Prentsa-aretoa

Berriak

Celaak Uriarteri leporatu dio bikaintasun bekak murriztu dituztela eta ez dagoela talentua saritzeko politikarik

Isabel Celaá, Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeko legebiltzarkidea
Isabel Celaá, Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeko legebiltzarkidea

Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeko Hezkuntzako bozeramaile Isabel Celaaren ustez, bikaintasun-beken zenbatekoetan egin den “murrizketa handiak", eta beka horiek talentuaren araberakoak izan beharrean errentaren arabera izateak, erakutsi egiten du "Sailak ez duela zientzia eta ikerketa saritzeko politikarik, eta, aldiz, baditu baliabideak euskararako, gehiegizko kongresuak egiteko eta Gobernuaren aldeko berriak egingo dituzten komunikabideei ordaintzeko".

Celaak Gobernuko Kontseiluak atzo hartutako erabakiak ari da; izan ere, onetsi egin zuen “120.000 euroko kopuru eskasa ematea bikaintasuneko programa baterako”, eta familiaren errentaren arabera emango da.  “Beka horiek ez dira inon errentekin lotzen, ez direlako ikasleen baliabide falta konpentsatzeko, horretarako badira beste programa batzuk; beka horiek talentua sustatzeko dira”, nabarmendu du.

Bozeramaile sozialistak gogoratu du 2010ean, Patxi Lopezen gobernuaren agindupean, programa bat abian jarri zutela "emaitza akademikoak saritzeko eta ikerketa sustatzeko".  Beka horiek 3.500 eurorekin hornitu ziren, eta euskal unibertsitateetan ikasten jarraituko zuten 50 ikaslerentzat ziren; horrez gain, 6.000 euro eman ziren Euskaditik atera ziren hamar ikasleri; orain berriz, "1.000 euro daude ikasle bakoitzeko errenta mugatua duten 120 ikaslerentzat".

“Bikaintasunerako beka kez dira jende gehiagori kopuru txikiagoa emateko, sari txiki batzuk balira, botere publikoen babesa merezi dutenei identifikatzeko baizik, herrialderi beraien bikaintasuna emateko eta zientzia eta ikerketaren politikak finkatzeko”, esan du berriz.

Celaaren iritziz, deigarria da sailburuak emandako “aitzakia": baliabideak mugatuak direla esan du. Baina "Sail horrek iragarri berri du 335 milioi euro emango dituela euskararen politiketarako, orain dela gutxi zenbait mila euro erabili ditu aldeko komunikabideetan berriak erosteko, bere ekintzaren propaganda egiteko, edo 173.000 euro erabili ditu maiatzean Lanbide Heziketari buruzko Kongresu bat egiteko”. 

“Oso kritikoak gara politika horrekin, azken kontroleko osoko bilkuran ohartarazi genuen moduan.  Ez gaude ados emaitzarekin, oinarri duen filosofiarekin eta erabiltzen diren baliabideekin.  Eta bereziki kezkatzen gaitu egungo gobernuak ez egitea ikerketaren aldeko politika serio bat", esan du amaitzeko.

Beste berri batzuk...

Berri honetara lotuta dauden artxiboak

Iruzkinak