Prentsa-aretoa

Berriak

Kataluniako “kontsulta-itxura frustrazioaren atarikoa” dela kritikatu du Mendiak

Idazkari Nagusiak Txurdinagako Herriaren Etxea berrinauguratzeko ekitaldian izan da (Bilbo), Bizkaiko Sozialisten idazkari nagusiarekin batera

“Jarraitu beharreko eredua” Katalunian ez bilatzeko eskatu dio Idoia Mendiak Eusko Jaurlaritzari. Horren ordez, okerrago dauden herritarren beharrei nola erantzun jakiteko egin behar du lan. “Sozialistok ez dugu ispilu horretan geure burua ikusi nahi", esan du Idioa Mendiak Txurdinagako Herriaren Etxea inauguratzeko ekitaldian. Bilboko langileen auzoetako bat da Txurdinaga, eta Eusko Jaurlaritzako arduradunak auzoa bisitatzera gonbidatu ditu "txostenetan islatzen ez duten errealitatea zein den ikus dezaten". "Etor dadila Aburto jauna, bat-batean bilbotarren arazoen aurrean interesa adierazi baitu.  Etor dadila Ortuzar jaunak, Kataluniara joan beharrean bere jakin-min soberanista asetzeko”, eskatu egin dio.

Euskal Sozialisten idazkari nagusiaren ustez, “Katalunia, izan nahi ez dugun herriaren argazkia da, herri banatuaren argazkia, gizarte hautsiaren argazkia", eta aurreratu du "gaur Katalunian egin duten kontsulta-itxura, bihar izango duten frustrazioaren ataria baino ez dela".  “Ez-ohiko kontsulta honen inguruan Artus Masek eta beste batzuek herritarren gogoa pizten duten bitartean, Espainiako Gobernuarekiko liskar maila handitzen duten bitartean, nortasunaren inguruko sentimendu sakonenei buruz ari diren bitartean, ebatzi gabe jarraitzen dute kataluniarren benetako arazoak.  Agintari nazionalistak independentziaren inguruan jolasten diren bitartean, bihar Katalunian 600.000 langabetu izango dituzte oraindik ere.  Bihar Katalunian Kataluniako biztanleek % 20ak pobrezia-arriskuan jarraituko du”, azaldu du.

Pobreziaren eta desberdintasunaren aurkako borrokari dagokionez, Euskal Sozialistek horri aurre egiteko neurriak sustatzen jarraituko dute.  Izan ere, Txurdinagako Herriaren Etxea berrinauguratzeko ekitaldiaren helburuetako bat, egoitza sozialistak herritarren arteko loturarako tresna eta okerrago dauden pertsonak informatzeko eta aholkatzeko gune gisa kokatzea da.  Erakundeen eremuan, Mendiak esan du Sozialistek gizarte-zerbitzuen alde egingo dutela, murriztu nahi dituztenen aurrean, eta modernizazioaren aldeko apustua egingo dutela.

Baina, pobreziarekin eta gizarte-bazterkeriarekin amaitzeko tresna garrantzitsuena, kalitatezko enplegu duina sortzea da, pertsonei duintasunez bizitzeko aukera emango diena. “170.000 langabetu dituen herria jasanezina delako; diru-sarrerak bermatzeko errenta behar dituzten 65.000 familia edukitzea jasanezina delako; euskal herritarren ia erdia gizarte-bazterketa arriskuan egotea jasanezina delako.  Eta horretan egin nahi dugu lan Sozialistok”, gaineratu du.

Memoriaren Eguna

Bihar, abenduaren 10a, Memoriaren Eguna ospatuko da. Gobernu Sozialistak abian jarritako ekimen bat da, biktimak gogoratzea eta horren agerpena Euskadin erakundetzea du helburu.  Ez ditugula ahazten esateko.  Eta geroko bizikidetza, herri honetan proiektu totalitario baten erruagatik hil zituztenen oroimenetik abiatuta finkatzeko.  Hori dela eta, ez da egun sinboliko bat. Mendiak esan du pena bada ere Urkullu jaunaren gobernuak ezin izan duela egun horren inguruan ekitaldi baten deialdia egiteko beharrezkoa den adostasuna lortu. “Berriz ere, Gobernu nazionalistak gai horren inguruan ez digute aurrera egiten utzi, gure egungo eta geroko bizikidetzaren erreferentzia etikoa izan dadin", esanez amaitu du.

Txurdinagako Herriaren Etxearen berrinaugurazioa. [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Txurdinagako Herriaren Etxearen berrinaugurazioa. [Argazkia: Euskal Sozialistak]

Beste berri batzuk...

Berri honetara lotuta dauden artxiboak

Iruzkinak