Odón Elorzak salatu du ADIFek Bergarako lotuneko zenbait lan esleitu dituela prezio ausartegia aintzat hartu gabe
![Odón Elorza (artxiboko argazkia). [Argazkia: Gipuzkoako Sozialistak]](/upload/foto-original-Odn-Elorza-en-una-foto-de-archivo-Foto-Socialistas-Gipuzkoanos-Odn-Elorza-artxiboko-argazkia-Argazkia-Gipuzkoako-Sozialistak-5512afa1557d2.jpg)
Gipuzkoako PSE-EEko diputatuak, ODÓN ELORZAK, Adif enpresako presidentearen, Gonzalo Ferreren, "premiazko" agerrraldia eskatu du. Diputatuen Kongresuaren Sustapeneko Lantaldean agertu beharko du eta azaldu beharko du zergatik lizitatu eta esleitu diren euskal Y-ren Bergarako lotunean bi lan % 50eko beherapenarekin. Arrasate eta Bergara arteko tarteko euskal Y Plataformaren eraikuntza da, Kobate sektorean eta Angiozar sektorean.
ELORZAk azaldu du ezin dela ulertu zergatik esleitu dituen Adifek halako obrak hain merke, ingeniaritza handiko lanak baitira, tunelak eta biaduktuak egin behar direlako. Bere ustez, Adifek "enkantetzat” jo daitekeen prozedurak esleitzen ditu. Hau da: merkeenari eman, obra nola kudeatuko den, benetan zenbait kostatuko duen eta zer atzerapenarekin gauzatuko den axola gabe”.
“Halako obra konplexuarekin ezin da ulertu halako esleipenak egitea % 50eko beherapenarekin. Zehazki, Angiozar lana dela-eta, 131 milioi euroko aurrekontua bazuen, 65 milioi eurotan esleitu da, % 50,36 merkeago. Proiektuak zuen balioaren erdia baino gutxiagoko kopuruan esleituko da. Eta beste lana Kobate sektorekoa da. Konplikatua da ere, eta hasieran 110 milioi euroko aurrekontua bazuen, 56 milioi eurotan esleitu zaio COMSA-CYCASA ABEEri, % 49 merkeago".
ELORZAK hori guztia salatzeko, Donostiako PSE-EEren egoitzan goizean egindako prentsaurrekoan aurkeztutako agirietan oinarritu da. Agiri horiek, Sustapeneko Ministeriori modu formalean eskatu bazizkion ere, beste modu batean lortu izan ditu.
PSE-EEko diputatuak esan du “benetako eskandalua dela", eta Sustapeneko ministro Ana Pastor kritikatu du, “esleipen iruzurti eta faltsuak egiteagatik"; izan ere, hauteskunde-urte honetan "lehiaketak egin dituztela eta Euskal Y azpiegituraren tarte eta sektore guztiak esleitu direla harro erakutsi nahi duelako, nahiz eta azpijokoz egin”.
Esleipen "iruzurti eta tranpatiak egiten ditu", eta ondorio larriak izango dituzte. Baina ondorio horiek datorren legegintzaldirako izango dira; izan ere, Euskal Y-ren abiadura handiko trenbide-linearen garapena geldiaraziko da eta ezingo da 2019an burutu. “Nola konponduko dituzte arazo horiek?”. Oso erraz. Ministro andreak esan du: atzetik datorrenak egin beharko du”.
Duen esperientzia ikusita, ELORZAK badaki halako beherapenak “ezinezkoak direla"; hortaz, lanak geldiaraziko dira, esleipena formalizatu eta biharamunean enpresak saiatuko direlako Adif-ekin edo Sustapen Ministerioarekin “borrokatzen, benetan obran duen kostua berreskuratzearren”. Hori dela eta, euskal Y-ren lanetan “tentsio handiak sortuko omen dira".
Halaber, obren esleipendunak enpresa handiak izan direla azaldu du, baina enpresa handi horiek beste ertain edo txikiago batzuk azpikontratatzen dituzte, eta horiek jasango dute “presiorik handiena”, esleipendunek “behartuko dituztelako, eta horrek berehalako ondorioak izango ditu azpikontratatutako enpresen langileen soldatetan”. Beraz, bere buruari galdetu dio “zer soldata eta nola egingo duten lan langileek”.
Hala ere, diputatu sozialistak segurtasunaren faktorea nabarmendu du, eta galdetu egin du halako eskaintza merkearekin materialen kalitatearen segurtasuna eta obra gauzatzeko segurtasuna behar bezala baloratzen diren; Euskal Y lana konplexua dela eta Gipuzkoako orografia zaila dela hartu behar dugu kontuan. “Euskadin ingeniaritza tunelak eta biaduktuak dituen obra bat, ezin da prezio erdian egin; horrek esan nahi luke lehiara ateratako proiektua, aholkularitza-etxe batek egindakoa, gaizki dagoela; eta hori zaila da, Adifek neurtu eta berrikusi baitu”.
Gainera, halako lehiaketek enpresetan zer ondorioz izan ditzakeen aipatu du, enpresa ertain eta txikiak desager daitezkeelako, ezin baitute, handiek bezala, “eskaintza iruzurti eta faltsurik egin lan handiagoa izateko eta bertako ETEak merkatutik kanpo uzteko".
Amaitzeko, ELORZAK azaldu du oraindik beste lau obra daudela baita Bergarako lotunea eraikitzeko, eta horien zenbatekoa 316 milioi eurokoa dela. Lau edo bost hilabete barru irtengo da lehiaketa, eta Ministerioak jarraituko duenez “esleipen merkeak egiten, gatazka handiak sortuko dira”. “Oso eskaintza merke arriskutsuak" izango dira, obren ingeniaritza konplexua baita.