Euskal Sozialistek, Gobernu nazionalistaren aurrekontuei osoko zuzenketa aurkeztuko dizkiote
“Aurrekontu partida batean milioi bat gehiago edo gutxiago jartzeari buruz” eztabaidatzetik haratago joan eta “herrirako erabaki estrategikoak” hartzeko deia egin du, eta horretarako zerga eta erakunde erreforma egin beharko da
Euskal Sozialistek ez dute Gobernu nazionalistaren jolasean sartuko, ezen “egin nahi duten gauza bakarra murrizketak han eta hemen banatzea baino ez baita”. Hori dela-eta, Legebiltzarkide Taldeak osoko zuzenketa aurkeztuko dio Urkullu Lehendakariak aurkeztu dituen aurrekontuen sarreren kapituluari. PSE-EEko idazkari nagusiak, Patxi Lopezek, aurrekontu hauen aurrean beste aukera bat dagoela dio, aurrekontu hauek “etsipenaren eta Euskadi gobernatzeari uko egitearen ondorioa baitira”. Aukera hori burutzeko, “herrirako zenbait akordio estrategiko hartu behar dira krisiari aurre egiteko” eta hori guztia “aurrekontu partida batean milioi bat gehiago edo gutxiago jartzeri buruz eztabaidatzetik” haratago doa. Lopezek “negoziatzeko eta beldurrik gabe itunak egiteko” prest dagoela esan du baina “txeke zuririk gabe” eta ondoko lau oinarrizko premisekin: zerga erreforma “bidezkoagoa eta progresiboagoa”, erakunde eta administrazio mailako erreforma bikoizpenekin amaitzeko, oinarrizko zerbitzu publikoekin jarraitzea eta euskal ekonomia modernizatzeko eta enplegua sortzeko plan bat.
Euskal Sozialisten idazkari nagusiak Forum Europa- Tribuna Euskadi solasaldian parte hartu du eta Europak, Espainia keta Euskadik egun duten egoera ekonomiko eta politikoa aztertu du. Patxi Lopezek europar testuinguruaren giltzarriak ondokoak direla esan du: “liberalismoaren urrezko garaiaren” amaiera, “politika mailan boluntarista den eta mugarik gabeko merkatua duen” Europar Batasunaren amaiera eta sistema demokratiko eta konstituzionala deslegitimatzen duen Ongizateko Estatuaren narriadura. Horrez gain, nazio mailako giltzarriak ere aipatu ditu, alderdi politikoetan dagoen ustelkeria adibidez, baina baita gizartean iruzurraren bidez dagoena.
Patxi Lopezek sektore publikoak zorroztasunez jokatu behar duela aldeztu du, baina bere buruari galdetu dio zergatik ez den gauza bera gertatzen sektore pribatuarekin, krisia egon arren, enpresa handietako eta bankuetako zuzendariek langileek baino 100 aldiz gehiago kobratzen baitute batez beste. “Denon ahalegin eta arrazoizko hersturaren morala berriz aldarrikatzeko unea da. Moral horren arabera, lana eta ardura garrantzitsuagoak izango dira neurrigabeko aberastasunaren aurrean” eta gainera, ondokoa adierazi du: “hori uste osoarekin egiten bada, fiskalitate bidezkoago eta progresiboagoak gehiegikeriak mugatu beharko dituela".
Patxi Lopezen ustez, Eusko Jaurlaritzaren ekintzak horretan izan behar du eragina, sarreren politika “sakonki” berrikusi beharko dira, ez du soilik krisi garaian aldundiek biltzen dutena kudeatu behar. “Eta ez dut kalkulu artifizial batzuei buruz hitz egiten, norbaitek egin nahi zuen moduan. Sarrerak sakonki berrikusteaz ari naiz. Dagoeneko egin diren eta aurten ondorioak izango dituzten zerga erreformak aintzat hartu behar ditu; baita defizit helburua erlaxatzeko beharra eta zerga iruzurrari hobeto eta gogorrago aurka egitea era.
Gainera, Lopez Euskadi Funtsa sortzearen aldekoa da, enpresa ekimen berriei kapitala ematekoa. Esan du “funts horietarako ekarpen pribatuak (60.000 euroko ekarpenera arte) zergak ordaintzetik salbuestea proposatu dutela”.
Hori guztia dela-eta, Patxi Lopezek esan du Alderdi Sozialista "Euskadiren aldeko itun baten alde egiten jarraituko duela; itun horren arabera, herriko baliabide guztiak koordinatuko dira, Ongizate Estatua bermatzeko beharrezkoak diren erreformak abian jarriko dira eta euskal ekonomia modernizatu eta lehiakorra sendotzen lagunduko da”.