Aresek Eusko Jaurlaritzari eta gobernu zentralari eskatu die Terrorismoko Biktimen Oroimenezko zentroa “egia bihur dezaten”
Euskal Sozialistek kezkaz ikusi dute zer nolako "lengoaia anbiguoa” erabiltzen duen Gobernu nazionalistak Oroimenarekin eta Bizikidetzarekin lotutako proiektuetan soilik “lauren arteko" ituna lortzeko, baina akordio horren edukia ez zaio axola
Euskal Sozialistek Eusko Legebiltzarrean Legez besteko proposamen bat aurkeztu dute. Horren bidez, Espainiako Gobernuari “ahalik eta eperik laburrenean Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroa egia bihurtzeko lanekin jarrai dezan" eta Eusko Jaurlaritzari "Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroa sustatzeko ekintzekin jarrai dezan eta helburu hori lortzeko Espainiako Gobernuari ahalik eta gehien lagun diezaion” eskatu die.
PSE-EEko Organizazioko idazkariak, Rodolfo Aresek, azaldu du proposamen hori egin dutela PSE-EE kezkatuta dagoelako Gobernu nazionalistak eta Batasunaren munduak aspaldi honetan Euskadin Oroimenarekin eta Bizikidetzarekin lotutako gaietan zer urrats eman dituzten ikusita; urrats horiek, Urkulluren gobernuak “guztiak pozik uzteko” egin duen saioaren ondorioa da eta, bitartean ezker abertzaleak "ez ditu eman beharreko urratsak eman iraganean indarkeriaren alde egitearen ondorioz duen ardura gain hartzeko".
Aresek kritikatu egin du Urkulluren gobernuak hizkuntza “korapilatsua” erabiltzen duela halako gaien inguruan hitz egiteko “guztiak pozik utzi nahi dituelako eta beharrezko oinarrizko argitasunari uko egiten diolako”. “Gobernuaren helburua kosta ahala kosta lauren arteko akordioa lortzea dela ematen du, edukiarengatik gehiegi kezkatu gabe”, esan du Aresek. Gainera, ohartarazi du Sozialistek ez dutela utziko helburu garrantzitsuarekiko arreta hausten, hau da, ETA behin betiko desagertzekoa, armak behin betiko emateko bigarren helburu horren aldean. Aresek kritikatu egin du, adibidez, egoera horiei buruz hitz egin dutenean “biolentziaz” hitz egin dutela "terrorismoaz" hitz egin beharrean, edo "heriotza" hitza erabili dutela ETAk egindako hilketak esan beharrean.
Sorturen jarrera ere kezkagarria da ezen, "aurrera pausuak eman beharrean, jarraitzen baitute indarkeria justifikatzen, haien ustez, gatazka politikoaren aitzakiarekin". Aresek ezker abertzaleari "iraganean indarkeriaren alde egitearen ondorioz dituzten ardurak gain har ditzaten" eskatu du; gainera, esan die ezin dutela gainontzekoei zerotik hasteko eskatu “etorkizuna eraikitzeko beharrezkoak diren oinarrizko printzipio etikoak gain hartu gabe”. “Geldoago joateko prest gaude, baita gelditzeko ere, lehengo Batasunako munduak aurrea egin dezala, baina haiek aurrera egin dezaten ez gaude atzera pausuak emateko prest”, esan du.
Euskal Sozialistek jarraituko dugu esaten guztiok eskatu behar diogula ETAri desagertu behar dela inolako baldintzarik jarri gabe, eta horixe dela herri eta gizarte bezala dugun helbururik nagusiena. Oroimenaren Institutuak —EAJk orain dela gutxi adostu du hori sortzea— eta Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroak —geldialdian— oinarrizko funtzioa dute helburu hori lortzeko, "terrorismoaren biktimei omenaldia egiteko, sortutako kalteak gogoratzeko, euskal gizartean terrorismoak sortu duen mina eta sufrimendua gogorazteko bitartekoak baitira".
Pasa den legegintzaldian Gobernu Sozialistak bakearen, oroimenaren eta bizikidetzaren aldeko politikei bultzada handia eman zien. Elkarrizketatik abiatuta ahalik eta adostasun handiena lortzen saiatu ginen politika, erakunde eta gizarte mailan; helburua, Bakearen eta Bizikidetzaren politika sendotasun demokratikotik eta Oroimenaren, Egiaren eta Justiziaren printzipioetatik abiatuta garatzea zen.
Helburu hori lortzeko zenbait neurri abian jarri genituen, hala nola, ETAren terrorismoaren biktimei eta beste biktima batzuei onarpena eta laguntza emateko dekretuak, terrorismoaren biktimak gogoratzeko eta horien oroimenezko ekitaldi batzuk, Memoriaren Mapa, Memoriaren Eguna, terrorismoaren biktimak ikasgeletan sartzea edo Carlton akordioa terrorismoa eta indarkeria errefusatzeko balore etiko eta demokratikoetan oinarritutako hezkuntza sustatzeko.
Ekimen horiek guztiek, euskal gizartean terrorismoak sortu duen drama, min eta sufrimendua gogortzeko helburua duen osotasun bat osatu dute eta osatzen jarraitu beharko dute. “Gerora begira inork ez dezala jarduera terroristak erabili edo justifikatu ustezko arrazoi politiko batzuk aldezteko”, gaineratu du.
