Euskal Sozialist@k

Historia

Euskadiren zentraltasun politikoa.

Sozialistek, herri honen etorkizunerako ezinbesteko alderdi garela, gure akatsekin eta gure mugekin, erakutsi dugu uneoro. Ezinbestekoa, hasteko eta behin, euskal ezkerraren batasunaren eta sendotasunaren erreferente moduan: hori agerian jarri da hasieran Euskadiko Langileen Alderdiak Euskadiko Alderdi Sozialistarekin bat egin zuenean (1991ko urrian), eta ondoren, 1993ko martxoan, Euskadiko Alderdi Sozialista Euskadiko Ezkerrarekin batu zenean; Euskadiko ezkerreko bi indar politiko adierazgarrienak ziren.

Giroa aurkakoa bazen ere, zenbait eraso eta mehatxu eduki genituelako, euskal sozialistok jakin izan genuen uneoro ekimena edukitzen, zenbait politika aldeztu eta proposatu genituen terrorismoaren aurkako batasun demokratikoa lortzeko eta guztion artean herri bat eraikitzeko helburuarekin elkarrizketa politikoa bideratzeko, eta ez soilik nazionalistentzako herri bat eraikitzeko, Ibarretxe Planak proposatu zuen moduan. Politika horiek blokeen arteko liskarrak gainditu behar zituzten, geldialdiarekin eta etengabeko krisiarekin amaitu behar zuten, geldialdia eta etengabeko krisia baitziren 1998tik 2009ra Ibarretxeren Gobernu guztien ezaugarriak; gainera, politika horiek, Euskadi sozialaren eraikuntzari buru-belarri ekiteko aukera eman beharko ziguten, gobernatzen zuen nazionalismoak beti eraikuntza hori atzeratu baitu.

Terrorismoaren jazarpenagatik eta gure proiektua aldezteko genituen zailtasun objektiboengatik ere, Alderdi Sozialistak jakin izan zuen bere ideiekiko fideltasunarekin jarraitzen eta ezinbesteko alderdi bihurtu zen elkarrizketaren eta arrazionaltasunaren bidez euskal politika berreraikitzeko. 
2002an, Patxi Lopezek eta Jesús Eguigurenek zuzendutako beste Batzorde Exekutiboak hartu zuen alderdiaren agintea eta proiektu progresista, autonomista eta euskaltzalea sustatu zuen. Hauteskundeetan gero eta indar handiagoa zuen. Horrela bada, 2005eko hauteskunde autonomikoetan PSE-EE Euskadiko bigarren indar bihurtu zen berriz; 2007ko udal hauteskundeetan Gipuzkoan irabazi zuen lehendabiziko aldiz, eta 2008ko hauteskunde orokorrean, 430.690 botoekin, euskal sozialistak lehendabiziko aldiz lehen indar bihurtu ginen hiru lurraldeetan.

Horixe izan zen gertaera garrantzitsuenaren bezpera: 2009ko martxoaren 1eko hauteskundeek Patxi Lopez Lehendakaritzara eraman zuten eta Euskadiko lehen Gobernu Sozialista osatu zen.

Historiaren indizera itzuli