Euskal Sozialist@k

Historia

Patxi Lopezen Gobernua

2009ko martxoaren hauteskundeen ondorioz, PSE-EE aurretik bizi ez duen egoera batean zegoen (Lehendakaria sozialista zen eta Gobernuak kolore bakarra zuen) eta, gainera, euskal gizartean beste garai bat hasi zen; normaltasun politiko eta sozialak, terrorismoaren amaierak, bizikidetza demokratikoaren sendotasunak, krisiaren aurkako borrokak eta gure Ongizateko Estatuaren defentsak markatu zuten garai berri hori.

Agintaldiaren hasieran Gobernu sozialistak zenbait helburu zituen; ondokoak, besteak beste: euskal gizarteari normaltasuna ematea, terrorismoari aurka egitea, krisiari aurre egitea, norbait bere zorira ez uztea eta Euskadi gizarte libre, solidario, jasangarri eta lehiakor bihurtzeko beharrezkoak diren aldaketak sustatzea.

Legegintzaldi sozialista:

  • Askatasunaren legegintzaldia izan zen: Terrorismoarekin amaitzea lortu genuen. Gure Gobernua ETAren mehatxu zuzenarekin jaio zen, baina zero tolerantziako eta indarkeria deslegitimatzeko politikak giltzarriak izan ziren horrekin amaitzeko eta bizikidetza demokratikoaren bidea aurrera egiteko.
  • Normaltasunaren legegintzaldia izan zen: Goberna daitekeela nazionalista izan gabe eta, are gehiago, haiek baino hobeto egin ahal dugula erakutsi genuelako. Patxi Lopezek Gobernuak Estatutuari eta autogobernuaren ondoriozko erakundeei prestigioa eman zien, inguruko erakundeekiko harremanak normalizatu zituen eta euskal herritarren arteko luzaroko liskar eta banaketen amaitu zuen.
  • Krisiari aurre egiteko legegintzaldia izan zen: Krisiari aurre egiteko beste modu bat dagoela erakutsi genuen. Eskuin neoliberalak murrizketekin duen obsesioaren aurrean, sozialistek hazkunde ekonomikoko neurri batzuk eta enpresentzako laguntzak sustatu genituen, I+G+b-ren aldeko eta nazioartekotzearen aldeko apustua egin genuen, eta erabaki horiek zuzenak izan ziren.
  • Ongizateko Estatuaren alde egiteko legegintzaldia izan zen: PPren gobernuek eta Kataluniako nazionalistek zerbitzu publikoak pixkanaka-pixkanaka desegiten zituzten bitartean, hemen horien aldeko defentsa sendoa egin genuen. Eta ez genuen inor bere zorira utzi. Ez da inoiz Gobernu sozialistak eman duen elkartasun laguntza adinakorik eman.
  • Euskadi modernizatzeko legegintzaldia izan zen: Hezkuntzan (hirueletasuna, Eskola 2.0), Osasunean (kronikoen estrategia), Administrazioan (paperetik digitalerako jauzia), Enplegu politiketan (Lanbideren sorrera) zenbait aldaketa sustatu genituen eta horiei esker Euskadi XXI. mendeko gizarte aurreratuenen mailan dago. Herri eremuan ere aldaketak egin genituen. Ordura arte nazionalistek betoa jarrita zuten zenbait gairen inguruan eta Sozialistek horien inguruko eztabaida ireki genuen (fiskaltasunaren gaia edo Euskadiko erakunde arkitekturaren gaia, besteak beste), eta dagoeneko gai horiek ezin ditu inork baztertu.

Gaur harrotasunez esan dezakegu legegintzaldi sozialistak herriaren eraldaketa osoa ekarri zuela. Euskadiko agenda eta diskurtso politikoa goitik behera aldatu genituen; nortasunen inguruko eztabaida zaharrekin amaitu genuen, horiek jendea banatzen zutelako, eta eztabaida jendearen benetako azaroetan oinarritu genuen.

Gaur esan dezakegu Euskadin badagoela Gobernu Sozialistaren aurreko egoera bat eta osteko egoera bat, eta lortutako guztia garrantzitsua izan dela.

Historiaren indizera itzuli