Prentsa-aretoa

Berriak

Sozialistek beste bultzada bat eman dute Jaurlaritzak eta Aldundiek bikoiztasunekin amaitu, eta erakunde-egitura gutxitu dezaten

• Ezin da onartu 250 enpresa publiko baino gehiago izatea ekintzailetza sustatzeko .

• Bilbotik Donostiara autoz joateko, bi enpresak kudeatutako autopista bat dugu, eta bakoitzak bere tarifak eta hobariak ditu, hori ez da onartu.

• Aldundiek ezin dute turismoa sustatzeko kanpainak egin, Eusko Jaurlaritzak egiten dituenak aintzat hartu gabe, gainera atzerrian geure burua saltzeko orduan ez ditugu estrategia berberak ere erabiltzen.

• Ezin dezakegu jakin zenbat gastatzen dugun gizarte eta osasun zerbitzuetan eragile anitzek hartzen dutelako parte, eta hori ezin da onartu. Planifikazioa eta aurrekontuak egiteko ardura batu dezaten nahi dugu.

• Etxebizitza eremuan 17 erakundek hartzen dutenez parte, ez dugu etxebizitza eskatzaileen datu-base bakarra, eta hori ezin da onartu

Eusko Legebiltzarrak bihar eztabaidatuko du, ondoren hiru lurraldeetako Batzar Nagusiek egingo dute eztabaida.  Helburua ondokoa da:  Erakunde-egituraren efikazia hobetzea, eta herri administrazioetan dauden bikoiztasunekin amaitzea.  Euskal Sozialistek sustatutako ekimen honen arabera —EAJrekin adostu du–, Aldundiek egungo egitura publikoari buruzko txosten xehatua egin behar dute, baita egitura hori sinplifikatzeko eta dimentsionatzeko plan bat ere. Ekimenak, gainera, Eusko Jaurlaritzari eta Aldundiei eskatzen die elkarrizketarako eta lankidetzarako prozesu bati ekin diezaioten, identifikatzearren zein gai eta arlotan egin ditzaketen zenbait ekintza batera bikoiztasunak eta efikazia-ezak kentzeko. Baina garrantzitsuena ondokoa da: Aldundiek zein Eusko Jaurlaritzak, legaltasunaren, bideragarritasunaren eta efizientziaren inguruko azterketa batzuk egin beharko dituzte, jarduera-sektore berean edo antzekoan parte hartzen duten enpresa publiko guztiak bakar batean integratzeko.  “Ezin dugu guztiok gauza guztiak eduki.  Baliabideak optimizatu behar ditugu.  Hobeto koordinatu behar dugu geure burua” esan du PSE-EEko bozeramaileak, Idoia Mendiak. Gainera, esan du proposamenaren bidez “jarduera-arlo bakoitzean enpresa publiko ezarri nahi dutela.  Arduraren bat duten erakunde guztien partaidetza izango dute enpresa horiek, baina kudeatzeko organo bakarra eta jarduteko esparru definitu bakarra izango dute.

Ekimen honek bat egin du azken urteotan egindako lanarekin; izan ere, Bikoiztasunak eta Eraginkortasun ezak Aztertzeko Batzorde bat abian jarri dute, eta Euskadin Udalen Legea onesteko eskatu dute; Lurralde Historikoen Legearen aldaketa, gainera, irailean EAJrekin eta Eusko Jaurlaritzarekin sinatutako akordioaren zati bat da. Akordio horretan jasotako lau zutabeetako bat, ondokoa zen: euskal erakunde-arkitektura berrikustea eta Administrazioa berritzea, lehiakorrago, efizienteago eta iraunkorrago egitearren.    “Jakin badakigu gai honek zenbait zauri egin ditzakeela, talde batzuetako barne-mamuak esnatzen dituela.  Baina zenbait neurri ausardiaz hartzeko unea da, itxaroten badugu, agian gero ezingo baitugu atzera egin”, azaldu du Mendiak. Bere ustez, sei hileko epean erakundeek txosten horiek eginak izan ditzakete, eta zenbait neurri abian jarri ahal izango dira.

“Hiru lurralde baina herri bakarra gara”, errepikatu du Idoia Mendiak. Ekimena aldeztu du herritarrek exijitu duelako “aurrera pausu sendoak eman ditzagun efizientziaren bidean aurrera egiteko, beharrezkoak ez diren gastuak kenduz eta erakundeen gehiegizko dimentsionamenduarekin amaituz”.

Idoia Mendia
Idoia Mendia

Beste berri batzuk...

Iruzkinak