Zuk zeu PSE-EE

Zeure proposamena egin

Itzuli

PSE-EEren proposamenak

Erreforma fiskala

Iruzurrari aurre egitea eta zerga sistema berria ezartzea

Eusko Legebiltzarrean Euskadi osorako zerga-politika eztabaidatu eta erabaki behar da, betiere osotasun ikuspegiarekin, hiru lurraldeen arteko koordinazioa eta harmonizazioa lortzeko, euskal legeek finkatzen duten moduan.  Ondoren, adostutako zerga-esparrua Lurraldeetara igorriko da, haiek azken zerga arauak izapidetu ditzaten.

Zerga sistema bidezkoago eta efizienteagoa behar dugu, non ordaindu behar duenak dagokiona ordainduko duen.

Gure fiskalitatearen sakoneko erreforma horrez gain, PSE-EEko berehala aplikatu beharreko egoeraren araberako zenbait zerga-neurri proposatzen ditu; zerga-neurri horien emaitzak 2014an ikusiko lirateke eta lortzen diren baliabideak datorren urteko Aurrekontuan sartuko dira:

  1. Urteko 120.000 eurotik gorako errentei PFEZren gehienezko tasa % 60ra igotzea hiru urtez.
  2. Orokorrean, 25 langile baino gutxiago dituzten enpresei Sozietateen gaineko Zergaren tasa % 18ra jaistea.
  3. Urteko 2 milioi eurotik gorako etekinak dituzten eta enplegua sortzen inbertitzen ez dituzten enpresei, Sozietateen gaineko Zergaren tasa hiru puntutan gehitzea.
  4. 1,5 milioi euro baino gehiagoko ondasun pertsonalak dituztenentzat, Aberastasunaren gaineko Zerga berri bat sortzea.
  5. Berehala baliabideen maila bat bermatuko duten beste zerga-neurri osogarri batzuk.

Gai honetan lehentasunak ondokoak izan beharko dira: iruzurrari eta zergen ordainketaren saihespenari aurre egitea.  Horretarako, Iruzurraren Aurkako baterako Plan bat premiaz jarriko da abian. Hiru Foru Ogasunek eta Eusko Jaurlaritzak egin eta onetsi beharko dute aipatutako plana. Gainera, zerga paradisuak kentzeko helburu dituzten beharrezko neurriak sustatuko dira.

Iruzkindu

Gai honetako proposamen gehiago