Prentsa-aretoa

Berriak

Patxi López: “Akordio hau onuragarria da euskal gizartearentzat”

Bere ustez, akordio honek "Euskadin politika progresistak” bermatuko ditu, hartuko diren neurriak zerga-kargen banaketa bidezkoagoan eta zuzenagoan oinarritu baitira.

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Patxi Lopezek, PSE-EE eta EAJren arteko itunak “balio politiko eta sozial handi-handia” duela nabarmendu du, “irakurketa interesatuetatik haratago”, akordio horren edukia "euskal gizartearentzat onuragarria izango baita”.  “Itun honen helburua ez da Gobernuari txeke zuririk ematea eta ez da legegintzaldirako itun bat, gainera ez du PSE-EEren jarrera indartzeko helburua, herritarren benetako arazoei erantzutea du helburu”, azaldu du.

Euskal Sozialisten buruak gaur goizen Lehendakaritzan (Vitoria-Gasteiz) pasa den astean EAJrekin lortutako akordioa sinatu du EAJko presidentearekin, Andoni Ortuzarrekin, eta Lehendakariarekin, Iñigo Urkullurekin, batera.

Lopezek azpimarratu du akordio hau ona dela “langileentzat eta enpresaburuentzat, langabezian diren gazteentzat eta ekintzaileentzat eta oinarrizko zerbitzu publikoak bermatuko dituela"; gainera, topaketarik gabeko garai batekin amaitu du, krisia dela-eta ezin baita erakundeen arteko adostasun eza gertatu.  Gaineratu duenez, “gizarteak akordio horiek erreklamatu ditu”.  Lopezen arabera, akordio honek erakutsi du PSE-EEk “badakiela ezetz esaten ezetz esan behar denenean eta baietz esaten herritarren interesen alde egin behar denean”.  “Gobernuan esan genuen bazegoela gobernatzeko beste modu bat eta une honetan, oposizioan gaudela, oposizio egiteko beste modu bat dagoela erakutsi dugu.  Ez soilik etengabe kritika egiten, jasotako boto bakoitzari balioa eta eragina emango dion oposizio moduan baizik", azpimarratu du.

PSE-EEko idazkari nagusiaren ustez krisitik atera gaitezke “ongizateko Estatuarekin amaitu gabe eta mila familia aurrerapenetik kanpo utzi gabe", eta horretan egingo dute lan ekonomia biziberritzeko eta enplegua sortzeko adostutako neurriek.


Amaitzeko, Lopezek azpimarratu du PSE-EE eta EAJren arteko akordioa irekita dagoela beste alderdi politiko batzuei, “denok helburu berberak izan ditzakegulako”, esan du.

Patxi López eta Ińigo Urkullu, goizen Lehendakaritzan PSE-EE eta EAJ arteko akordioa sinatu dutenean
Patxi López eta Ińigo Urkullu, goizen Lehendakaritzan PSE-EE eta EAJ arteko akordioa sinatu dutenean