Zuk zeu PSE-EE

Zeure proposamena egin

Itzuli

PSE-EEren proposamenak

Herrialde eredua

Euskal erakunde-egitura berrikustea eta admnistrazioa berritzea
  1. Erakundeen arteko itun bat egitea; horren arabera, izaera exekutiboa duten erakundeek (Jaurlaritza, Aldundiak eta Udalak) bere gain hartuko dute berariaz eskumenekoak dituzten gaietan bakarrik gastatzeko konpromisoa.
  2. Euskal administrazioek kudeatzen duten sektore publikoa dimentsionatzea, eta enpresa publiko bakar bat osatuko dute jarduera esparru bereko guztiak (adibidez:  errepideak, enplegua, turismoa, berrikuntza, informatika, etab.).
  3. Lurralde Historikoen Legearen erreformari ekitea, baita kapitulu honetan adostutako aldaketak burutzeko aldatu beharreko lege guztiena ere.
  4. Udalen Legea ahalik eta lasterren onestea.
  5. Aurreko guztiarekin ados, Euskal Administrazio Publikoaren erreforma osoaren aldeko akordio zabala; erreforma horrek Autonomia Erkidegoko hiru administrazio mailak gain hartuko ditu (Jaurlaritza, Aldundiak eta Udalak) eta kalitatezko Funtzio Publiko efizientea ekarriko du berekin; horretarako, mugikortasunaren, malgutasunaren eta ekoizpena handitzeko irizpideak sartuko dira.

Iruzkindu

Gai honetako proposamen gehiago