Prentsa-aretoa

Berriak

Patxi López Urkulluri: “Utzi betiko gaiak eta Egoera Berriari buruzkoa alde batera, eta herritarren bizitzan eragina dutenetan arreta jarri”

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak Eusko Jaurlaritza kritikatu du; izan ere, “ETA armarik gabe uzten duten unearen argazkia” noiz egin baino ez du buruan. Gainera, eskatu dio “lanean has dadin herritarren lehentasunei” arreta egiteko: enplegua eta krisitik ateratzea

“Euskadin mugitzen den guztia, Alderdi Sozialistaren bultzadari eta ekimenari esker mugitzen da".  Euskal Sozialisten idazkari nagusi Patxi Lopezen baieztapen hori egiaztatzeko, PSE-EEko Batzorde Nazionalean, 2013. urteko eta urte honetako hasierak konparatu baino ez da egin behar.  Urkulluren Gobernuaren geldialdiaren ostean —eta horren ondorioz lehenengo aurrekontuak bertan behera utzi behar izan zituen—, aurten Jaurlaritzak Ekonomia eta Enplegua Biziberritzeko Programa aurkeztu du. Horren bidez, 6.475 milioi euro erabiliko dira ekonomia eta enpleguaren sorrera sustatzeko programetarako.  PSE-EE eta EAJ alderdiek irailean sinatu zuten akordioaren ondorioz sortutako programa da, eta euskal ekonomia berpiztea du helburu.

 Programa horrez gain, aipatu beharra dugu gaur egun diru-sarrera publikoen aurreikuspenak —ezinbestekoak dira politika eta zerbitzu publikoekin jarraitzeko—, iazkoak baino handiagoak dira; “Sozialistok Zerga-erreforma egiten tematu ginelako (eta haiek ez zuten horri buruz hitz egiten entzun nahi)”, adierazi du Patxi Lopezek. Horri esker, iruzurrari eta iruzurgileei hobeto aurre egiteko neurriak hartzen hasi gara, eta hiru euskal Ogasunek zenbait baterako plan dituzte, eta lehen baino informatika-datu gehiago trukatzen dituzte, iruzurgileari hobeto jazarri ahal izateko.  “Baina oraindik hori ez da nahikoa.  Badago bidea egiteke guztizko lotura lortu arte. Baina argi dago hori guztia posible izan dela Sozialiston ahaleginari esker, EAJk eta PPk ez baitzuten hori egiteko interesik", gaineratu du.

Hala ere, hori ez da nahikoa euskal ekonomiak dituen arazoak ebazteko. Arazoetako bat, menpeko ekonomia da, gure BPGren % 18 eta 20 bitartekoa baita.  Iruzurrak eta ihesak 2.500 miloi euroko galdera sortzen dute urtero —Hezkuntza Publikoak kostatzen duena—. Datu horiek ikusita, Patxi Lopezek bere buruari ondokoa galdetu dio: “Ogasunak edo Aldundiak zergadun bati buruz beste Aldundi batek duen zerga-informazioa jakiteko aukera izateak, nori ematen dio beldurra?Zer ezkutatu nahi da hori eragozten saiatzen dutenean?”

Hori dela eta, Lopezen ustez, euskal aldundien arteko informatika-lotura, orain dela gutxa adostutakoa, “eskatu dugun guztia ez bada ere, bide bat markatzen du, eta aurrera pausu garrantzitsua da iruzurrari aurre egiteko jardueran”. Arrera pausu hori, “EAJ eta PPren erresistentzia izan arren, Sozialisten ahaleginari esker aplikatuko da", esan du.

Izan ere, Patxi Lopezek dio Eusko Jaurlaritzari beste pausurik ematen ez badu “eta jarraitzen badu betiko gaiekin eta Egoera Berriari buruzkoarekin”, Alderdi Sozialistak oposiziotik esango diola "zer dugun egiteke". "Oposizioa gara.  Baina aldaketarako bokazioa duen oposizioa gara, gobernatzeko bokazioa duen alderdiari dagokion moduan”, adierazi du Lopezek. Gaineratu du Jaurlaritzak “ETA armarik gabe noiz geldituko den zain dagoela argazkia ateratzeko”, eta hori ondo dagoela, “baina ekimenik ez duela erakusten duela”. Gobernuaren ekintza lerro nagusia, “herritarren errealitateei” arreta egiteko “politika publiko eraginkorrak” egitea izan beharko litzateke.

Lopezek ondoko intereseko ardatz nagusi azpimarratu ditu: Gizarte Elkarrizketarako Mahaia abian jartzea, eragile sozialekin krisiari zer erantzun eman behar diogun adosteko; talde-negoziaketaren alde egitea, langileak babesik gabe ez uzteko; Enplegu Plana edo Inbertsioen Erakundeen arteko Plana, aldundien eta udalen artean adostutakoa, aplikatzea; Lurralde Historikoen Legea aldatzea eta Udalen Legea onartzea, euskal erakunde-egitura aldatzeko, bikoiztasunak eta eraginkortasun ezak alde batera uztearren, eta Kupoaren inguruko aldeak eta Abiadura Handiko Trenaren inbertsioak ebaztea gobernu zentralaren aurrean.

Lopezek dio erronka horiei guztiei aurre egiteko ezinbestekoa dela Iruzurraren Aurkako Baterako Plana abian jartzea, “ordaindu gabe joaten diren horiengan” baliabide gehiago lortzeko.

Patxi López
Patxi López

Beste berri batzuk...

Iruzkinak