Zuk zeu PSE-EE

Zeure proposamena egin

Itzuli

PSE-EEren proposamenak

Enplegu eta ekonomia hazkundea

Gure gizarte ereduaren eta oinarrizko zerbitzu publikoen jasangarritasunerako akordioak
  1. Oinarrizko zerbitzu publikoen katalogoa definitzea eta negoziatzea (Hezkuntzan, Osasunean eta Gizarte Politiketan), baita horien jasotzaileak ere; horrela bada, finkatu egingo da egungo ekonomia-krisi egoeran zein ezingo diren ukitu, zein geldi daitezkeen aldatu gabe ekonomia eta enplegua berpizten hasi arte eta zein alda daitezkeen.
  2. Gure Gizarte Babeseko eredua berritzeko plan orokorra, geroko iraunkortasuna bermatu ahal izateko eta XXI. mendeko euskal gizartearen beharretara egokitzeko.
  3. Hezkuntza sistema eta osasun sistema modernizatzea:  Hezkuntza arloan (Hirueletasuna, Eskola 2.0 eta Lanbide Heziketa) eta osasun arloan (kronikoen estrategia eta ospitale-inbertsioak eta horiekin lotutako zientzia-inbertsioak) azken urte hauetan hasitako programak sustatzen jarraitzea.
  4. Zerbitzu Publikoen erabilera iraunkorragorako baldintzak sustatzea, Jaurlaritzak administrazio guztiekin koordinatuta.

Iruzkindu

Gai honetako proposamen gehiago