Krisiaren ondorioz sortutako errealitate berriei erantzungo dion “euskal ongizateko sistemaren aldeko itunaren” aldekoak gara Euskal Sozialistok
Euskal Sozialisten hauteskunde-programa egiteko ireki den parte-hartze prozesuan jasotako ekarpenen artean, gure gizarte-babes sistemaren gaia askotan agertu da.
Euskal Sozialistok hauteskunde-programa egiteko abian jarri dugun parte-hartze prozesua hasi eta lehen hilabeteen herritarren 3.227 ekarpen jaso ditugu
Gehienak posta arruntez bidali dituzte, Euskadiko milaka etxeetara informatzeko liburuxka bidali ondoren. Baina sare sozialak, WhatsAppa eta Euskal Sozialisten web orria ere erabili dute. Euskal herritarrek egindako ekarpenek islatzen dute independentzia edo presoak ez direla kezka nagusiak.
Kezken lehen postuan langabezia dago, talde guztientzat gainera (gazteak, 45 urtetik gorakoak, gizonak, emakumeak...), eta ondoren lan-kontratuen behin-behinekotasuna eta ezegonkortasuna kritikatzen dute, edo trebatuta dauden gazte askok enplegu duina lortzeko duten aukera txikia.
"Egia da, enplegu duinak eta guztiontzako aukerak, hori da eskaera nagusia; ondoren (espero genezakeen bezala), zerbitzu publikoak hobetzeko beharra (Osasuna eta Hezkuntza batez ere), azken urteotan narriatu baitira", azaldu du PSE-EEko hauteskunde-programaren koordinatz”ileak, Iñaki Arriolak. Gainera, datorren legegintzaldian Euskal Gizarte Sistemaren aldeko Ituna egin behar dela aldeztu du, “bermatzeko” eta krisiak sortu dituen errealitate berrietara “zabaltzeko”.
Adibide gisa, zenbait belaunaldiko pertsonak dituzten bizikidetza-unitateak (gurasoak, seme-alabak, ilobak) aipatu ditu Arriolak, non diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eskuratzeko aintzat hartzen diren diru-sarrerak pentsioak diren. Guraso bakarreko familiak ere aipatu ditu, batez ere familia bakarrik aurrera atera behar dituzten emakumeak.
Herritarren kexen artean, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eta Lanbide ere dira. Prestazio sozialak eskuratzeko eskubidea, baina erakundeek kontrol handiagoa izan beharko dutela aipatu dute. “Sozialistok gure gizarte babes-sistemaren defendatzaile sutsuenak gara, eta aitzindariak gara, gainera, gizarte babes-sistema eta lanean txertatzearen kudeaketa lotzen. Horregatik, Lanbide atera nahi dugu egun duen trabatzetik, beraren zerbitzuak behar dituzten pertsona guztiei efizientziaz eta efikaziaz arreta egin ahal diezaien”, azaldu du.
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna
Jasotako proposamen gehienak, % 40, erantzun ditugu, “eta guztiak erantzutea espero dugu”, esan du Arriolak. Eta ziurtatu du Hauteskunde Komiteak, Batzorde Exekutiboak eta hauteskunde-programa egiteko sortu diren lan-taldeek lan egiten dutela proposamen horiek programan sartzeko.
Hauteskunde-programan emakumeek jasaten duten desberdintasunari aurre egiteko zenbait neurri sartuko ditugu hainbat esparrutan, “izan ere, emakumeenganako diskriminazio era guztiak leku nagusia izango dute programan eta Sozialisten ekintzan”.
Soldata-berdintasuna, lana eta familia bateratzeko neurriak, aitatasun baimen gehiago, genero-indarkeriari aurre egiteko eta biktimei laguntzeko bitarteko gehiago..., “emakumeena baita krisiak gehien kaltetu duen taldea, gure gizartean gero eta handiagoak diren desberdintasunen biktima den sektorea, PPk azken urteotan hartutako neurri antisozial guztien ondorioz", azaldu du Arriolak.
Zerga-iruzurrari aurre egitea ere bada herritarren eta Euskal Sozialisten kezketako bat, eta gure Programan prebentziorako eta zigortzeko zenbait neurri jaso ditugu, baita Zerga Agentzien arteko koordinazio handiagoa ere.
Hezkuntzari dagokionez, herritarrek ingelesa indar handiagorekin sartu nahi dute Hezkuntza Publikoan. “Aurreko legegintzaldian Gobernu Sozialistak hirueletasunaren aldeko apustua egin zuen, eta herritar gehienek alde egin, eta ahalegin handiagoa eskatu dute”, azaldu du.
Euskadi eraldatzeko legegintzaldia
“Azken lau urteetan Urkulluren Gobernuak geldiarazi dituen erreformak sustatu nahi ditugu hurrengo legegintzaldian”, nabarmendu du Arriolak: herri eredua berritzea, zerga-erreforma, gure Administrazioa eta gure zerbitzu publikoak berritzea”. “Hurrengo legegintzaldia Euskadi eraldatzeko legegintzaldia izan dadin nahi dugu”, ondorioztatu du.