Prentsa-aretoa

Berriak

Eusko Legebiltzarrak hirueletasunaren aldeko Euskal Sozialisten Legez besteko Proposamena onetsi du

Eusko Legebiltzarrak, gaur goizean Euskal Sozialisten hirueletasunaren aldeko proposamen bat onetsi du. Legebiltzarkide talde guztiek alde bozkatu dute EH Bildu izan ezik.  Legebiltzarkide sozialista Isabel Celaak aurkeztu duen hasierako proposamenari, gainontzeko taldeen zuzenketa transakzionala gehitu zaio eta testu hori onetsi dute azkenean. Testu horren bidez, Eusko Jaurlaritzari eskatzen diote "hizkuntzetara heltzeko orduan zuzentasuna berma dezala, eta irakaskuntzan ingelesaren alde egin dezala EAEko ikastetxeetan hirueletasuna bultzatzeko; horretarako, ikastetxeen autonomia eta familien aukeratzeko eskubidea errespetatuko duen esparru malgu bat ezarriko du”.

Testuak, halaber, irakasleen hizkuntza-trebakuntza indartzeko eta irakasleen hizkuntza-gaitasuna (bi hizkuntzetan eta atzerriko batean) hobetzeko beharrezkoak diren neurriak jaso ditu; horrela bada, hizkuntza eta metodologia trebakuntzako programekin eta proiektuekin jarraituko da eta horiek sendotuko dira.

Halaber, Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eleaniztasunaren alde lan egiten jarrai dezala eskatu dio; horrela bada, bigarren atzerriko hizkuntza eskainiko da horretako baldintzak dituzten ikastetxeetan.

Halaber, Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio bere hizkuntza-proposamenaren inguruko elementu nagusiak aurrera ditzala, euskal hezkuntzak eskatzen duen hizkuntzaren inguruko adostasun berriaren oinarri izan daitezkeenak.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak