Herrialde eredua
Euskal erakunde-egitura berrikustea eta admnistrazioa berritzea
- Erakundeen arteko itun bat egitea; horren arabera, izaera exekutiboa duten erakundeek (Jaurlaritza, Aldundiak eta Udalak) bere gain hartuko dute berariaz eskumenekoak dituzten gaietan bakarrik gastatzeko konpromisoa.
- Euskal administrazioek kudeatzen duten sektore publikoa dimentsionatzea, eta enpresa publiko bakar bat osatuko dute jarduera esparru bereko guztiak (adibidez: errepideak, enplegua, turismoa, berrikuntza, informatika, etab.).
- Lurralde Historikoen Legearen erreformari ekitea, baita kapitulu honetan adostutako aldaketak burutzeko aldatu beharreko lege guztiena ere.
- Udalen Legea ahalik eta lasterren onestea.
- Aurreko guztiarekin ados, Euskal Administrazio Publikoaren erreforma osoaren aldeko akordio zabala; erreforma horrek Autonomia Erkidegoko hiru administrazio mailak gain hartuko ditu (Jaurlaritza, Aldundiak eta Udalak) eta kalitatezko Funtzio Publiko efizientea ekarriko du berekin; horretarako, mugikortasunaren, malgutasunaren eta ekoizpena handitzeko irizpideak sartuko dira.