Prentsa-aretoa

Berriak

Barakaldoko Herriaren Taberna berriz inauguratu dute

Patxi Lopezek ohartarazi du Euskadi "ez doala ondo”, eta Lehendakariari egoera berriaren inguruan “ez nahasteko" eta langabeziari aurre egiteko lan egin dezala eskatu dio

Patxi López, Eider Gardiazabal, Alfonso García, Joséan Pastor, Iñaki Egaña, Rodolfo Ares eta Begoña Gil, Barakaldoko Herriaren Taberna berriz inauguratzeko-ekitaldian
Patxi López, Eider Gardiazabal, Alfonso García, Joséan Pastor, Iñaki Egaña, Rodolfo Ares eta Begoña Gil, Barakaldoko Herriaren Taberna berriz inauguratzeko-ekitaldian

Barakaldon, atzotik, Herriaren Taberna modernoago eta irekiago dute, nahiz eta taberna horrek, oraindik eduki duela 125 urte abian jartzeko zituzten oinarriak: ezkerreko pertsonen topagune izan, batez ere, herritarren beharrei erantzuteko leku izan. Bertan, idazten eta irakurtzen erakusten zieten hezkuntza jasotzeko aukera ez zutenei.  Baina oraindik egoera antzekoa da, 2014. urtean Euskadin “pertsona batzuk oso gaizki baitaude”.  Zehazki, 178.000 pertsonak ez dute lanik.


Berriz inauguratzeko ekitaldian, Euskal Sozialisten idazkari nagusi Patxi Lopezek, Bizkaiko Sozialisten idazkari nagusi José Antonio Pastorrek, Barakaldoko alkate Alfonso Garcíak eta Europar Hauteskundeetarako hautagai Eider Gardiazabalek, Ekain Ricok eta Maider Lainezek hartu zuten parte.


Euskal Sozialisten idazkari nagusi Patxi Lopezek, atzo Barakaldon berriz esan zuen horrek izan behar duela Eusko Jaurlaritzaren lehentasuna; hori dela eta, Urkullu lehendakariari eskatu dio “estatus berriekin ez nahasteko”, eta arreta handiago jar dezala "herri honen benetako arazoetan, hots, langabezian, krisian eta mila pertsonen egoera larrian”.


Langabeziari aurre egiteko eta ekonomia berritzeko, hain zuzen, PSE-EEk EAJrekin zenbait akordio izenpetu zituen, baina EAJk blokeatuta ditu krisiari aurre egiteko plan nagusiak:


- iaz Aldundiekin sinatutako Erakundeen arteko Akordioa


- Lanbide eta Hobetuz trebakuntza-programak


- urtarrilean Sozialistek sinatutako Enplegu plana.


Horrez gain, Euskal Sozialistek eskatu ondoren Eusko Jaularitzak sei hilabete behar izan ditu Udalei langabetuak kontratatzen laguntzeko diru-laguntzak onesteko. Deialdia urritik irekita zuen, eta Udalek, Barakaldokoak, besteak beste, eskaerak aurkeztu izan dituzte.


Maiatzaren 25a, gauzak aldatzeko aukera


Baina Eusko Jaurlaritzak soilik ez ditu politikak aldatu behar.  Maiatzaren 25ean europar herritarrek aukera dute “hersturaren eta murrizketen politikak aldatzeko, gure gizarte-ereduarekin nahita amaituko baitute”. “Hauteskunde horiek oso garrantzitsuak dira, gehiengo progresista zabala lortzen badugu, Europatik eskuinak ezarri dituen ekonomia- eta gizarte-politiken norabidea aldatu ahal izango dugulako”, nabarmendu du Lopezek.


Sozialistek ondokoak proposatzen dituzte hauteskunde hauetan:


- Gizarte-helburuak izango dituen inbertsio-programa bat abian jartzea. Programa horren oinarria gizarte-elkarrizketa izango da, eta ondokoak hartuko ditu gain:


- I+G+b-ko plan garrantzitsu bat, hezkuntzan eta trebakuntzan.


- Inbertsioen Europako Bankuaren funtsak handitzea, behintzat 10.000 milioi bideratzeko ETEei kapitala emateko.


- Europar industria-politika bat, bere garrantzia % 15etik % 20ra handitzeko.


- Gazteen enplegua bermatzeko funtsak hirukoiztea, 21.000 milioitara.


- Pobreziari aurre egiteko Funtsa laukoiztea.


- Europako Banku Zentralaren helburu nagusia prezioen kontrola izan beharrean, enpleguaren sorrera izan dadila lortzea.


Lopezek azaldu egin du hori guztia lortzeko ditugun baliabideak erabili behar direla “orain arte baliabide horiek taldearen elkartasunetik at gelditu baitira”:

- Europar Batzordeak berak kalkulatu du estatu kideek 80.000 milioi euro gehiago inberti ditzaketela hazkunde-politiketan, euren kontuetan eragin gabe..., hori egin dezatela.

- Batasunak Aurrekontua berezko baliabideekin handitu behar du, eta horretarako Finantza Transakzioen Zerga ezarri beharko da behingoz, ezer ordaindu gabe mugitzen baitira beste batzuek zergak ordaintzen dituzten bitartean.

- Iruzurrari benetan aurre egin beharko zio, urtero bilioi bat eurokoa baita (b-z), eta desagertu beharko diren zerga-paradisuetan dauden. Gainera, zerga-amnistiak debekatu beharko dira.  Hortxe baitago hazkunde-politiketarako behar dugun dirua.

- Eta zorra mutualizatu beharra dago.  Batzuek gal ez dezaten, beste batzuek irabazten duten bitartean.  Eta defizita murrizteko egutegi malgua ezarri beharko da.

- Eta gizarte-troika bat abian jarri behar da, gure ongizateko ereduaren alde egingo duena, eredu hori hautsiko duen egungo troikaren ordez.

“Bruselan gehiengo sozialdemokrata lortzen ez badugu, murrizketen gurpilean jarrituko dugu”, esan du Lopezek.