Prentsa-aretoa

Berriak

Patxi López: "Ez dugu utziko 500 presori 167.000 langabeturi baina arreta gehiago eskain diezaieten"

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak deialdi hirukoitza egin du:

Espainiako Gobernuari: adimenez eta Estatu ikuspuntuarekin jarduteko, alderdikoitasunik gabe eta Batasuna munduko biktimismoari aukerarik eman gabe.

EAJri: Batasunari aurre egiteko duen beldurragatik gal ez dezala orain arte izan ditugun printzipio etiko eta demokratikoetarako beharrezkoa den sendotasuna.

Urkullu Lehendakariari: gure herrian herritarren arteko benetako bizikidetasun-politikaren buru izan dadin.

Euskadin azken egunotan bizi izan ditugun gertaerak direla-eta, Euskal Sozialisten idazkari nagusiak parte hartu behar izan du, zenbait “zentzugabekeri”k ETAren amaieraren kudeaketa arriskuan jar dezaketelako. Hori dela-eta, Patxi Lopezek Espainiako Gobernuari, Eusko Jaurlaritzari eta Sorturi dei bana egin die ”desberdinen artean” akordioak lortzeko eta Euskadin bizikidetza bermatu ahal izateko. “Euskal bidea, akordioaren bidea, elkar ulertzearen bidea, guztiongan eragina dituzten arazoak ebaztearren desberdinak elkartzeko bidea da”, azpimarratu du.

Patxi Lopezek Urkullu lehendakariari eskatu dio “herri honetan herritarren arteko benetako bizikidetza-politikaren buru izan dadin". Gainera, “Euskadi modernoago, solidarioago, iraunkorrago eta lehiakorragoa lortzeko akordioa” gogoratu dio. Akordio hori, orain dela lau hilabete sinatu zuten Euskal Sozialisten leialtasunari esker, "baina geuk ere leialtasuna exijitzen dugu".  “Dena dela, asteburu honetan Bilbon gertatu denaren inguruko irudiek, ez dute konfiantza hori sendotzen”, adierazi du. Euskal Sozialisten idazkari nagusiak nahi du EAJren hitzak egia izatea, hots, argazki hori “salbuespena” izan dela esan baitu.  “Sinetsi nahi dut”, zehaztu du.

Lider sozialistaren ustez, deitoragarria da egun hauetako arreta herritarrentzat premiazkoak ez diren zenbait gai eta arazotan jarri izana, eta ohartarazi du ez dutela utziko "500 presori 167.000 langabeturi baino arreta handiagoa eskain diezaieten".  “Herritarrentzat ondokoak dira konpondu beharreko premiazko arazoak: krisialditik ateratzea eta gizartean gero eta gizarte-alde handiagoak izatea, langabezia, enpresentzako krediturik ez egotea, zerbitzu publiko batzuen iraunkortasuna, herria modernizatzea, iruzurrari aurre egitea”, baina gertaerek erakutsi dute Eusko Jaurlaritzarentzat eta EAJrentzat "premiazkoagoa dela gai horri erantzutea beste batzuei baino, adibidez, enplegu planak edo oraindik ikusteke dugun ekonomia-biziberripena”.

Patxi Lopezek kritikatu du “alderdien interesen” arabera jokatu dutela Espainiako Gobernuak, EAJk eta Lehendakariak —eta Sortu horretaz baliatu da—, eta terrorismoaren amaiera kudeatzeko orduan ez dutela haratago begiratu. Hori dela-eta, erakundeek “adimenez eta arduraz” joka dezaten eskatu du. Hasteko, ETA behin betiko desegin dadin exijitu behar dute, eta SORTUk ezingo du ETAren amaieraren ondorioz errentagarritasunik lortu.  Lopezek gogoratu du “indarkeria terrorista ez dela arazorik larriena gure herrian, eta euskal gizarteak aspaldi onartu zuela ETAren porrota”. Beraz, PPri eskatu dio “behingoz sinetsi dezala ETA garaitu dugula, eta hori lortzeko Estatuak ez du ETAren nahietako bat ere onartu behar izan”.  "Durangoko argazkian, hirurogei bat urteko zenbait preso ohi agertzen dira eta indarreko espetxe-legea gogoz bestera onartzen dutela diote. Horrek argi erakutsi du terrorismoaren estrategiak porrot egin duela", gaineratu du.  

Gainera, Sorturi ere ondokoa esan dio: “ardurak banatu eta sozializatu nahi izan ditu”. “Argi hitz egin dezagun, behingoz, haiek dute ETAko preso taldeari indarra emateko ardura. Haiek, lehenengo, banda terroristan sartzen bultzatu zituzten, eta ondoren, atentatuak txalotu zituzten.  Haiek dira zenbait urtez kondena bikoitza jarri dietenak, espetxe-onuraz baliatzeko aukera kenduz”, adierazi du.

 Lopezen ustez, ziklo terrorismoaren amaierari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak hitzetatik ekintzetara igaro beharko du, eta “ahalik eta batasun eta adostasun handiena lortzen saiatu beharko da guztiok ETAren amaiera behar bezala kudeatu dezagun”; “zorrotzak izan behar gara SORTUren munduak  oraindik egiteke duen ibilbide demokratikoarekin”, eta “lan zorrotza egin behar dugu egia kontatzeko, justizia aplikatzeko eta biktimak hurbiltzeko orduan”.

 “Euskal gizartea, bateko edo besteko partaide izatearen inguruan ideia eta sentimendu anitz dituen gizartea da.  Desberdinen arteko batuketarekin baino ezingo dugu Euskadi aurrera atera. Aldeen politikak berriz azalerazteak (eta ikusi dugu politika horiek porrot egin dutela) ez digu lagunduko ditugun arazo larriei aurre egiten”, esan du amaitzeko.

PSE-EEko idazkari nagusiak, Patxi Lopezek, gaur goizean Bilbon prentsaurrekoa eskaini du
PSE-EEko idazkari nagusiak, Patxi Lopezek, gaur goizean Bilbon prentsaurrekoa eskaini du

Beste berri batzuk...

Iruzkinak