu; bereziki, hauteskunde-kanpainekin, hautagaitzekin, deialdiekin, ekitaldi publikoekin, gure liderren diskurtso eta agerpenarekin, etab.ekin zerikusia duten ekintzen berri. Edozein kasutan, PSE-EE da datuen jasotzaile bakarra, eta informazioa web-gunearen administrazioa kudeatzeko edo barne-azterketa estatistikoak eta konfidentzialak egiteko erabil daitezke.
Erabiltzaileak bermatu egiten du emandako datu pertsonal guztiak egiazkoak eta zuzenak direla, eta PSE-EEk eskubidea du datu faltsuak eman dituzten erabiltzaileak web-guneetatik kanporatzeko. Horrez gain, Zuzenbidearen arabera egokiak diren ekintzak ere gauza ditzake.
PSE-EEk ez du ardurarik gai horren inguruko datuak ez-zuzenak edo faltsuak badira.
PSE-EEk erabiltzailearengandik PSE-EEko zenbait gune edo zerbitzutatik jasotako informazioa edo PSE-EEren beste zerbitzu batzuen bidez jasotako informazioa konbina dezake, arreta pertsonalizatuago eta zerbitzu hobea eskaintzeko.
Gure sistemek bidalitako informazioa jasotzen ez jarraitzeko eska daiteke edozein unetan, baita gure erregistroekiko baja ere. Horretarako, honetan jarritako helbide elektronikoa erabili behar da, eta Zuzenbideak baliozkoa den identifikatze-bitartekoa gaineratu beharko da. Zerbitzuarekiko baja edo gure datu-basean datu pertsonalekiko baja, eskaera egin eta ahalik eta lasterren egingo da.
PSOEk datuen egiazkotasuna izango du helburu, eta eragindakoaren egoeraren arabera eguneratzen saiatuko da. Erregistratutako datu pertsonalen zati bat edo datu guztiak zuzenak ez badira, bertan behera utziko dira eta ofizioz ordezkatuko dira datu zuzen edo osatuekin.
Halaber, baja PSE-EEren ekimenez ere egin daiteke, erabiltzaileak PSE-EEren Interneteko Jokaera Kodea urratzen badu. Edozein modutan, gure web-guneren batean edo on-line zerbitzuren batean sartu den erabiltzailea, gure datu-basean alta emanda badago, baja emango diogu ondoko kasuetan:
- a. Gure guneetara edo zerbitzuetara sartzeko identifikatzailea edo pasahitza gaizki erabiltzen badu.
- b. Nahita gezurra esaten badu datu pertsonalak emateko orduan (esaterako, NAN edo izena).
- c. Etika eta zibismoaren beharrezko arauak betetzen ez baditu: foroetan PSE-EEko gune edo zerbitzuetako beste erabiltzaile batzuk iraintzen baditu.
- d. Gainontzekoen eskubideen aurka egiten badu.
- e. Jarrera homofobo, xenofobo, arrazista, matxista edo Konstituzioak edo Legeak babestutako edozein bazterkeria mota egin edo adierazten badu.
- f. PSE-EEren edo PSE-EEko kideren baten interesen aurka egiten badu, berariaz eta kalte egiteko xedez.
- g. Baja, gainera, ofizioz egin daiteke zein helbururako bildu edo erregistratu eta helburu hori dagoeneko beharrezkoa edo egokia izateari uzten dionean.
Web edukien jabetza intelektuala eta industriala
Web-gunea osatzen duten elementu guztiak, eta egitura, diseinua eta iturburu-kodea, eta han jasotako edukia (titulu iragartzailea, irudiak, soinua, audioa, bideoa, software edo testuak; markak edo logotipoak, koloreen konbinazioa, egitura eta diseinua, erabilitako materialen aukeraketa, funtzionamendurako, sartzeko eta erabiltzeko beharrezkoak diren ordenagailu-programak) PSE-EErenak dira eta jabetza intelektual eta industrialaren inguruko arautegiaren bidez babestuta daude. Eskubide guztiak erreserbatuta daude. Dena dela, ulertu egiten da PSE-EErekin behin-behingoz lan egiten duten entitateek titulartasun osoa izan dezaketela euren edukiei, logotipoei eta markei dagokienez. Web-guneko erabiltzaileek edukien erabilera pribatu eta pertsonala baino ezingo dute egin. ERABILTZAILEAK gain hartzen du PSE-EEren titulartasunpeko Jabetza Intelektual eta Industrialaren eskubideak errespetatzeko konpromisoa. Guneko elementuak ikusi eta inprimatu, kopiatu edo ordenagailuaren disko gogorrean edo beste euskarri fisiko edo birtual batean bildu ahal ditu. Guztiz debekatuta dago web-gunea edo horren elementuetako bat merkataritza-helburuekin edo legezkoak ez diren helburuekin erabiltzea. PSE-EEk ez du inolako ardurarik izango beste batzuek web-gunearen edukiaren inguruan egiten duten erabilera dela-eta, eta dagokion ekintza zibil eta penal guztiei ekin ahal izango die erabiltzaileak horietako eskubideren bat urratuz gero.
Mugarik gabe erabiltzaileak ematen dituen edukiei dagokienez, ulertuko da askatasun osoz erabil daitezkeela eta bestelakorik esaten ez den arte.
Cookieak
www.socialistasvascos.com web-guneak zenbait "cookie" erabiltzen ditu (informazio-artxibo txiki batzuk dira, PSE-EEren zerbitzariak orrialdean sartzen denaren ordenagailura bidaliko dituenak), ezinbestekoa baita web-gunearen funtzionamendu egokirako eta erabiltzaileak ondo ikus dezan. Web-gune honetan erabilitako "cookie"ak behin-behinekoak dira, erabiltzailearen saioa amaitutakoan desagertuko dira. Ez dira inoiz "cookie"ak erabiliko datu pertsonalei buruzko informaziorik jasotzeko.
Aldaketak
Web-guneko prestazioak hobetzearren, PSE-EEk ondoko eskubidea egikari dezake edozein unetan eta erabiltzaileari aldez aurretik jakinarazi gabe: prestazioa, konfigurazioa, zehaztapen teknikoak eta web-guneko zerbitzuak aldatu, handitu edo epe baterako etetekoa. Halaber, ondoko erabilera-baldintzak edozein unetan aldatzeko eskubidea du, baita beste baldintza partikular batzuk aldatzekoa ere.
Ardura baztertzea
PSE-EEk ez du ardurarik izango web-gunean ager daitezkeen akats tipografiko, formal edo numerikoen inguruan, ezta informazioaren zehaztasunaren inguruan egon daitezkeen akatsen ardurarik ere. PSE-EEk du inolako ardurarik izango web kalterik edo oinazerik sortuz gero: edukietan akatsik badago edo zerbait agertzen ez bada, ataria ikusteko moduan ez badago edo edukietarako kaltegarriak diren birusak edo programa kaltegarriak edo txarrak sartzen badira horiek galarazteko beharrezkoak diren teknologia-neurriak hartu baditu ere.
Hiperestekak
www.socialistasvascos.com web-gunean jasotako hiperestekek beste batzuen web-orrialdetara zuzen gaitzakete. PSE-EEk ez du ardurarik izango gune horietan dauden eduki, informazio edo zerbitzuen inguruan; informatzeko helburua baino ez dute izango, eta ez dago loturarik PSE-EEren eta aipatutako guneetan dauden eduki edo titularren jabe diren pertsona edo entitateen artean.
Aplikagarri den legeria eta jurisdikzioa
PSOEren eta erabiltzaileren arteko harremana, Espainiako arauen arabera arautuko da, eta edozein liskar sortuz gero, Madrilgo Epaitegi eta Auzitegietan ebatziko da.