Enplegu eta ekonomia hazkundea
Gure gizarte ereduaren eta oinarrizko zerbitzu publikoen jasangarritasunerako akordioak
- Oinarrizko zerbitzu publikoen katalogoa definitzea eta negoziatzea (Hezkuntzan, Osasunean eta Gizarte Politiketan), baita horien jasotzaileak ere; horrela bada, finkatu egingo da egungo ekonomia-krisi egoeran zein ezingo diren ukitu, zein geldi daitezkeen aldatu gabe ekonomia eta enplegua berpizten hasi arte eta zein alda daitezkeen.
- Gure Gizarte Babeseko eredua berritzeko plan orokorra, geroko iraunkortasuna bermatu ahal izateko eta XXI. mendeko euskal gizartearen beharretara egokitzeko.
- Hezkuntza sistema eta osasun sistema modernizatzea: Hezkuntza arloan (Hirueletasuna, Eskola 2.0 eta Lanbide Heziketa) eta osasun arloan (kronikoen estrategia eta ospitale-inbertsioak eta horiekin lotutako zientzia-inbertsioak) azken urte hauetan hasitako programak sustatzen jarraitzea.
- Zerbitzu Publikoen erabilera iraunkorragorako baldintzak sustatzea, Jaurlaritzak administrazio guztiekin koordinatuta.