Idoia Mendia: “Bitxia da lehendakariak eta EAJko hiru diputatu nagusiek zerga-erreforma, Sozialistek sustatutakoa, berresten dutela ikustea”
PSOEko idazkari nagusia gaur eta bihar Euskadin izango da, eta enpresa-, ekonomia- eta industria-topaketak izango dira bere agendaren gai nagusiak. Esaterako, goizean Mercedes-Benz enpresako langile eta zuzendariekin eta Arabako Enpresariak (SEA) elkarteko kideekin izan da; bihar, berriz, Urkullu lehendakariarekin bilduko da
PSE-EEk Eusko Jaurlaritzaren ekintzan bira soziala bultzatu duela nabarmendu du PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak “Orain beste diskurtso bat egiten dute, Sozialkristaua deitu dute. Pedro, bihar, seguru aski, lehendakariak esango dizu. Eta ondo dagoela ematen du. Baina ez dizu esango bira soziala hori, Euskadin egin den ezkerrerako bira, Euskal Sozialisten exijentziari eta tinkotasunari esker egin dela”, aipatu du.
PSE-EEko idazkariak atzo Ajuria Enean gertatutakoaz hitz egin du ironiaz. “Lehendakariak eta hiru foru diputatuek, denak EAJkoak, geuk egindako azken zerga-erreformaren baliozkotasuna berretsi dute. Guk bultzatutako erreforma da. Eta Urkulluk, EAJko presidentea zenean, ez zion Patxi Lopezen gobernu sozialistari egiten utzi”, azaldu du.
“Halako gauzak bereizten gaituzte EAJtik", nabarmendu du, eta bere buruari galdetu dio zenbait baliabide ez ditugun azken urteotan eskuratu Urkulluk ez zuelako gizarte-babesera, osasunera, hezkuntzara edo jarduera ekonomia bultzatzera bideratu nahi. "Zergatik ordaindu dute euskal herritarrek EAJren mendeku-politikaren faktura?”, gaineratu du.