Zuk zeu PSE-EE

Zeure proposamena egin

Itzuli

PSE-EEren proposamenak

Zerbitzu publikoen defentsa

Ekoizpen ekonomia eta enpleguaren sorrera sustatzeko akordioa

Guztion lehentasuna, ekonomia suspertzea, kreditua erraztea eta enpresei laguntzea eta ondoko planen bidez enplegua sortzea izan behar da:

  1. Epe luzeko langabetuei eta esperientziarik ez duten gazteei zuzendutako Enpleguko berariazko plana; horretarako, talde horiek kontratatzeagatiko laguntzak emango dira, eta eragin handiagoa izango du plan horrek langabezia tasa handiena duten eskualdeetan.
  2. Enpresak Suspertzerako berariazko plana, finantzaketa bermatzeko; horretarako, Euskadin enplegua sortzen duten, esportazio kontratuak sustatzen dituzten edo I+G+b-n balio erantsi handiko inbertsio proiektuei ekiteko urratsean diren eta kaudimendun proiekturik duten enpresentzako abalak emango dira.
  3. Ikerketari eta garapenari bultzada ziklo-aurkakoa, ezagutzak sortzen duen balio erantsiarekin lehiatu ahal izateko.  Gure ekonomia-sektorearen hazkundea (ezinbestekoa da enplegua sortzeko) bakarrik izango da posible ekoizpen sektoreari aplikatutako ezagutza handiagoan oinarritzen bagara; horrek beste merkatu batzuekin lehiatuz esportatzeko aukera emango digu.
  4. Azpiegitura estrategikoetan eta zientzia proiektu berritzaileetan inbertitzeko plana.
  5. “Euskadi Funts” bat finkatzea enpresa-ekimen berriei kapitala emateko; funts horietara egiten diren ekarpen pribatuek ez dituzte zergarik ordaindu beharko, betiere 60.000 euroko mugarekin.
  6. “Renove” planekin jarraitzea eta horien ekonomia-hornidura handitzea (makinak, ibilgailua, etxeetako energia efizientzia, etab.), betiere Autonomia Erkidegoko industria eta merkataritza sektoreen jarduerari laguntzen badiote.
  7. Administrazioen, enpresaburuen eta sindikatuen arteko akordioa enpresetan enplegu kopuru berberarekin jarraitzeko; horretarako, zailtasunak dituztenetan lanaldiak eta soldata-mailak murriztuko dira eta Jaurlaritzak horren kostuaren zati bat ordainduko du.

Iruzkindu

Gai honetako proposamen gehiago