Patxi Lopezek Urkulluri enpresen eta sindikatuen itun garrantzitsu bat “zuzen” dezala exijitu dio “astelehenean ez ditzagun 300.000 langile euren zorira utzita eduki”
Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, PSOEko Ekonomia eta Enpleguko idazkari Inmaculada Rodríguez-Pińerorekin, eta PSE-EEko Batzorde Exekutiboko Ekonomiako idazkari Javier Lasarterekin batera, "Ekonomia biziberritzeko eta enplegua sortzeko politika sozialak" ekonomia-topaketan parte hartu du
“Ez aurrekonturik, ez legerik, ez talka planik...". Horixe dugu Urkulluren Gobernuaren kudeaketaren hasierako sei hilabeteen balantzea, eta horrela jarraituz gero, 2013. urtea Euskadirako “urte galdu" bihurtuko dute. Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Patxi Lopezek, gobernu nazionalistaren "ekintza eza" kritikatu du eta Lehendakariari “ikusle moduan” aritzeari utz diezaion eta “eta herri honen buruan jar dadin krisiari aurre egiteko eta gure ekonomia biziberritzeko eragile nagusiena izatearren” exijitu dio. Patxi Lopezek Lehendakariari lehendabizi ondoko neurria hartzeko eskatu dio: “enpresen eta sindikatuekin itun bat zuzen dezala datorren astelehenean ez ditzagun 300.000 langile euren zorira utzita eduki”.
Gaur arratsaldean UPV-EHUko Bizkaia Aretoan (Bilbo) egin den eztabaidaren mamia, krisi ekonomikoa eta ezkerreko jarreratik horri nola egin aurre izan da. Eztabaidaren titulua “Ekonomia biziberritzeko eta enplegua sortzeko politika sozialak” izan da. PSE-EEko idazkari nagusiarekin batera, PSOEeko Ekonomia eta Enpleguko idazkari Inmaculada Rodriguezek eta PSE-EEko Batzorde Exekutiboko Ekonomia idazkari Javier Lasartek ere hartu dute parte.
Sektore eta enpresa hitzarmenak berritzeko epea uztailaren 7an, igandea, amaitzen denez, 300.000 euskal langile inguru “oso egoera larrian geldi daitezke, tokatzen zaien enpresaburuak zer erabakitzen duen zain, euren lan-baldintzekin jarraitzea edo, bestela, lan-baldintza horiek ezegonkortasun egoerara gutxitzea”. “Oso egoera negatiboa da herriarentzat, ez soilik langile horientzat. Azkenean denak pobretzen gara; berriz kontsumoa apalduko dugu, ekonomia apalduko dugu berriro”, ohartarazi du Lopezek.
Euskal Sozialisten idazkari nagusiak esan du oso garrantzitsua dela “lan kultura berri bat" sustatzea, langileen eta enpresaburuen arteko “lankidetza zintzoan” eta “elkarrekiko konpromisoan" oinarritu dena “baterako erantzukizunean" lan egitearren. “Eta horrek esan nahi du ordain-politika bidezkoa egingo dela. Ezin dute zuzendarien ordainak neurririk gabe igo (eta horixe gertatzen da enpresa batzuetan krisi garai hauetan) eta aldi berean langileen eskubideak murriztu", azaldu du.
Almunia komisarioaren zuzenketa
Krisiari aurre egitea ondoko mekanismo bi hauen bitartez: Ekoizpen ekonomia biziberritzea eta fiskalitatea berritzea, Euskadin, Espainian eta Europan. Europar esparruan, hain zuzen, PSOE zenbait ekimen egiten ari da, adibidez Rajoy presidenteari Parlamentuaren gehiengoaren aldeko botoarekin gazte enpleguari buruzko europar gailurrera joateko aukera eman diona, eta horri esker 3.000 milioi euro lortu ditu. Hala ere, Patxi Lopezek ondoko kontraesana aipatu du: "badira 100.000 milioi gaizki kudeatutako bankuetarako eta bakarrik 3.000 (1.800 Espainiarako) gure gizartean dugun gaitzik larrienetako bati aurre egiteko, gazteen langabeziari, hain zuzen”.
Neurri bidegabe horiei Bruselak hartu berri duen beste ondokoa ere gehitu beharra dugu: espainiar ontziolei (itsasontziena barne) tax-lease konpentsatzeko exijitzekoa. Nola har dezake Europar Batzordeak halako neurri bat beste herri batzuekiko, Frantziarekiko adibidez, konparaziozko bidegabekeria bada eta gure herrian 80.000 enplegu galtzea ekar badezake?, galdetu dio Lopezek bere buruari; gainera, Almunia komisarioari erabaki “guztiz bidegabe” hori zuzentzeko eskatu dio. “Ez dugu nahi itsasontziak Koreatik ekartzeko gure ontziolak itxiko dituen Europa bat. Gure industriaren, ekonomiaren, enpleguaren eta jendearen alde egingo duen Europa nahi dugu”, gaineratu du.
Ideologia-gatazka
Lopezek, gainera, Gobernuko Presidentea, Mariano Rajoy, kritikatu du, ez baita herstura neurritik haratago bestelako neurririk hartzeko gai, eta neurri horiek eskuin neoliberalaren estrategiaren barruan daude, hau da, krisiaz baliatzen dira “guztioi euren fedezko dogmak ezartzeko”. Hori dela-eta, “pedagogia” handia behar dugu eraso horri erantzun ahal izateko, eta Sozialistek lan horretan ahaleginduko gara gogor datozen hilabeteetan.
