Mendia: “Urkulluk aurrekontuei buruz hitz egiteari ekin nahi badio, badaki zer lehentasun ditugun”
AURREKONTUAREN INGURUKO NEGOZIAKETA
Euskal Sozialisten idazkari nagusiaren ustez "eskuak aske ditu" herritarrentzat erabilgarriak diren aurrekontuen alde egiteko; izan ere, Sozialistok “bete egin dugu EAJrekin egindako akordiotik dagokiguna".
Mendiak ohartarazi du Euskal Sozialistak “ez gaudela hemen partxeak jartzeko, ezta inoren flotagailua izateko. Ez gaude Gobernuari egonkortasuna emateko, pertsonei egonkortasuna emateko baizik. Euskal gizartearen alde lan egiteko gaude hemen. Eta horixe egingo dugu”.
Atzo bertan Idoia Mendia EBBko presidente Andoni Otuzarrekin bildu zen, eta esan egin zion PSE-EEren ustez zein diren “ezinbesteko” lehentasun politikoak, eta aurrekontu-proiektuan jaso beharrekoak, lehendakariak negoziatzeari ekin nahi badio.
- Enplegua saritzea,
- Ekoizpen-ekonomiari laguntzea eta berrikuntzaren eta nazioartekotzearen aldeko apustua egitea.
- Behar handiagoak dituztenen gizarte-babesa bermatzea.
- Gure zerbitzu publikoekin jarraitzea eta modernizatzea (Osasuna eta Hezkuntza).
- Elkartasuna handitzea (Euskadin zein Euskaditik kanpo).
“Argi-argi azaldu dugu zein lehentasun politiko jaso behar diren Aurrekontuen proiektuan. Lehentasun horiek, gutxienez, 150 milioi eurotan kuantifikatu ditugu”.
EZ ESKOZIAKO ADIBIDEA
Une honetan, akordioak berrikusi behar direnez, egindako bidearen balantzea egiteko eta garai berrirako oinarriak finkatzeko unea denez, Idoia Mendiak argi utzi nahi izan dio Lehendakariari: "gurekin egin nahi baduzu topo, jendeari laguntzeko moduko gaiekin izan beharko du, ez inora eramango ez gaituzten subiranotasun-abenturekin”.
“Bila ez dezala Kataluniako, Eskoziako edo beste inongo ispiluan. Ispiluak nork bere burua begiratzeko baitira. Eta Euskadin dugu geure buruari begiratzeko eredurik onena”.
“30 urtez osatu dugun elkar ulertzearen eta bizikidetzaren eredua da.Horretan gaude Euskal Sozialistok”.
EUSKADIREN EGUNA
“Berriz ere identitate-gudarekin mehatxatzen gaituzte. Herritarren arteko banaketarekin. Herrialdean ikuspegi monolitikoaren alde baztertzearekin".
“Euskadi gizarte anitza eta askotarikoa da; Euskadi modernoa elkarrizketaren, akordioaren eta ezberdinen arteko adostasunaren bidez eraiki dugu”.
“Eta horixe nabarmendun ahi dut gaur, urriaren 25ean: Euskadiren Egunean. Euskadiren Eguna. Gernikako Estatutua ospatzeko eguna dugu, euskaldun guztiak barne hartzen gaituelako, gure jatorria, sinesmenak eta izateko sentimendua edozein izanda ere. Komunitate politiko bakar batean herritar aske garela ospatzeko eguna da”.
“Batzen gaitun horri omenaldia egiteko (ez dira aberriak edo banderak) eguna dugu, elkarrekin bizitzeko eta garatzeko lege-esparrua baita. Eta horrexegatik Urkulluren Gobernuak egindako lehen gauza jai-egun hori egutegitik kentzea izan zen. Nazionalistek ez dute gogoko herritar askeei buruz hitz egiten dugunean. Ez dute gogoko gu esatea denok eskubide berberekin jaiotzen garela, inor ez dela beste bat baino gehiago eta denok bizitzan aukera berberak merezi ditugula".
“Haiek nahiago dute identitateak eraikitzea. Eraikuntza nazionala. Denok eredu berberaren arabera neurtzeko: beraien eredua, bakarra, aldaezina".
“Nik ez dut halako Euskadin sinesten. Nik ez dut halako Euskadi nahi. Nahi dudan Euskadi ondokoa da: herrialde moderno eta anitza, edozein lekutan jaiota, edozer pentsamendu edukita eta edozer baliabide izanda ere, zure bizitza-proiektua aske eta mugarik gabe garatzeko aukera ematen dizuna.
“Horixe da nik nahi dudan Euskadi. Herrialde ireki eta demokratikoa, euskal herritar izateak ezin dizu nortasuna edo jatorria zehaztu behar, eskubideak eta betebeharrak baizik".
“Hori dela eta, nik ez dut Euskal Aberriaren Eguna ospatu nahi, Euskal Herritarren Eguna baizik. Euskadiren Eguna”.
DESBERDINTASUNEI AURRE EGITEA
Betikoak betiko diskurtso toxikora itzuli dira. Aho beteta hitz egiten duten Ongizateko Estatuari buruz, baina beti dute hori deuseztatzeko aitzakiaren bat.
Madriletik eta Euskaditik.
- Krisiaren aitzakiarekin, botikak bi aldez ordaindu behar ditugu.
- Krisiaren aitzakiarekin, kalitatezko irakaskuntza jasotzeko eskubidea murrizte dute.
- Krisiaren aitzakiarekin, langileek eskubiderik gabe gelditu dira, errazago kaleratzen dituzte eta soldatak gutxitu dituzte.
- Eta orain, Madriletik hori guztia egin dutela, Euskadira etorri dira krisiaren aitzakiarekin behar handiagoa dutenei elkartasunaren azken itxaropena kentzeko.
Nork hitz egiten du zerga-iruzurraz?Zerga-iruzurraz hitz egin nahi ez dutenek. Nahaigo dutenak zenbait talde estimagmatizatzea. Beti norbaitek neurriz kanpo baliatzen ditu baliabide publikoak. Sozialistok nabarmentzen dugu ez dugula tranparik egiten duen inork nahi. Aurreikusitako kontrolek funtzionatu behar dutela.
Eta beharrezkoa bada, indartu behar direla, administrazioa hobeto antolatu behar dela. Iruzurraren aukera, kudeaketa eraginkorra da beti. Baliabideak banatzeko orduan. Baina baita zergen bidez baliabideak lortzeko orduan ere.
Iruzurra ez da jasanezina dena. Desberdintasuna da jasanezina.
![Idoia Mendiak parte hartu du Batzorde Nazionalean. [Argazkia: Euskal Sozialistak]](/upload/foto-original-Idoia-Mendia-interviene-ante-el-Comit-Nacional-Foto-Socialistas-Vascos-Idoia-Mendiak-parte-hartu-du-Batzorde-Nazionalean-Argazkia-Euskal-Sozialistak-544e1a0b5539c.jpg)