Prentsa-aretoa

Berriak

Patxi López: “Sozialistek akordioetarako heltzeko dugun jarrera eta jarri ditugun baldintzak ez ditugu tutik ere aldatu"

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak esan du atzo alderdi politikoek Urkullu Lehendakariarekin egin zuten bileran argi gelditu zela “ekimenik eta ideiarik gabeko" gobernu honek ezin duela “ezer zehaztu” eta krisiari aurre egiteko proposamenik ez duela eta, beraz, “zailtasun argiak daude akordioetara iristeko"

“Orain dela 6 hilabete eta orain dela hiru urte geunden leku berean gaude”. Zorrotza izan da Euskal Sozialisten idazkari nagusi Patxi Lopez atzo gainontzeko alderdi politikoekin eta Urkullu Lehendakariarekin izan zuen bilera baloratzeko orduan; Lehendakariak ez zuen "proposamen bakar bat egin" eta Eusko Jaurlaritzak "ekimenik eta ideiarik ez duela" erakutsi zuen.  Lopezen ustez, Lehendakariak atzo mahai gainean jarritako proposamenak "ez dira nahikoak" eta horrek akordioetara iristeko aukera "zailduko du", ezen Euskal Sozialistek ez baitute euren eskakizunak gutxituko, fiskalitatearekin zerikusia duten alderdi guztien “erreforma osoa" egitekoa alegia.  Ohartarazi duenez, “batzuek nik atzo esandakoan malgutasun handiagoa eta Jaurlaritzarekin akordioetara iristeko aukera handiagoa ikusi nahi izan dute.  Baina Sozialistok ez dugu tutik ere aldatu akordioetarako heltzeko dugun jarrera, ezta jarri ditugun baldintzak ere. Baldintza berekin jarraitzen dugu.”

Patxi Lopezek gaur goizean Donostian ekitaldi batean hartu du parte PSE-EEko udal eta foru kargu publikoekin batera; ekitaldi horretan, legegintzaldiaren inguruko balantzea egitea izan dute helburua, erdi-erdian baikaude; gainera, Gipuzkoako Sozialisten idazkari nagusi Iñaki Arriola eta Gipuzkoako beste kide garrantzitsu batzuk ere hantxe izan dira, adibidez, Ernesto Gasco, Rafaela Romero, Susana Corcuera, Enrique Ramos edo José Antonio Santano.

Patxi Lopezek nabarmendu du zailtasunak dituztela Urkullu Lehendakariaren Gobernuarekin akordioetara heltzeko, atzoko proposamenetan "zehaztasun txikia" erakutsi baitzen eta horiek “nahikoak ez” direlako.  Dena konponduko da defizitaren helburua malgutzearen ondorioz lortu diren 245 milioiekin?  Hori da Gobernuak duen anbizio osoa? Hori da euskal gizarteari eskaini ahal dion gauza bakarra? Galdetu dio Lopezek bere buruari, uste baitu EAJk “Gobernura iristeko gogo handia duela, gobernatzeko ideia baino gehiago”.

Baina Lopez pozik dago agenda politikoa eta atzo EAJk proposatutako gauza batzuk Euskal Sozialistek orain dela 3 urte eta erdiz abian jartzeko erreklamatu dituzten “berberak direlako”; hala ere, hori ez da nahikoa Sozialistak “Gobernuaren flotagailu” bihurtzeko.  “Herriaren egoera oso zaila da eta Sozialistak, beti bezala, egoera honetatik ateratzeko elkarrizketari eta akordioei ekiteko prest gaude, baina seriotasunez eta zorroztasunez”, nabarmendu du eta ondoren Lehendakariari ondokoen artean aukeratzeko eskatu dio: “batzuek aldezten dituzten murrizketak edo guk aldezten dugun Zerbitzu Publikoen iraunkortasuna, zergak ez ukitzea (batzuek dioten moduan) edo zerga erreforma serioa egitea ordaindu behar duenak dena ordain dezan, orain iruzurraren eta ihesaren bidez diru hori joaten delako”.  “Baina Gobernuak du hori egiteko edo ez egiteko ardura.  Eta zeri ekin erabaki behar du”, gaineratu du.

Lopezek gogor kritikatu ditu Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak, Josu Erkorekak, atzo egindako adierazpenak, esan baitzuen “ezin dela zerga datuen arteko interkonexioa benetako denbora egin, ez baitira fidatzen Gipuzkoako Aldundiak datu horien inguruan egingo duen erabileraz”.  Lopezen ustez adierazpen hori “onartezina” dela “oso larria, oso larria baita Foru Ogasuneko funtzionarioen profesionaltasuna zalantzan jartzea eta, bigarrenik, arazoa Bildu bada.  Arazoa erruagatik eta soilik erruagatik da.  Eta ez ikaratu inor, konponbidea zuen esku duzue eta”, azpimarratu du.

Legegintzaldiaren erdia

Udal eta Aldundien hauteskundeen bigarren urteurrena igaro denez, Euskal Sozialistek nabarmendu egin dute Bildu Gobernuak “inprobisazio” egoera erakutsi duela, ez baitu herritarrentzako proiektu argi bat industriaren, gizarte politiken edo hondakinen kudeaketaren eremuan, besteak beste.  Lopezek kritikatu egin du ezker abertzalearen Gobernuen ekintzak zenbait “tik” autoritario bidez gidatu direla eta “haien munduarentzat” soilik ez gobernatzeko eskatu die.  “Martín Garitanok eta Juan Carlos Izaguirrek ate bakarra dute zabalik, aspaldi itxi behar zuten atea alegia”, azaldu du.

Baina, Lopezen ustez, egoera hori EAJren ardura da, Bilduri erakundeetan gobernatzeko aukera eman baitzion, Aldundian eta Donostiako Udalean, alegia, “sozialistek gobernatu ez dezaten”.

Hori dela-eta, Gipuzkoak Sozialisten idazkari nagusiak, Iñaki Arriolak, adierazi du Urkullu Lehendakaritzara iritsi denetik Donostia “mespretxuz” tratatu dutela, probintzia garatzeko diseinatu diren proiektu estrategiko guztiak alde batera utzi baitira:  Donostialdea metroa, Eibarreko ospitalea, Pasaiako kanpoko kaia, etab.

Arriolak salatu du Bilduren eta EAJren interes partikularrek aurretik eramaten dutela “urte askotan egindako lana” eta Gipuzkoan “gainbehera argia” sortu dutela.  “Ez dago helburu partekaturik, ez dago denon ilusiorik, Gipuzkoan politika eta erakunde mailan lidergo falta handia dago”, gaineratu du.

Egungo egoeraren azterketa batean, PSE-EEko idazkari  nagusiak nabarmendu du udalen esparruan PPren politikak larriak direla, zehazki, Toki Araubideen Oinarrien Legearen erreforma, “gure udalekin buka dezakeelako”.  Lopezek dio erreforma horren bidez “esku pribatutan” utzi nahi dituztela orain udalek “hobeto eta merkeago” ematen dituzten zenbait zerbitzu publiko.

Beraz, Euskal Sozialistek eraso horien aurrean erakundeen alde egingo dute. Eraso horiek argi erakusten dute zer nolako gizarte nahi duten PPk eta EAJk; eredu hori, PSEk aldarrikatzen duen eredutik oso urrun dago, udalen alde egiten baitu. Beraz, PPk Madriletik bultzatzen dituen pribatizatzeko ekintzen aurka gaude. Ez dugu utziko EUDEL erakundea apaltzen, orain arte gertatu den bezala. Udalen legea onestearen alde egingo dugu, eskumenak argituko baititu eta, erakunde sarea berritzearen alde gaude, bikoiztasunekin amaitzeko eta Lurralde Historikoen Legearen funtsa aldatzeko; beraz, EAJk ezarri digun “tabua hautsi eta barneko fantasma guztiak lasaituko ditugu”.

Beste berri batzuk...

Berri honetara lotuta dauden artxiboak

Iruzkinak