Prentsa-aretoa

Berriak

Ares: “Ez dugu oinarrizko printzipio etiko eta demokratikorik murriztuko akordio txiki kafeinagabeak erraztearren”

* PSE-EEko Antolaketako idazkariaren ustez, "ona da" Zoru Etikoa Bake eta Bizikidetzarako Planean sartu izana, baina "ez da nahikoa", izan ere, ETAren terrorismoaren inguruan ikuspegi edulkoratua duen agiri baten eranskina baino ez da.

* "Euskal Sozialistentzat akordioak garrantzitsuak dira, adostasunak garrantzia du. Baina edukiek garrantzi handiagoa dute. Eta ez dugu atzerako pausurik emango, ezta oinarrizko printzipio etiko eta demokratikorik murriztuko ere akordio txiki kafeinagabeak erraztearren”.

* "EH Bildurekin adostasuna lortzearren eskakizun etiko eta demokratikoak murriztea akats larria da, batez ere terrorismoaren alde egin zutenek edo mundu hori justifikatu zutenek gelditasun handia erakusten badute gutxieneko kritika eginez euren iragana berrikusi behar dutenean".

Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzarako Planak “jatorrizko akatsetan" ainguratuta jarraitzen du “eta jarraitzen du terrorismoa bi bandoren arteko gatazka baten ondorioa izan dela dioen ideiarako bidea egiten, nahiz eta gure herrian proiektu totalitario bat ezarri nahi izan duen banda terrorista baino ez izan".  Horixe da Euskal Sozialistek atera duten ondorioa Urkulluren gobernuak aurkeztu duen agiri berria aztertuta. Agiri horrek, hogeita hamar bat zuzenketa eta PSE-EE eskatutako Zoru Etikoa jaso baditu ere, “oraindik ez da nahikoa, anbiguoa da eta ez da eraginkorra”.

Euskal Sozialisten Antolaketarako idazkariak, Rodolfo Aresek, kritika egin du agiriak oraindik jatorrizkoaren azterketa, printzipioak eta filosofia dituela, “azaleko konponketa batzuk egin badituzte ere”.  Agiriak, terrorismoaz hitz egin beharrean, indarkeriaz hitz egiten du ETAren jarduera definitzeko, eta hilketak aipatu beharrean, heriotzak aipatzen ditu terrorismoaren emaitzak aztertzeko orduan.  Adibide horiekin, beraz, ikus daiteke Urkulluren gobernuak “lengoai anbiguoa eta korapilatsua” eta “bitartekarien ingeniaritza” erabiltzen dituela zenbait “mikro akordio” lortzeko Euskadiko lau alderdi handiekin. Horren ondorioz, testuak “errealitatea apaintzen du eta ETAren alde egin dutenen ardurak alde batera utzi ditu adostasuna lortzeko helburuarekin eta edukiari garrantzia eman gabe”.

“Euskal Sozialistentzat akordioak lortzea oso garrantzitsua da, adostasunak garrantzia du.  Baina edukiek garrantzi handiagoa dute. Eta ez dugu atzerako pausurik emango, ezta oinarrizko printzipio etiko eta demokratikorik murriztuko ere akordio txiki kafeinagabeak erraztearren”, azpimarratu du Aresek. Gainera, Eusko Jaurlaritzak uko egin diola “kontaketaren batailan eta memorian inplikatzeari” dio, eta tresna horiek ezinbestekoak direla terrorismoa etika, gizarte eta politika maila deslegitimatzeko. “Memoria ondokoa da solilik: "ETA hil itzazu", besteekiko mehatxu eta bortxaketak, mendetasuna eta ETAren alde egin eta justifikatzea edo sufrimendua sozializatzeko Oldartzen ponentzia lotsagarria", gaineratu du.

Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetzarako Plana ez da oso errealista eta bideragarri, Legebiltzarreko Bake eta Bizikidetzarako Ponentziara mikro akordio deitzen dituzten horiek baino ez dituztelako bidali nahi, ulertu eta gain hartu gabe ponentzia horrek ez duela balio eta, horrez gain, ikusi izan dela ez dela bideragarria. "Irailean POnentzia horretan aurrera egiteko eta lan egiteko baldintzarik ez bazegoen, are gutxiago orain; batez ere Sortuko agintari ezagun batzuek historiako iragan beltzena harrotasunez aldezten entzun eta gero”, esan du. Hori dela-eta, Aresek Urkulluren gobernuari gogoratu dio “EH Bildu- Sortuk ahaleginak egin behar dituela (eta hori ezin zaie gainontzekoei eskatu) iraganean izan duen ETAren estrategia bortitzarekiko mendetasuna  berrikusteko, egindako kaltea onartzeko eta jolas demokratikoaren arauak errespetatzeko”.

Rodolfo Ares gaur goizean Bilbon ema duen prentsaurrekoan Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetzarako Planari buruz hitz egiteko
Rodolfo Ares gaur goizean Bilbon ema duen prentsaurrekoan Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetzarako Planari buruz hitz egiteko

Beste berri batzuk...

Berri honetara lotuta dauden artxiboak

Iruzkinak