Prentsa-aretoa

Berriak

Mendiak dio EAJ "berdintasunaren etsaia” eta herri modernoa lortzeko “eragozpena" dela

PSOEko idazkari nagusi Pedro Sanchezek gaur Rajoyri eskatu dio “gutxiago hitz egiteko eta gehiago egiteko”, “gutxiago estaltzeko eta gehiago garbitzeko”, izan ere, "guk garbitzen dugu haiek gauzak estaltzen dituzten bitartean”

Euskal Sozialistan idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, gaur esan du EAJ "berdintasunaren etsaia" dela eta Euskadi herrialde moderno bihurtzeko "eragozpen" bihurtu dela.  Leporaino betetako Barakaldoko frontoian, Mendiak aldarrikatu du Euskal Sozialistok funtzio garrantzitsua dugula “Euskadin bere zorira bakarrik utzitako mila pertsonen bermea izatea”, Urkulluk ez baitu ezer egiten 172.000 langabetu baditugu ere.  “Lan-ezegonkortasuna handitu bada ere, geldi dago.  Gazteen langabeziaren aurrean, geldi dago.  55 urtetik gorako langabetuen dramaren aurrean, geldi.  Argiaren faktura ordaindu ezin duten familien arazoen aurrean, geldi.  Horrez gain, botiken berrordaintzearen ondorioak minimizatu ditu”, azaldu du.

Mendiak berria azaldu du Euskal Sozialistek zenbait “proposamen” jarri behar izan dituztela mahai gainean “dirurik ez izateagatik inor argirik gabe geldi ez dadin, edo erretiratuei baterako ordainketa konpentsatzeko".  Hori dela eta, hurrengo udal eta foru hauteskundeetan ezinbestekoak izango dira alkate sozialistak, hala nola, Alfonso Garcia Barakaldon edo Mikel Torres Portugaleten. “Izan ere, Alderdi Sozialista sendoak baino ez ditu Euskadin berdintasun eta elkartasun politikak bermatukoAlderdi Sozialista sendoak baino ez du bermatuko enpleguaren aldeko apustua", azpimarratu du.

Mendiak "Bizkaian eta, oro har, Euskadin gerriko gorria jarri behar dugula dio, herrialdean sortzen den gizartearen aurkako beherakadaren aurrean”.  “Gero eta handiagoak diren desberdintasunei aurre egiteko gerriko gorria.  Kolore bakarreko gizartea eraikitzeko saioarekin amaitzekoa”, esan du.

Euskal Sozialisten buruak PSE-EEren historia eta desberdintasunaren aurkako borroka aldarrikatu ditu, eta ondokoa esan du: “guk ez ditugu gure siglak utzi behar edo beste hauteskunde-talde batzuetan ezkutatu behar.  Ez gaituzue entzungo ezkerrekoak ez garela esaten”.  Mendiak azaldu duenez, Sozialistok “ADNn eramaten dugu berdintasunaren, gizarte-aurrerapenaren, arazo gehien dituztenen aldeko konpromisoa”. Hori dela eta, "imitaziorik ez onartzeko eskatu die herritarrei".

Pedro Sánchez

“Herritarren mezua ulertu ez duenak, arazo bat du”, baina sozialistok ulertu egin dugu.  PSOEren idazkari nagusiak, Pedro Sanchezek, alderdiak “ulertu egin duela” azaldu du.  “Garai berria dugu, eta kaleko jendeak beste politika bat nahi du, politika zintzoa eta benetakoa", "gutxiago hitz egin eta gehiago egiten duen" politika da.  Alderdi Popularrak ez du hori aintzat hartzen, Sanchezen ustez.  “PPk hitz egiten du, promes egiten du..., baina gero aurkakoa egiten du", aipatu du PSOEko buruak Barakaldon.

“Non dago Rajoy pentsioen inguruan esandakoa, mendetasunaren inguruan, osasunaren eta hezkuntzaren inguruan agindutakoa?”, galdetu du sozialisten buruak.  “Rajoy orain dio PPk ez duela B kutxarik izan, Barcenas handik zebilela..., Rajoy bera iruzurra da", eta horregatik eskatu dio "gutxiago hitz egiteko eta gehiago egiteko, gutxiago ezkutatzeko eta gehiago garbitzeko, sozialistok garbitzen baitugu haien gauzak ezkutatzen dituzten bitartean”.

Ondokoak gidatzen du Pedro Sanchezen ekintza politikoa: “PSOE ireki, garbi eta irabazle baten alde”. Eta bihotzez sozialista diren guztiei, txartela izan edo ez, maiatzean eskuinari irabazteko deialdia egiten die, enplegu duina, gizarte-ongizatea eta eskuinak lapurtutako eskubideak eta askatasunak berriz konkistatzea ahalbidetuko duen aldaketa gobernatzearren.  “Horixe neure konpromisoa”, esan du.  Eta gogoratu du idazkaritza nagusia eskuratu zuenean gain hartu zuen konpromisoa bete duela: “geu aldatuko ginela Espainia aldatzeko, eta PSOE aldatzen ari gara, eta maiatzetik aurrera herrialdea aldatuko dugu”, eta seguru dago Idoia Mendia, PSE-EEko idazkari nagusia Euskadiko lehen emakume lehendakari bihurtuko dela.

Herritarren gehiengoari ordezkatzea da Alderdi Sozialistaren ezaugarri nagusietako bat, eta horregatik Sanchezek PSOEren erronka gogoratu du:  “irabazi, ez gara gutxiagorekin ados geldituko, eta ni ez naiz gutxiagorekin ados geldituko.  Komunitate eta udal guztietan irabazi nahi dugu", herritarrengandik administrazio hurbilena da.  “Langabeziari, pobreziari, desberdintasunei eta eskuinari irabazteko gogoa dugu, inork baino gogo handiagoa”, berriz esan du Pedro Sanchezek.

Alderdi Popularraren hiru urteko gobernuaren ostean sortutako “gizarte-, politika- eta lurralde-hausturarekin” amaitu behar dugu.  “Batasuna eta integrazioa” horixe da euskal sozialisten proposamenaren muina “desberdintasunei eta zalantzei aurre egiteko”.

"Espainiako herritarrei herrialde-proiektu horrekin bat egitea eskatzen diet, aukeren Espainia sortuko dugulako” “kontabilitate-plan baten moduan eta katekismo ideologia ezartzen digun" eskuinaren aurrean, “eskubideak merkantzia bihurtzen baititu lagunek guztion beharrekin negozio egin dezaten”.  Alderdi Sozialistak “plan etikoaren” alde egiten du, berdintasunaren, askatasunaren, duintasunaren, bizikidetzaren printzipioetan oinarrituta", non “pertsonen bizitzek osatuko duten balantzea”.  “Ez da krisiak, eskuinak baizik” erabaki duena “entitate handiei zergetan 4.000 milioi euro barkatzea langabetuen prestazioak murrizten dituen bitartean”, “finantza-sistema erreskatatzen duena 2014an 32.000 pertsonari etxea kentzen uzten duen bitartean”.

PSOEk lan-erreforma indargabetuko du eta langileen beste estatutu bat onetsiko du gobernatzen duenean, “kaleratzeei ateak ixteko eta lan-pobrezia geldiarazteko”.  “Ustiaketa guztiei egingo diegu aurka”, esan du Sanchezek, eta “Rajoy gelditzen bada, 20 orduko kontratuak eta hezkuntzako murrizketak geldituko dira eta ospitaleak itxiko ditu”, ohartarazi du.  Krisi ekonomikoa amaituko da, baina eskuina gelditzen bada errekuperazioa ez da bidezkoa izango, "Alderdi Sozialistak baino ez du egingo langileen klase ertainaren aldeko errekuperazioa".

Eta horretarako, “herritarren kontratu berri bat beteko du, aukeren Espainia lortzeko", ez baita egia ekonomia eta ongizatearen artean aukeratu behar dugunik, hazkundearen eta hezkuntzaren artean, errekuperazioaren eta herritarren eskubideen artean, eskuinak dioen bezala.  “Badago errekuperatzeko beste modu bat, sozialismoarekin bidezkoa, merkatu eta demokrazia, lehiakortasuna, lan-eskubideak eta gizarte kohesioa batzen dituena", aldeztu du Sanchezek. "Gobernatzeko beste modu bat posible dela” esan du, “Idoiak proposatzen duen moduan", eta gazteak eta 45 urtetik gorako langabetuak izango dira lehentasunezkoak.

Sanchezek dio harro dagoela sozialista guztiekin, Idoia Mendiak edo Barakaldoko alkate Alfonso Garciak bezala, “borrokatzen duzuelako gure eskubideak aldezteko, gure herriak, komunitateak aldatzeko, Europako eskuin atzerakoiena geldiarazteko”.  Aukeren Espainian "lan eginez gero hilabetea amaitu ahal izango dugu, langabezian bazara gizarte-prestazioa bermatuta izango duzu, emakumeek lankide gizonek bezala kobratuko dute, 50 urte izatea ez da aurre-erretiroaren sinonimo izango”.

ATENTATUA COPENHAGUEN
Pedro Sánchezek Barakaldon PSE-EEren ekitaldi batean hartu du parte PSE-EEko idazkari nagusi Idoia Mendíarekin eta herri horretako alkate Alfonso Garcíarekin batera. Azken horren, kargu horretarako aurkeztu da berriro. Sanchez hasi da esaten "terrorismoa pairatu duen herria dela eta Danimarkari elkartasuna adierazi nahi diola herritar bi hil dituztelako".  “Demokraten batasunak lagunduko digu terrorismo yihadista garaitzen”, ziurtatu du.

Pedro Sanchezek eta Idoia Mendiak Barakaldon eskainitako mitinean
Pedro Sanchezek eta Idoia Mendiak Barakaldon eskainitako mitinean

Beste berri batzuk...

Berri honetara lotuta dauden artxiboak

Iruzkinak