Idoia Mendiak ohartarazi du Gasteizen Marotori botoa emanez gero “Rahoyren murrizketei ematen zaiola botoa”
Cristina Gonzalezek nabarmendu du "sozialistok aukera bat garela bizikidetza, tolerantzia, besteekiko errespetua, aniztasunarekiko ulermena sortzeko”; izan ere, PPren eskuinak gure lurraldean banaketa sortu du herritarren artean, eta EAJren eskuinak “horixe bera ere egingo du”, ahal badu behintzat
Peio López de Munainek esan du "beste hiri-proiektu bat duela, Marotoren proiektuarekiko aukera da”, herritarren beharretan oinarritzen da, herritarren beharrak ezagututa egin da eta berdintasun-irizpideen arabera egituratu da
Idoia Mendiak esan du "Euskal Sozialistei baino ez zaizkiela hauteskundeak axola", EAJk eta Bilduk erabakitzeko eskubidea baino ez zaielako inporta, azalerazten diren alderdiek ez dute benetako siglak adierazten, euren burua ez zikintzeko, eta Maroto Gasteizko banderaren azpian ezkutatzen da, ez baita PPrena
Euskal Sozialisten idazkari nagusi Idoia Mendiak ohartarazi du zer arriskutsu den Gasteizen hiriko egungo alkateari, Javier Maroto popularrari, botoa ematea. Lau urtez gizarte-liskar sortu eta zerbitzu-publikoak murriztu ondoren, Mendiak esan du garrantzitsua dela Euskal Sozialistei botoa ematea, aukera bakarra baita. “Sozialistok baino ez dugu Araba lehentasunen erdigunean jartzen. Sozialistok baino ez dugu Gasteiz hiriburu egiten. Araban eta Gasteizen gauzak ondo joan direlako Sozialistok gobernatu dugunean. Eta Sozialiston konpromisoa behar dugu indarra eta ilusioa berreskuratzeko”, esan du.
Hauteskunde-kanpainaren zortzigarren egunean, Euskal Sozialistek Gasteiz aukeratu du ekitaldi nagusia egiteko. PSE-EEko idazkari nagusi Idoia Mendiaz gain, Vitoria-Gasteizko alkatetzarako hautagai Peio López de Munainek eta Arabako Foru Aldundirako hautagai Cristina Gonzalezek ere hartu dute parte aipatutako ekitaldian.
Mendiak esan duenez, kanpaina erdia igarota, “adorea eta kemena handiagoak dira, eta eskuineko politiken eta herrian sufrimendu eta banaketa handia sortu duen nazionalismoaren aurrean, gero eta pertsona gehiagok eskatzen dituztela beste politika batzuk”.
Hautagaiei gomendatu die ez entzuteko “txikiagotu nahi gaituztenei”, eta erakundeak “beste modu batean gobernatu behar direla" esan du, “bereziki” Araban eta Gasteizen. “Lau urte Andres eta Marotorekin, gehiegi izan da”, esan du, diputatu nagusi Javier de Andresi, eta arabar hiriburuko alkate Javier Marotori buruz.
“Araban PPren lau urteak oso luzeak izan dira. Lau urtez herritarren arteko liskarrak izan ditugu. Arretarik eta babesik gabe egon gara. Zerbitzu publikoetan zenbait murrizketa egin dira”, azaldu du.
“Popularrek ezetz esan diete Euskadi modernizatzeko eta berritzeko saio guztiei, eta zerga-iruzurrari aurre egiteko neurriak blokeatu dituzte”, izan ere, “eskuinak ez baitzuen interesik horren inguruan”. “Aberatsen alderdia da. Ahal duena Suitzara joan da maletekin”, esan du.
Mendiak esan du urtero 2.500 milioi euro galtzen direla "gure herrialdean zerga-iruzurrari modu eraginkorrez aurre ez egiteagatik". “lapur horiek gure ekonomia suntsitzen ari dira!” Delinkuente hutsak dira! Eta horrexegatik nahi dugu ikuskatzaile eta zerga-eragile gehiago jarri”, argitu du.
“Zerga-delituengatik edo kapitalak garbitzeagatik kondenatu diren pertsonen izen-abizenak” jakinarazi behar direla esan du. "Eskubidea dugu iruzurtien izena ezagutzeko. Baina haiek ezetz diote", gaineratu du.
Euskal Sozialisten buruak dio EAJ eta PP beti aurka egiten dutela: “ahula denarekin indartsuak dira eta boteretsuekin otzan bihurtzen dira”. “Krisian aberasten jarraitzen diren gutxiengoarentzat gobernatzen dute. Horixe egin zuten gobernuan ari zirenean. Eta orain ere hori egiten dute”, azaldu du.
Bere ustez, ondoko ikuspegiarekin amaitu behar dugu: Aldundiak Eusko Jaurlaritzari aurre egiteko daudela. Izan ere. PSEk ez du nahi Aldundietan egon Eusko Jaurlaritzari “beti ezetz esateko eta gustatzen ez zaigun guztia geldiarazteko, indarrak batzeko eta zubiak egiteko baizik, jakin badakigulako gure herrian konkista handienak egin ditugula elkarrekin egin dugunean lan”.
Mendiak ziurtatu du Araba eta Gasteiz ondo egon direla sozialistek gobernatu dutenean, eta Marotok “murrizketak eta haserrea baino ez duela ekarri” gaineratu du. “Madrilen Rajoyk berak egiten duena da. Nahiz eta burua ezkutatu. Nahiz eta mozorrotu, Gasteizko Rajoyk Maroto du izena”, kritikatu du.
EAJ eta Bildu epe baterako daude
Mendiak gaineratu duenez, popularrei ez zaizkie hauteskundeak axola, ezta EAJri eta Bilduri ere, ez dutelako udaletan interesik”.
“Erabakitzeko eskubidea lortu baino ez dute nahi. Langabezia, etxe-utzarazpenak, zerbitzu publikoak bost axola zaizkie. Beste borroka bat dute: kontsultari buruzkoa, Quebeci buruzkoa, Eskoziari buruzkoa”. Axola baldin bazaie, hara joan dadila boto eske! Hemen beste arazo batzuk ditugu! Eta handiak dira, gainera!”, azaldu du.
“Euren izenekin aurkezten ez diren” beste indar batzuei buruz ere hitz egin du; ez dute "zikindu edo konprometitu nahi". “Sozialistok zikintzeko aurkezten gara. Lokatzaz zikintzeko. Gerriraino sartuko gara jendearen arazoak ebatzeko. Aurpegia ematen dugu. Enplegua. Eskubide gehiago eta berdintasun gehiago da gure apustua", argudiatu du.
“Marotoren eta De Andresen konplexurik gabeko eskuinaren aurrean. EAJren eta Bilduren eta euren arteko borrokaren aurrean. Horien guztien aurrean, gu baino ez gara gelditzen, sozialistok baino ezingo dugu herritarren interesak aldeztu", azaldu du.
“Aukera gara”
Arabako diputatu nagusirako hautagai sozialista Cristina Gonzalezek PPren aurka ere hitz egin du, "bere ustez, ez baitira planeta honetakoak", “siglak eta liderrak ezkutatu dituzten gure ehrrialdean”.
“Alderdi batekoa izanik siglak ezkutatzen duena, alderdiarekin lotsatuta dagoena eta alderditik urrunduz kanpaina egiten duena, azkenean, alderdiaren aldeko botoa eskatzeko, hala baino ezin baitu egin, besteak baino hobea dela uste duen iluminatu bat baino ez da eta ez du inolako proiektu kolektiborik. Badakigu hori arriskutsu egiten diola, eta askotan, identifikatu ezin den objektu hegalari bihurtzen da”, kritikatu du.
Zentsuratu duenez, Marotok zein De Andresek harro esaten dute “hitza bete dutela”, eta gardentasunaz hitz egiten dute, baina “gizarte-politiken laguntzak eskatzen dituenak jazartzen dituzte, eta herritarren arteko liskarrak sortzen dituzte ezberdin denarekiko jazarpena sustatuz”. Gainera, “Garoña berriz ireki nahi dutela eta aurrekontuak onesteko gaitasuna ez dutela” azaldu du.
Horrez gain, EAJk ere “independentismoaren atzean burua ezkutatuz engainatzen du", azaldu du, "botoak erakartzeko”, eta “frackingari buruz ez du argi hitz egin, egingo du hauteskundeen ostean”.
“Sozialistok bizikidetza, tolerantzia, gainontzekoekiko errespetua, aniztasunarekiko ulermena sortzeko aukera gara; izan ere, lurralde honetan PPren eskuinak herritarren arteko banaketa sortu du, eta EAJren eskuinak ere sortuko du”, aldeztu du.
“Guztion alkatea”
PSEko alkatetzarako hautagai Pedio López de Munainek deitoratu du Gasteiz dela "porrot egindako proiektuen hiria, Urkullu eta Rajoyren aurrekontuetan ahaztu duten hiria".
“Aukera gutxiago ditu hiriak, eta Alderdi Popularren iruzurrak dira nagusi. Gasteiz iraganari esker bizi da, eta ez du elkarrizketarik edo akordiorik lortzeko gaitasuna pertsonen krisiari aurre egiteko; aukerarik gabeko hiria dugu”, azpimarratu du.
Ohartarazi duenez, "hori amaitu egingo da PP oposiziora bidaliz gero, egun behar duen lanik garrantzitsuena inbertsioa da, zerbitzu inportanteena alkate-aldaketa da, aldaketa da aukera”. “Eta nik nahi dut beraren ordez aritu, aldaketa izan nahi dut”, gaineratu du.
